Legre
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB
Mendeko perpausak: Kausazkoak. Kausazko perpausek perpaus nagusiak dioskuna ZERGAITIK gertstu den adierazten digute.
Aditz-mota | Menderagailuak |
---|---|
Jokatua | -(e)lako, -(e)z gero, eta, zeren bait- , zeren.....bait- |
Ez- jokatua | -t(z)eagatik, -t(z)earren |
Jokatua nahiz ez-jokatua | -(e)la kausa -(e)la medio |
Kontsekutiboak. Perpaus nagusiak eragindako ONDORIOA zein den adierazten dute. Kontsekutiboak eratzeko, mendeko aditzari bait- erantzi ordez, -n erants dakioke. Hala egiten da bait- erabiltzen ez den euskalkietan. Bestalde, menderagailu horiekin baera, ezen agertu ohi den lekuan non ere aurki daiteke. Baina zalantzarik gabe,askatasun gehien erakusten duen osagaia lehenengoa da : hain.
Helburuzkoak. Helburuzko perpausek helburua, xedea edo asmoa adierazten dute. Beraz, ZERTARA? edo ZERTARAKO? galderei erantzuten die.Menderagalu guztiak aditz ez-jokatuekin erabiltzen dira. Dena den, testu jasoetan, bereiziki idatzizkoetan, helburuzko perpausak eratzeko, subjuntiboa erabiltzen da.
Argudio-testua.Ikuspegi bat defendatu edo hartzailearen ikuspegia aldaraztea helburu duten testuak dira. Deskribapenak, azalpenak edo narrazioak ere lekua har dezakete. Funtzio nagusia eragilea bada ere funtzio poetikoa eta erreferenttziala ere izan daitezke.
Egituraketa.
Egitura deduktiboa. Tesia edo ideia nagusia aurkeztu ostean tesi hori arrazoitzen duten argudioak eskaintzen dira.
Egitura induktiboa. Argudioak azaldu ondoren aurkezten da defendatzen den tesia.
Egitura zirkularra. Aurreko egitura biak biltzen ditu: tesia aurkztu eta argudiatu ostean, ondorio eta tesi berri moduan hasierakoa berreskueratzn du, bai errepikatuz, bai zertxobait aldatuz.
Argudiaketa-baliabideak | Funtzioa |
---|---|
Aipuak | Erakunde edo pertsona adituek dioen hitzetan oinarritzeak indartu egiten du esaten duguna. |
Atsotitzak | Denok ontzat jotzen ditugunez, herri-jakinduria islatzen baitute, indartu egiten dute dioguna. |
Datu zehatzak | Objektiboak diren neurrian ezin dita ukatu. Beste datu objektibo batzuekin ez bada behintzat. |
Adibideak | Diogunaren erakusgarri, adibideetara jo daiteke. |
Plural maiestatikoa | Batzuetan, igorleak bere ikuspegi orokoarra balitz bezala aurkezten du. |
Modalizatzaileak | Ziurtasuna adierazteko edota besteen arrazoiak zalantzan jarri eta indargabetzeko, modalizatzaileek eragin handia dute. |