Kanten filosofia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,48 KB
Ilustrazioa Euskal Herrian:Ilustrazio frantsesak inportantzia handia,eragina.Konpromiso ideologikoak edo politikoak zeuden,baina ilustrazioaren zientzia nabarmena zen euskal Ilustrazioan.Ikastolak berriak sortu ziren,eta irakaskuntza-programak berrantolatu zituzten.
Germaniar Ilustrazioa edo Aufklärung:Prusiatik etorrita Federiko II.a Handiak-ren prozesua izan zen.Federikok despotismo ilustratuaren buruzagi izan zen.Estatuaren erreforma eta modernizazioa sustatu zuen,monarkia utzi gabe.Prozesu hau goitik behera bultzatu zen,Frantzian edo Ingalaterran baino moderazio handiagoa eta elitistagoa izan zen.
Kanten pentsamendua:Kant filosofo ilustratua:Honek liberala zen,baina moderatua politika-sozialaren arloan.Bere ideiekin jarraitu zen,erlijioso eta moralei.
Arrazoiaren kritika eta autonomia:Kanten helburua zen:bere arrazoia juzgatzea,bere ahalmenak eta mugak ezagutzeko. Arrazoiaren epaiketa kritikoan,arrazoia epailea da eta ere bai epaitzen du.Arrazoiaren autonomiaren printzipioa:arrazoiak kanpoko autoritatea ukatzen du,arrazoiaren epaile bakarra izateko=>arrazoiaren autonomia.Zer da Ilustrazioa?galderari erantzuna azaltzen du Ilustraziorako ordua heldu zela,kanpoko tutoreak hezkuntzen zituzten gizakiei,baina beraien kabuz pentsatzen ordua heldu dela (sapere aude) Kanten liburuaren arabera.
Askatasuna:Kantek printzipio hau asko defendatuko du. Arrazoiaren erabileraren publikoa nahi zuen Kantek eta lege aldaketak eta erreformak aldarrikatzen zituen,askatasuna lortzeko.Askea izatea arrazoiaren arabera,ez du esan nahi legeen kontra joatea.Arrazoiaren erabilera pribatua obeditu egin behar da.Legeak,pertsona guztien askatasuna mugatzean, askatasuna bermatzen du.
Natura:Gizakiaren natura gizartekoitasun tratagaitza deitzen da,gizakiok talde bat behar dugu,kidetasuna ere bai,baina norberekoa izatea,boterea izatea,jabetzaren beharra asetzeko.
Aurrerapenaren ideia eta historiari buruzko filosofia:Historiaren helburua zen ontasuna edo bertutearen eta zoriontasunaren identifikazioa.Kantek zioen ontasuna arrazoi praktikoaren postulatua zela:Jainkoa.Kanten filosofian,naturaren edo Jainkoaren aurrerapenaren eta ontasunaren funtsean dago gizakien bizitza.
Ideia politikoak:Kontratu soziala:Kanten arabera esaten zuen,erregea zuen boterea,ez zela Jainkoarengandik eratorria,erregearen eta herritarren arteko isileko kontratutako boterea zela baizik.Kantek esaten zuen gizakiek egoera natural batean gizartekoitasun tratagaitza erakusten dutela.Kantek esaten=>eginbeharra=>eginbeharraren egoeratik ateratzea.Gizakiek lortuko dute hori kontratu baten bidez Estatua edo gizarte zibila eratzean.Zuzenbide Estatua:Estatua=>gizaki bat egoera natural batetik ateratzean edo kontratu batekin.Marko juridiko bat eratzea zuten helburua estatua,pertsona guztien askatasuna murrizten beraien eskubideak bermatzeko.Konstituzio errepublikarra: Errepublika hitza:monarkiek apurka gauza dezaketela ideala deritzo.Kantek pentsaeraren arabera,Ilustrazioko garai hartako despotismoan,Estatua ez zen modu egokiena,demokrazia ere ez,baina bai gobernu bat,konstituzioa errepublikarra ezarritakoa.A)Boterearen banaketa:Kantek arabera,botere betearazlea eta legegilea desberdindu behar dira.Ez du esan nahi pertsona bati egokitzen zaiela botereak.Zuzenbide Estatua gobernatzea eta errepublikaren ideala gauzatzea posible zen =>Kantek.B)Askatasun printzipioa:Politikaren barruan,askatasunak esan nahi du, onartu ziren legeak, ez obeditzea.C)Berdintasun erlatiboa:Kantek hiritar aktiboak eta pasiboak desberdintzen ditu.Pasiboek=>burujabe ez direnak,politikan ezin zuten parte hartu. Berdintasuna ez da unibertsala izaten esaten dute ilustratuek,kantek ere,jabetza dutenen eskubidea baizik.Kanten pentsamenduaren arabera emakumeak sasiburujabeak dira.
Emakumeari buruzko ikuskera:Emakumeak sasiburujabeak eta hiritar pasiboak dira.Emakumearen zientziaren edukia gizona eta gizonaren ingurukoa da.Espekulazio abstrakturako gai ez ziren Kanten arabera.Emakumeak ederra egotea nahi zuten,baina beste aldetik gizona noble izatea.Natura gizartean parte hartzen du eta gizona=nobleagoa,emakumea=ederragoa.
Arrazoi teorikoaren kritika:
Ezagutza subjektuaren ekintza:Gauzak guk ezagutzen diren bezala ez dira,garen bezala baizik.Ezagutza ez da ez-ezagutzaren barneramendu pasiboa,subjektu eraginkorraren jarduera baizik.Subjektuak objektua eraikitzen du,formal normala ipintzen zuen.Noumenoa ezagut ezina da:Zientzia metafisika ezin da izan,materia eta osagai enpirikoa faltatzen zaiolako.Arrazoiaren antinomiak:arrazoiak ez ditu noumenoak ezagutu,orduan ez dauka ezagutza zientifikoa.Paradoxak bihurtzen direla=>arrazoiaren anitomia.Arrazoiak dena frogatu ahal du.Kontzientzia morala edo eginbeharra:Kontzientziaren ardatza lege morala edo eginbeharra da.Eginbeharrak Kanten arabera inperatiboak deitzen ditu.1ºEz enpirikoa:eduki enpiriko gabe behar ditu,guk hutsa hori bete behar.2ºKategorikoa,ez hipotetikoa.Helburuak lortzeko bideak ezartzen ditu.Balioak ez dute balio unibertsalak,helburu hori bakarrik lortu nahi dutenentzat da.3ºAutonomoa,ez heteronomoa.Subjektua gidatu behar ditu ekintzak,kanpoko arrazoia ezeren mende ipintzen.
Zer da Ilustrazioa?galderari erantzuna lanaren azalpena:Ilustrazioa pertsonen erruzko adingabetasunetik irtetea da;tutoretza eta inposaketa arrotzetatik askatatzen du,arrazoimen autonomoa erabiltzen.Horregatik sapere aude da Ilustrazioaren leloa.Arrazoiaren erabilera publikoa zen.Estatua erlijio batzuk gobernatu behar da.Gizartea ez da adimengabetasunetik irten.Pentsa dezakezu nahi duzuna,lege batekin aldatu arte onartu behar da.