Kant
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,62 KB
KANT-EN KRITIZISMOA:
Arrazoiaren interpretazio antagonikoak ikusita, Kant-ek uste du ezinbestekoa dela arrazoia aztertzea eta epaitzea.
1 Zer ezagut dezaket?: “Arrazoi Hutsaren Kritika” obran, Kantek, gure ezagutzeko ahalmenaren epaiketa kritikoa egin nahi du. Hemen zientzia posible egiten duten baldintzaz aritzen da.
Zientziak aurrera egiten du, zergatik? A prioriko judizio sintetikoak egiten dituelako: informazio berria eskaintzen dute eta unibertsalak eta ezinbestekoak dira. Edozein objektu ezagutzeko, objektu horrek zentzumenetara bidaltzen dizkigun sentsazioak jaso behar ditugu beti ere sentsazio horiek esperientziarekin zerikusirik ez dutelarik. Beraz, guk ez ditugu gauzak diren bezala ezagutzen ,noumeno, baizik eta garen bezala fenomenoa; subjektuak objektua eraikitzen du (Idealismo), a priorizko forma (transzendentala) eta kategoriak ezarriz. Hain zuzen ere, Idealismo transzendentala esaten diogu Kant-en filosofiari.
Kant-ek hiru ezagutza-ahalmen bereizten ditu: -Sentsibilitatearen a priorizko formak espazioa eta denbora dira. -Adimenan dauden kategoriekin ( kausa, ondorio, osotasuna, beharra, ...) eta fenomenoen pertzepzioen bitartez fisika eraikitzen dugu. -Arrazoimenak existitzen denaren sintesia egiteko joera du. Joera horren ondorioz sortzen ditu ideia transzendentalak.
2 Zer egin behar dut? “Arrazoi praktikoaren kritika” idatzi zuen. Kanten ustez, gizaki guztiok dugu arrazoimena, eta hor bilatu behar da guztientzako balio duen moral unibertsala. Arrazoiak bi funtzio desberdin ditu: Arrazoi Teorikoa eta Arrazoi Praktikoa.
Kanten aurreko etikak materialak ziren, eduki jakin bat daukatenak. Kanten etika formala da, ez du edukirik, ez digu zer egin behar dugun esaten -A PRIORIKOA da-; ez du helbururik edo baldintzarik -KATEGORIKOA da-; AUTONOMOA da. Kantentzat, subjektuak berak bideratu behar du bere ekintza, bere arrazoia kanpoko ezeren mende ezarri gabe. Lege morala arrazoiaren autonomiatik sortu behar du: “Joka ezazu ekintzara bultzatzen zaituen printzipioa, lege orokor bihur dadin nahi bazenu bezala.
3 Zer espero behar dut?: Galdera honi erlijioaren bidez erantzuten dio, erlijioa
agnostikotik edo erlijio naturaletik interpretatuz. Askatasuna, arimaren hilezkortasuna edota Jainkoa ezin dira ezagutu, horiek ez baitira gure esperientziaren objektuak. Hauek lege moralak baldintzatzen dituzte. Ondo jokatu duenak saria merezi duen bezala; gaizki jokatu duenak zigorra; hortaz jainko baten beharrean gaude baia ez dugu jainko errebelatu batengan sinesten, ez baita ikusgarria hortaz erlijio naturalaren alde jartzen gara.
ARRAZIONALISMOA ETA ENPIRISMOA KANTENGAN.
Filosofia kritikoaren lehenengo zeregina ezagutzari buruz galdetzea da. Arrazionalismoaren ustez, ezagutza unibertsala zen; enpiristentzat, berriz, mundu fisikoaz dugun ezagutza aukera bat zen, denborak deuseztatu ahal zuena. Batzuek adimenari ematen zioten garrantzia; besteek, aldiz, sentsibilitateari. Kant, hasieran, arrazionalista bazen ere, Humeren filosofiak eta Newton-en deskubrimenduek enpirismora hurbildu zuten.
Kantek bi korronte horiek lotuko ditu.
Arrazionalismoaren arabera, arrazoi soilak esperientziarik gabe ezagut dezake egia absolutua, bere baitan aurkitzen dituen a priorizko ideietatik abiatuta, dedukzioaren bidez. Enpirismoak, berriz, esperientziara murrizten da ezagutza dena: ez dago a priorizko ideiarik
Kant-ek Enpirismoaren kontra: giza arrazoiak esperientziatik ez datozen a priorizko ideia batzuk sortzeko gaitasuna du -adibidez: espazioa, denbora, osotasuna, kausa-efektua, beharra, etab. Arrazionalismo dogmatikoaren kontra: kategoria horiek esperientziaren arloan bakarrik erabil daitezke, esperientzian hasi eta amaitu behar baitu ezagutza orok.
Ezagutu nahi dugun objektuan bereizketa bikoitza proposatu zuen Kantek. Bereizketa horren bidez, a prioriko baldintzak (baldintza formalak) eta a posterioriko baldintzak (materialak) nabarmentzen ditu Kantek. A prioriko baldintzarik gabe, ezingo genuke ezagutzaren materia antolatu; ezingo genuke ezagutu ere egin.
(Zientziak aurrera egiten du, zergatik? A prioriko judizio sintetikoak egiten dituelako. Judizio sintetikoak informazio berria eskaintzen dutenak dira; a priorikoak, berriz, esperientziarekin zer ikusirik ez dutenak dira, ondorioz, unibertsalak eta ezinbestekoak.)
Kant-en pentsamenduan bi aro bereiz daitezke: Aro prekritikoa (zalantzan arrazionalismo eta enpirismoaren artean); eta Aro kritikoa (Hume irakurtzean arrazionalismo dogmatikotik irazartzen da eta kritizismoari edo idealismo transzendentalari buruzko bere teoria eratzeari ekin zion “Arrazoi hutsaren kritika argitaratuz).