Ingeniaritza genetiko

Enviado por Luar y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,66 KB

ADNaren bikoizketa Prokariotoetan -Sintesia kromosoma zirukularraren puntu bakar batetik hasten da: hasiera-seinalea deituriko nukleotido-sekuentzia. -Proteina batzuek puntu hori ezagutu eta egitura helikoidala deusezten duten entzimen lana errazten dute. Beste entzima batzuek bi kateak bereizi egiten dituzte erreplikazio-urkila sortuz. -Ondoren, urkilaruntz 3'→5' norantza duen eta molde gisa erabiltzen den ADN katearen parean, ARN zati bat (primer edo abiarazlea) egiten da 5'→3' norantzan. Horren gainean, ADN polimerasa III entzimak nukleotidoak gehitzen hasten da 5'→3' norantzan. -Horrela, gidari izena duen katea modu jarraian sintetizatzen da. -Beste katea, atzeratua, zatika sintetizatzen da: urkila puska batez ireki denean hasten da kate horren sintesia, ARN txiki bat 5'→3' norantzan sintetisatuz. ARN horri ADN labur bat lotzen zaio 5'→3' norantza berean. ADN zatiak Okazaki zatiak dira. -Sintesiaren amaieran, ARN abiarazleak kendu egiten dira eta utzitako hutsuneak ADN polimerasa Iak betetzen ditu. Azkenik, ADN zatiak ADN ligasak lotzen ditu. Eukariotoetan -Kromosoma batean hasiera puntu bat baino gehiago dira eta urkila anitz eratzen dira prozesua azkartzeko. -Bikoizketa amaitu ahala, kate berriak histonen inguruan paketatzen dira, nukleosomak sortzeko.

ADNaren bikoizketa -Molekula horren sintesi edo autokopiaketa da. -Bikoizketa mekanismoa erdi-kontserbatzailea da: ADN ama molekularen kate bikoitzak beste bi kate bikoitz sorrarazten ditu, horietako bakoitzak kateetako bat amarena bera izanik eta bestea sintetizatu berria. -Prozesuaren mekanismoa: •ADNak egitura helikoidala galdu eta kremailera bat bezala irekitzen da. •Lortutako kate bakoitza molde gisa erabiliz, nukleotido bakoitzaren parean osagarria elkartzen zaio. •Prozesuak molekula osoan zehar jardun ondoren, bi kate-kume bikoitz lortzen dira, berdin-berdinak eta amaren berdinak ere. -Prozesua osatzeko ezinbestekoak diren faktore garrantzitsuak: •Desixirribonukleotidoak (A,G,C,T) •ADN polimerasa III entzima: desoxirribonukleotidoen gehikuntza katalizatzen du 5'→3' norantzan. •ARN abiarazle edo primer: polimerasak behar duen kate laburra sintesia hasteko. •Energia



Transkripzioa Prokariotoetan -Prozesua zitoplasman gertatzen da eta ARN polimersa berak ARN mota guztien sintesia katalizatzen du. Hasiera etapa: ARN polimerasa promotorea duen eta hasiera-puntua daraman base-sekuentzia bati lotzen zaio. Bertatik ARNaren sintesia hasten da. Entzimak ADNa zabaltzen du eta harizpietako bat moldetzat hartuta, sintesiari ekiten dio. Erribonukleotidoak beren osagarrien parean kokatu eta lotzen ditu. Luzapen etapa: ARN polimerasak ADNan aurrera egiten du eta nukleotido berriak lotzen ditu 5'→3' norantzan. Amaiera etapa: ARN polimerasak ADNan amaiera seinala topatu eta ARNa eta entzima ADNtik banatzen dira. -Prozesuaren ezaugarriak: •Transkripzioa prozesu selektiboa da: ARN bakoitza sintetizatzeko ADNaren puntu jakinak hautatzen dira hasi eta amaitzeko. •Transkripzioa prozesu errepikakorra da: ADN zati bat behin eta berriro kopia daiteke. Eukariotoetan -Prozesua nukleoan gertatzen da. ARN mota bakoitza sintetizatzeko ARN polimerasa ezberdina dago. -ARN mezulariaren sintesia: prokariotoekiko ezberdintasunak: Hasieran: Polimerasarekin batera hasiera puntuari transkripzio faktoreak lotzen zaizkio. Nukleoproteina horiek transkripzioa kontrolatzen duten sekuentzia erregulatzaileak ezagutzen dituzte. Horrela, gene batzuk zein bestelakoak kopiatuko dira zelularen proteina-beharren arabera. Luzapen-fasean: ARNaren 5' muturrari nukleotido bat gehitzen zaio txano babesle gisa (cap egitura). Amaieran: 3' muturrari nukleotido-kate luzea eransten zaio (poli-A isatsa). Heltze prozesuan: Transkripzioaren emaitzek (ARN primarioek) heltze-prozesua izaten dute transkripzioaren ondoren eta zitoplasmara irten aurretik. Entzima batek esanahirik gabeko ARN zatiak (intronak) ezabatu egiten ditu eta gelditzen diren zatiak (exonak) berriz lotu, hau da, proteinen sintesirako informazioa dutenak bakarrik.  Transkripzioa -Transkripzio-prozesua bi ADN kateetako batetik abiatuta ARNa sintetizatzean datza. -Mekanismoa: ADN molekula zabaldu eta bi kateetako batek molde funtzioa egiten du erribonukleotidoak osagarritasunez gehi daitezen. -Prozesuak behar du: •A,G,C eta Uzko erribonukleotidoak •Entzimak (ARN polimerasa) •Energia

Entradas relacionadas: