Industrializazioa: gizarte ondorio

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,57 KB

 

 

INDUSTRIALIZAZIOA; GIZARTE ONDORIOAK

Errestaurazio garaian, gerra karlista amaitu ondoren, industrializazioa gertatu zen Euskal Herrian.

1868ko meategien legeak baldintza ezin hobeak eskaini zizkien bizkaitar industrialei. Honekin batera, Bessemer bihurgailua asmatu berri zen eta makina honek, fosfororik gabeko burdina behar zuen altzairua lortzeko. Beraz bi faktore hauek meatzeen ustiakuntza eta esportazioa bultzatu zuten Bizkaian, gainera kostaldean egoteak produktua merketu egiten zuen garraiatzeko beharrik ez zegoen eta. Gainera burdina azalean zegoen eta eskulan merkeak lantzen zuen. Orduna esportaziora dedikatutako empresa asko sortu ziren, eta burdinaren kopuru handi bat Ingalaterrara esportatzen zen eta meaz kargatuta joaten ziren ontziak ikatzez beteta zetozen beraz, horrek errentagarritasuna handitu zuen. 70. hamarkadan mea konpainia ugari sortu ziren bizkaian bertako zein atzerriko kapitalarekin eta horrek izugarrizko kapital pilaketa zekarren. Pilaketa handi horrek burdinaren oligarkia bultzatu zuen eta orduan egin ziren ezagun “Ibarra” bezalako hainbat familia. 1880Tik aurrera kapital hau fundizio siderurgikoak egiteko eta beste hainbat tokitan ibertitu zen. Siderurgia empresa horiek “Altos hornos” edo labe garaiak deitutakoa ekarri zuen eta orduan lege protekzionista bat ezarri zuten. Siderurgiaren ondorioz metalurgia eta ontzigintza asko garatu ziren ere. Bilbon, empresa guztiak kontzentratzen hasi ziren eta hauekin batera bankuak, burtsa, unibertsitatea, trenbideak eta anbigazio empresak jaiotzen.

Gipuzkoan prozesua guztiz ezberdina izan zen, izan ere askoz motelagoa izan zen I. Mundu gerrararte, orduan sekulako bultzada izan zuen. Kapital txiki eta ertainak zeuden, bertakoak, monopoliorik sortu gabe. Zabaldutakoan, probintzia osora zabaldu zen, ez zen gune jakin batean pilatu bilbon gertatu bezala. Papergintza, ehungintza, metalurgia eta armagintza ziren empresen adibideak eta honekin batera, banku txiki eta ertainak sortu ziren; baita trenbideak eta pasaiako portua garatu.

 



 

Araban eta Nafarroan ordea industrializazioa ez zen garatu 1960. urterarte.

Industrializazio prozesuak gainera gizarte aldaketa garrantzitsua eragin zuen. Alde batetik iraultza demografiko bat sortu zuen. Espainiako beste probintzia batzuetatik milaka immigrante tu ziren gune industrialetara lan bila, ondorios hego Esuskal Herrira, eta bilbora bereziki, milaka etorkin etorri ziren. Bilbo inguruan heriotza tasa asko handitu zen lan baldintza txarrak, elikadura txarra, higiene falta, gizon eta emakumeak pilatuta bizitzea bezalako faktoreengatik. Baldintza horrek langilei biriketako gaixotasunak eta infekzio ugari ekarri zizkien. Gaixotasun eta hanturen gorakada horrek medikuntza ikerpenak sustatu zituen eta gune industrialen ondoan hospitale handiak eraikitzea ekarri zuen. Jaiotza tasak nabarmen gora egin zuen, nahiz eta ume gehienak eskolara ezin joan eta gero lanean hasi behar izan.

Beste alde batetik gizarte egituraren berritzea iritsi zen. Goi mailako klase bat zegoen non botere politikoa eta botere ekonomikoa biltzen zuten gizarteko elitea zegoen. Bestalde erdi-mailako klasea zegoen. Hau lanbide liberaletakoek, merkatari txikiek eta nekazaritza-inguruetako erdi-mailako lurjabeek osatzen zuten. Azkenik langile klasea zegoen. Hauek lan baldintza oso gogorrak zituzten. Denbora aurrera joan ahala, hauek haien klase nortasuna hartzen hasi ziren eta horren ondorioz grebak eta protestak egiten jarri ziren. Naffaroan eta Araban, nekazaritza inguruko gizartea nagusitu zen

Entradas relacionadas: