Formula

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,14 KB

Bernart Etxepare: Euskarazko lehengo liburu inprimatua idatzi zuen, baina ez dakigu non edo noiz jaio zen ezta no hil zen. Dakiguna haren olerkiei esker dakigu. Badakigu apaiza zela, bere izenaren aurrean Mosen jartzen zuelako. Badakigu Garazi herrian izan zela apaiz eta han kartzelan egon zela auzi politikoengatik. Etxepareren garaiaz eta pertsonaz dakigu guztia bilduta, Joxean Oiz idazleak Beñat Dardo nobela ondu zuen.

Joan Perez Lazarraga: Oñatitik Arabako lautadara joandako jauntxoen ondorengoa, Arabako larrean jaio zen 1548. urtean. 1567an bere koadernoan idazten hazi zen, kontakizun mitologiko luze bat hain zuzen ere. Maitasun olerkiak ere idatzi zituen koaderno horretan. Ikerlariak Cervantes ezagutu zuen ala ez ikertzen ari dira. Bere sendiaren genealogia hadi baten egilea izan zen. 1605ean hil zen.



Joanes Etxeberri, Ziburukoa: Ziburun jaio zen 1580an eta 1665 baino lehen hil zen baina ez dakigu non. Apaiza, teologian doktorea eta Sarako Eskolako kidea izan zen. Familia aberats bateko semea izan zen. Anaia medikua izan zen eta etxekoak ontziolen jabeak. Joanezek ontzioletan lan egin zuen, bere olerki asko, erlijioaz aparte, itsas gizonentzat idatzita zeuden. Beste zenbait idatzi zuela sumoa dago.

Arnaut Oihenart: Arnaut edo Allane Oihenart (Maule 1592-Donapelau 1667) Euskal literatura leku berezia duen idazlea da. Abokatua eta politikaria izan zen, oso gizon ikasia; literatura sortu eta historia idatzi zuen. Izan ere, bera izan zen lehena Euskal Herriaren historia bere osotasunean idatzi zuena latinez"Notitia Utriusque Vasconiae". Zuberoako eta Nafarroa Beherako politikagintzan esku hartu zuen. Esaten da Sarako Eskolako kide bakarra izan zen apaiza ez zena.

Entradas relacionadas: