El Intrusio

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

EL INTRUSO

Jarraian komentatuko dugun testua Vicente Blasco Ibañez-en “el intruso” obrako pasarte bat da. Testu historiko honek eduki narratiboa eta soziala dauka, berak idatzitako obra literario bat delako, protagonista Aresti duena. Guztientzat idatzita dagoenez publikoa da eta bere helburua garai hartako Bizkaiko meategiko langileak jasaten dituzten bizi-egoera txarrak salatzea da. Testua Bizkaiko industrializazio  garai erdian kokatu dezakegu (1840.urtean), eskulan handiaren beharra delarik, inmigrante asko ailegatu ziren. Egilea, gaian aipatu dudan bezala, Vicente Blasco Ibañez izan zen, garaiko idazle Naturalisteko bat.

 Testua bi zatitan banatu dezakegu. Alde batetik langileak bizitzen diren etxebizitzak deskribatzen ditu, eta hauek zeuzkaten kondizio tamalgarriak. Eta bestetik, meategietan bizitzen zuten arrisku konstantea, gehienbat prestatu gabeko langileak zirelako.

Bizkaian 1840an lehenengo enpresa siderurgikoak atera zirenetik sekulako hazkundea izan zuen industriak. 1868ko meategien legea eta Bessnerren bihurgailuaren (honek behar zuen burdina Europan bakarrik Suedian eta Bizkaian zegoen) esker gehienbat.



Hasieran kapitalen pilaketa gertatu zen eta gero irabazitakoa kapital honekin siderurgian eta beste industrietan inbertitu zuten. Beraz Bizkaian (Bilbon gehienbat) kontzentrazio geografiko eta sektorial handiko industria izango da, eta eskulan handiaren beharra zegoenez milaka inmigrante iritsi ziren. Iraultza demografikoa gertatu zen itsasadarraren ezkerraldean eta, ondorioz, heriotza tasa asko handitu zen (lan baldintza txarrak, elikadura txarra, higiene falta, gizon eta emakumeak pilatuta bizitzea...). azkenean langile-klase bat sortu zen, hauek, lan eta bizi-baldintzak (gaian aipatutakoak) oso eskasak zituzten. Beraien egoera hobetu nahian elkarteak sortu zituzten eta horrela zenbait sindikatu atera ziren.

 Sozialismoak Bizkaiko proletalgoaren artean arrakasta handia izan zuen, horregatik, 1910 urtera arte lau greba orokor egongo dira Bizkaian. Azkenean hauei esker langileek 10 orduko lanaldiak lortu zuten eta kantinetan erosteko eta barrakoietan bizitzeko obligazioaren bukaera. XX.mendearen hasieran, meategietatik hurbil ospitaleak eraiki ziren gaixotasun batzuk saihesteko; aurrerapenak ere suertatu ziren, adibidez, estolderiak, edateko uraren zerbitzuak... honi esker, heriotza-tasak behera egin zuen. Dena den, langileek borrokatu behar izan zuten, askotan jabeek nahiz eta akordioak sinatu ez zutelako betetzen.

Entradas relacionadas: