Descartes, Marx y San Agustin

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,49 KB

 

1.Descartesen metodoa: Descartesek nahi zuen metodo bat pausoak jarraituz gero edozeinek egia aurki zezakeena. 2.Metodoaren abantailak:-Metodoaren bidez, errorea desagertzen da. -Egitate eta ezagutza berriak lortzea ahalbideratzen du. 3.Metodoaren lau arauak: ·Ziurtasuna: “Ez nuen inoiz ezer egiatzat jotzen, hala zelako ziurtasunik edukitzeke. ·Sintesia: “Nire pentsamenduak ordenaz antolatu, gauza errazenetatik hasiz, pausoka eta graduka ezagutza konposatuenetara igoaz; berez argi ordenaturik ez dauden gauzen artean ordenik dagoela suposatuz”. ·Baieztapena:”ahal nituzkeen zerrendapenik osoenak, eta errebisiori zehatzenak, egingo nituzke, ezer ahazten ez nuela seguru egon nendin. 4.Lau arauen irazkina: Lehenbiziko momentuan arau hauek sinpleegiak irudi dakizkiguke; Descartesek metodo erraza lortu nahi zuen, ordea. Hala ere, arretaz aztertuko ditugu.
Descartesen metodoak, Galileorenak bezala, erresoluzio eta konposaketan du funtsa. Baina, ez dio esperimentuari garrantzirik ematen. Honen zioa Descartesek analisi kontzeptualari eta dedukzio arrazionalari ematen zien garrantzian datza. Metodo cartesiarrak Euklideren metodo deduktiboarekin zerikusirik dauka: dedukzio kate luze bat printzipio xume eta seguru batzuetatik abiatuz (definizio eta axiometatik, alegia). Lehenbiziko arauan ziurtasunez ezagutzen dena baino ez dela onartu behar esaten da. Ziurtasuna intuizioan aurkitzen da, adimenaren egintza erabat arrazional batean, hain zuzen ere. Ideia intuitibo eta ziurrek argi eta bereziak izan behar dute. Descartesek berak zioenez: “Izpiritu erneari agerian azaltzen zaion pertzeptzioari argia deitzen diot eta berezia, hain zehatza eta besteekin konparatuz ezberdina dena ezen behar denez ikertzen duenak bere baitan daukana baino ez du aurkitzen. Hau guztia dela eta, egia cartesiarra izpirituari inmanente zaiola esan genezake. Bigarren eta hirugarren arauek analisi-sintesiaren prozesua deskribatzen dute. Analisia natura sinpleak aurkitu arte egin behar da; sintesia, aldiz, dedukzio-prozesu antolatu batean datza. Ideia sinpleen kontzeptuak garrantzi handia du Descartesengan. Metodoaren prozesu analitikoaren emaitza da. Hona hemen adibide bat: !Ezin esan dezakegu gorputz bat gorpuztasunez, estensioz eta irudiaz osatuta dagoela, ez baitago ezaugarriok berezita aurkitzerik; baina, gure adimenari gagozkiola, hala dela esaten dugu, hiru ezaugarriak separatuki irudikatu ditugulako sujeto berean daudela jujatu ahal izan baino lehenago.” Gero ikusiko dugunez, bi “natura sinple” inportanteenak “hedadura” eta “pentsamendua” dira. Azkenik, gure ezagutzaren balioa bermatzen duena ziurtasun intuitiboa denez gero, Descartesek analisiaren errebisioak eta sintesiaren konprobazioak egin daitezela eskatzen du, era honetan prozesuaren osotasunaren nolabaiteko ziurtasun intuitibia lor baitaiteke. Metodo osoa ebidentzian laburbiltzen da: ebidentzia lehenbiziko egia batean, prozesuan eta prozesuaren osotasunean aurkitu behar dugu.

Zalantza metodikoa. Metodoa zalantzarik gabeko proposizioan aurkitzean datza. Honek zalantza inplikatzen du, zalantza erradikala, alegia. Ez da zalantza eszeptikoa, metodikoa baizik: zalantzarik gabeko egiara garamatzan zalantza. “Metodoaren diskurtsoan” zalantzaren gaia azaletik tratatzen bada ere, “Meditazio metafisikoetan” bere azken ondorioetaraino eramaten da. Descartes iritsi deneko konklusioa da esperientzian oinarriten diren proposizioek ezin dutela zalantza metodikoa gainditu, ezta proposizio matematikoek ere. Ezin duggu baieztatu egiazkoak direnik. Nahiz beretaz dudarik eduki ez dezakegun, faltsuak izan litezke. Honen guztiaren ondorio filosofikoa enpirismoaren ukapena da, enpirismoak ezagutza sentimenetatik eratortzen dela eta esperientziak balioztatzen duela dio eta. Puntu honetatik nihilismora pasatzen da: “Munduan ezer ez dagoela, mundurik ez, gorputzik ez, deus ez dagoela pentsa dezaket…” Zalantza bere azkeneko gailurrera ailegatu da. Hemendik aurrera Descartesek itzulbidea hartu zuen. Badago zalantzan jar ez dezakedan proposamendu bat: ezinezkoa da, ikuspegi logiko batetik, zalantzan jartzea. Edozein zalantzak izaki pentsalari bat dagoela inplikatzen du, eta horretaz ez dago dudarik.

1. Pentsatzen dut, beraz banaiz (cogito, ergo sum). Egitate kontzeptuala da. Jeinu gaizto batek ezin nau engainatu, ez baitago engainetzerik inor engainatua ez bada. Pertsona engainatuak egon behar du. Pertsona hori pentsatzen ari denaz zalantzan egon daiteke, baina ez pentsatzen eri dela. “Cogito, ergo sum” bere filosofiaren abiapuntu eta lehenengo printzipioa da. Bertara intuizioz eta ez dedukzioz iristen gara. Lehenbiziko egia zalantzarik gabekoa eta ziurra dugu. Ni sustantzia bat naiz, zeinaren esentzia eta natura pentsatzea den eta ezer korporalik behar ez duen. Arima gorputzetik berezia da eta gorputza bera baina ezagutzeko errazagoa. 2.Gogitoaren analisia. Cogitoan Agustin Hiponakoak Descartesengan izan zuen eragina bistan da. “Jainkoaren hiria” liburuan hauxe idatzi zuen Agustinek: “Eta zure burua engainatzen baduzu? Nire burua engainatzen badut, banaiz.” Cogitoan bi elementu daude: pentsamendua eta existentzia. 2.1.Pentsamendua: Descartesen aburuz ez da adimenaren ekintza purua: gauzen multzo bat baizik: “Zer naiz ba? Pentsatzen duen zerbait. Zer da pentsatzen duen zerbait? Dudatu, ulertu, kontzebitu, baieztatu, ukatu, nahi, nahi ez, eta imajinatu eta sentitu egiten duen zerbait.” 2.2.Existentzia: Descartes bere barnekotasunetik abiatzen da. Bere pentsamendutik existentziara pasatzen da: nia existitzen den pentsamendu bat da. Cogitoaren ezaugarriak hauek lirateke: -Ez da silogismo bat: Silogismoa hau izangoo litzateke: “Pentsatzen duten guztiak badira; nik pentsatzen dut, beraz banaiz.” Ez da holakorik. Adimenaren intuizio baten aurrean gaude, eta intuizioan ez dago inolako dedukziorik. -Ideia argi eta berezia da: Ebidentzia bat da eta, ondorioz, adimenari arrazoitu beharrik gabe agertzen zaio. -Egia aldaezina da.
Jainkoa, erizpidearen bermatasuna. Cogito ziurtasun irizpidea da. Lehenbiziko arazoa hauxe da: pentsamendutik nola atera, gorputzak eta mundu materialaren existentzia frogatzearren. Beste zailtasuna azaltzen da Jainkoak, ahalguztiduna izanik, gauza errazenetan engainatzen diren gizakiak sortu dituela ikusterakoan. Pentsamenduak ez du beretik at zerbait dagoela bermatzen. Descartesen filosofia hemendik irtengo ez balitz, SOLIPSISMOan eroriko litzateke: ni eta neure pentsamenduak existitzen gara, besterik ez. Engainatzen ez duen izaki hobezin eta mugaezin baten existenzia beharrezkoa dugu. Jainkorik ote dagoen argitzeko, zer den jakin behar da aldez aurretik. Zer den ez dakigunaren existentzia ez dago frogatzerik. Hau dela eta,Jainkoaren esentziaren ezagutza bere existentzia frogatzeko abiapuntua da.
Jainkoaren existentziaren frogak. Descartesek hiru froga eman zituen: 1.Jakitea dudatzea baino hobeagoa da. Dudatzen dudanez izaki inperfektoa naiz, Perfektoa den zerbaitek existitu behar du. Bi argudio eransten zaizkio: a)ezerezatik ezer ez dator eta b) perfektoa ezin da inperfektotik etorri. 2.Lehenengoaren osagarria da. Perfekzioaren ideia ezin da zerbait inperfektotatik etorri. 3.San Anselmoren argudio ontologikoaren bertsioa da: Jainkoaren ideia izaki perfektoaren ideia da. Baina izaki bat perfektoagoa da existitzen baldin bada. Beraz, Jainkoa existitzen da.
Sustantzia extensa. Gorputzak. 1.Kanpoko munduaren existentziaren froga. Jainkoak ez ninduke kanpoko munduaren existentziaz engainatuko, oso on eta hobezina delako. 2.Hedadura.Honek ez du esan nahi gauza materialek guk uste ditugun ezaugarri guztiak badituztela. Descartesek Galileok zerabilen lehen eta bigarren mailako kualitateen arteko distintzioa hartu zuen. Lehen mailakoak gorputzan daude, objetiboak dira. Bigarren mailakoak subketiboak dira: kolorea, usaia, zaporea… Kanpoko munduak lehen mailako kualitateak besterik ez dauka. Hedadura kanpoko munduaren berezko kualitatea da.

ZALANTZA METODIKOA ETA COGITOA: Descartesen ustez nabaritasun absolutuetan oinarritu beharra dago,Descartesek zalantzaren bidea hartzen du.Baina bere zalantza metodikoa da,zalantza hasierako puntu bat, besterik ez da izango.  Descartes ez da eszeptikoa. Metodo matematikoa erabiltzen du egia ziurrak, zalantzagabekoak bilatzeko. Zalantzaren funtzioak: -Garbiketa gnoseologikoa: Benetakoa eta nabaria ez den proposizio guztiak gure adimenetik baztertzeko baliagarria izan behar da Zalantza. Existitzen den den-dena zalantzan ipini behar dugu, baina zalantzan gelditu gabe, nabaritasuna lortzeko bitartekoa. -Ziurtasun-iturria: Zalantza ez da benetako zalantza izan, ez da behin betikoa izango, iragankorra baizik, metodikoa da, hots, ziurtasunak lortzeko erabiltzen den lanabesa. Zalantzaren mailak: Zehaztasunaren bilaketan zalantzarako hiru motiboak( edo mailak) aurkitu zituen Descartesek. -Zentzumenen iruzurra: Zentzumenen bidez heltzen zaizkigun ezaguerez zalantza eduki daiteke. Behin engainatu bagaituzte ezin izango inoiz haiek emandako informazioaz ziur izan. Benetako ezaguera ezin da esperientziaz baliagarria izan. -Arrazoiketen hutsak: Geure arrazonamenduez zalantza edukitzea ere posiblea da.Batzuetan oso sinpleak diren arrazonamenduak egitean okertzen gara eta egiatzat hartzen ditugu. -Esna-eta lo-egoerak bereizteko ezintasuna: Ezin bereiz ditzakegu ongi ametsa eta itzarririk egotea. Ametsetan esna gaudenean baino bizitasun eta indar handiagoko esperientziak izaten ditugu batzuetan. -Jainko maltzurraren hipotesia: Honela azaltzen du Descartesek hipotesi honen esanahia: “ Bere boterea ni engainatzeko erabili duen Jainkoa gaizkilea eta maltzurrra dela suposatuko dut. Ontzat hartzen badugu hipotesi hau aukera hau besterik ez zaigu geratzen: ziurtzat ezertxo ere ez onartzea. Filosofiaren lehen ziurtasuna: cogitoa. -Zalantzatik lehen ziurtasunera: Dena faltsua zela pentsatzen ari zenean zerbait ziurra nabaritu zuen: existitzen zela: cogito ergo sum.Hauxe da Zalantzatik zalantza gabekoa den zerbait sortzen da: Zalantzan ari naiz. Dudak ezin du uxatu zalantza edukitzeko egintza. Ariketa intelektual honetatik lehengo eta funtsezko ziurtasuna atera zuen Descartesek:  pentsatzen dut; beraz izan banaiz; Cogito ergo sum. Hori izango da Descartes bilatzen ari zen lehengo printzipioa. Lehen ziurtasuna, cogito ergo sum , Descartesen sistema filosofiko osoaren egituraren oinarria izango da. Descartesek ez zegoen erotuta, ez zuen bere ingurutik jasotako esperientziez edo gorputzaz edo bere arrazoimenez zalantza psikologikorik; ariketa intelektual bat egiten zuen: zalantza ahalik muturrekoena egitea. -Lehen egiaren (ziurtasunaren ) zentzua: Cogito ergo sum ez da silogismoa. Nabaria den zerbait baizik; hots, adimenaren, arrazoiaren intuizio soila ,esperientzia subjektibo bat: existentziarik gabe, ezinezkoa da pentsatzea. -Cogito eta cogitatio: Cogitatioa Descartesengan kontzientzia, arimaren,res cogitans-en eremuarekin alderatu ahal du. Gure arima nahimena, afekzioa eta judizioa da, eta nahimena izatea, afekzioak izatea eta judizioak egitea, guzti hori, pentsatzea da.Arima substantzia pentsatzailea da (res cogitans), bere atributu edo ezaugarria pentsamendua dena. Beraz arima, (nire benetako nia) eta gorputza erabat desberdinak dira. Arima ez da materiala eta gorputza barik existitu daiteke. Descartesentzat “ gizakia arima da” . Nia pentsatzen duen gauza da eta pentsatzen duena ezagutzen duen subjektu bakarra da. -Cogitoa eta intuizioa: Intuizioa izpiritu (arrazoia, adimenta) adiaren kontzeptu argia eta bereizia da. Intuizio hitzak bi adiera ditu: Berehalako ezagutza: Bitartekorik eta langintza-prozedura psikikorik behar ez duena. Intuizioa abstrakzioari kontrajartzen zaio. Adiera psikikoa: Intuizioa zalantzarako tarterik uzten ez duen ezagutza da eta hurrengo ezaugarriak ditu: argitasuna,berezitasuna eta aldiberekotasuna. -Niaren ezagutza eta natura: Nia pentsatzen duen gauza da→pentsamendua→res cogitans→arima. Benetako nia, benetako gizakia →arima da.Pentsatzen duena, ezagutzen duen subjektu bakarra da.

Marx alineazioa:Alienazioa, gizakiak bere baitako zenbait galtzea da, ondorioz bere buruarekiko arrotz bihurtuz.Marxen ustez, alineazio nagusia lanarena da eta hortik besteak sortzen dira denak oinarri ekonomikoak dutelak .Gizakiak bere lanean, naturarekin harremanean , lortutako produktua bere obra bezala ikusten du baina bere lanaren fruitua beste batentzak bada, bere produktua arrotza eta bestearena izango da berarentzat.Hau independentzia kenduko dio. Gizarte kapitalistan, gizakia gauza bat da, bere zerizona galduz eta lanerako indar hutsa bihurtuz.Proletarioak bere izatea objetuan jartzen du, eta kentzen diotenean gauza bihurtzen da askatasuna galduz. Marxek jabetza pribatua ezabatzeko proposatzen du.Beste alineazio motak: Alineazio soziala:Bi klaseaurkakoak dira batek beste menderatzen du.. Alienazio filosofikoa: filosofia klase menderatzenaren alde dago eta egoera zuzenganbea justifikatzeko erreaitatekoaren interpretazio faltsuak egiten ditu..Alienazio erlijiosoa: erlijioa estatu burgesa legitimatzen du.
ideologia gizarte baten kontzientzia eratzen duten ideien multzoa da. Gizartea eta munduaaren arteko harremana hartzen du, eta bere ideiak modu faltsuan adierazi , gezurrezko irudikapena ematen da.eduki ideologikoek alienazio ezkutatzen du, batzuetangizarte bateko ideologia eta baloreak egoera soziokultural bat justifikatzeko erabiltzen da.Hemendik ateratzeko gizakiak ideologizazioaz konturatu behar da egoera sozio-historikoaz jabetzeko. Gizakiok, ideologiaren bidez apaindutako gizartea eta historia modu kritikoan ezagutu behar du, bai kritika teoriko eta bai praktikoa eginez.Naturazko izakia da. Lana da bere esentzia eta lanik gabe gizakia ez da garatzen: Produkzioaren bidez errealitatera irekitzen da, eta arazoei irtenbideak aurkitzen dizkie.Gizakia animali soziala da ea bere burua garatzeko gizartea behar du.bere errealitatea harreman sozialen multzoa da.Marxek, gizakien alienazioen aurka eta giza askatasunaren alde jokatzen du.

Gaitzaren arazoa eta askatasuna:Gaitzaren arazoak betidanik kezkatu zuen San Agustin.Munduan bi gaitz-mota aurki daitezke:gaitz fisikoa(lurrikarak, ekaitzak, lehorteak, etab) eta gaitz morala(gaiztakeria, gerrateak, etab).Gaitza nondik dator ikusteko hasieran Manikeismoan bilatu zuen erantzuna baina Kristautu ondoren San Agustinek errebelazioa onartu zuen eta Plotinoren azalpenaz baliatu zen hura argitzeko.Egia errebelatuak dio Jainkoak gauza guuztiak sortu dituela eta izaki guztiz ona izanik ezin du ezer txarrik sotu.Hala ere manikeismoaren kontra Jainkoa guztiz ahaltsua izanik ez dago Jainkoa bezain boteretsua den gaitz-egilerik.Ondorioz ez dago ezer txarrik Jainkoak gauza onak besterik sortu dituelako.gaitza ondasun falta da ez da ezer erreal edo positibo eza edo falta baizik.Izakitasun eza da beraz ez da:Gaitz fisikoa:Jainkoa ez den izakien existentziaren baldintza da zuzena ez baizik eta mugatuak diren izakien existentziaren ondorioak.Gaitz morala:Gizakion askatasunaren existentziaren baldintza eta ondorioa da.Sortzen da gizakiak askatasuna erabiliz oker joaten denean.Askatasuna:Jainkoak aske sortu du gizakia.Libre da bere maitasuna onartu ala arbuiatu egiteko.Bestalde jatorrizko bekatuan erori ondoren gizakiak joera handiago du txarra dena egiteko ona dena egiteko baino.Horregatik behar du Jainkoaren Grazia.Hori aukeramena ematen du ona dena egiteko gaitasuna.Hau defenditu zuen San Agustinek pelagianoen kontra hauen ustez gizakiak ez baitu graziaren beharrik salbatzeko berez erabili baitezake ongi askatasuna.Baina gizakiaren helburu zoriontasuna denez egijn beharko duguna da Ongi Gorenera itzultzea kontziente eta nahita Horrengana bideratu horrela eta beste inolaz ez baitugu lortuko zoriontsuak izaten.bestalde Jainkoarengandik aldentzen bagara eta materia errealitate osotzat hartzen badugu ez dugu bakea lortuko.Arima Goi Graziaren laguntza beharko du borondate txarra on bihur dadin benetan libre izateko.

 

Arrazoimena eta Fedea: Arrazoimenaren eta fedearen arteko erlazioa izan zen Erdi Aroko pentsamenduaren arazo eta eztabaida-gai handi bat. Hiponako agustin esaera honen arabera hasten da filosofatzen "sinesten dut ulertzeko". . Agustinek sinesten du ulertzeko, eta ondoren ulertzen du gero eta gehiago sinesteko. Beraz, arrazoimenak eta fedeak, bata bestearen beharra dute egia argitzeko. Ez zuen bien artean bereizketarik egin, bere ustez biek elkarrekin lan egin behar dute Egia bakarrera iristeko. Lehendabizi fedearen bitartez Jainkoak errebelaturiko egiak onartu egin behar ditugu, gero egia horiek ulertzea nahi badugu.Urratsak: 1.Arrazoimenak gizakiari fedea lortzen laguntzen dio.2.Fedeak arrazoimena gidatu eta argitzen du.3.Arrazoimenak fedearen edukiak argitzen laguntzen du. Akinoko Tomas arrazoimenaren eta fedearen edukiak eta mugak bereizi eta zehaztu zituen. Berak uste zuen filosofiak eta teologiak objektu, metodo eta irizpide ezberdinak dituztela.Filosofiak, arrazoimenak, naturala dena ikertzen du, izaki naturalak aztertzen ditu. Behetik gora joanez, errealitate sentikorretik, Jainkoak sortutako kreaturetatik abiatzen da. Horretarako beti argudioak baliatzen ditu, arrazoimenak soilik erabiliz. Teologiak naturaz gaindikoa dena ikertzen du, hots, Jainkoa eta hark errebelaturiko egiak. Goitik behera joanez, Jainkoarengandik abiatuz kreaturengana doa. Hau da, errebelazioa hartuta, gainontzekoa esplikatzen du. Bakoitza bere ikerketa-esparruan filosofia eta teologia autonomoak eta buruaskiak dira. Bietako bakoitzak egia bere kabuz lor dezake. Horretan ez du Agustinekin bat egiten. Izan ere, agustinen iritziz arrazoimenak halabeharrez fedearen laguntza behar du egiara iristeko. Sarritan bi jakintzek ikerketa objektu berak dituzte. Orduan arrazoimenak eta fedeak, biak Jainkoarengandik datoz, Jainkoa bera baita gizakiari arrazoimena eman diona eta errebelazioaren egilea dena. Ondorioz, bi iturrietatik lortutako ezagupenak bateragarriak dira halabeharrez. Hala ere, bien arteko gatazka sortzen bada, arrazoimenaren ezagupena da baliogabetu behar dena Tomasen ustez. Biak bateragarriak badira ere, arrazoimena fedearen menpe, eta filosofia teologiaren menpe daude. Arrazoimena mugatuta dago, eta ezin da fedearen hainbat egiatara iritsi. Errebelazioaren egia batzuk lor ditzake, frogatu ahal ditu. Adibidez, Jainkoaren existentzia ezagut daiteke arrazoimenaren eta fedearen bidez, baina, beste askotara fedearen bidez bakarrik hel daiteke, munduaren sorrera adibidez.

Entradas relacionadas: