Bio 3.2.1

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,82 KB

1.- Biziaren sorrera

  • Erlijioenak: biziaren sorrera naturaz gaindikoa da (kreazionismoa)

Berezko sorreraren eta biogenesiaren arteko eztabaida

  • Antzinako greziarrek bi teoria zeuzkaten:
    • Bizia lurrean sortu eta denborarekin aldatzen zela apurka
    • Berezko sorrera: lurrean bizia etengabe sortzen zela edozein substantziatik
      • Zizareak haragian nola agertzen ziren aztertuz teoria hau ezabatu egin zen. Haragia pote batean ixtean euliak arrautzak ezin zituztelako jarri.
  • Biogenesia: bizia soilik aurreko bizitik sortzen dela

Biziaren sorrera fisiko-kimikoaren teoria: Oparin eta Haldane

  • Gure planeta primitiboan izan ziren baldintza fisiko-kimikoei esker sortu zela bizia.
  • Prozesua:
    • Atmosfera primitiboan oxigenorik ez, baina bai hidrogeno, metano, ur lurruna eta amoniakoa zegoen.
    • Horretan sumendi, eguzki erradiazio eta ekaitzen deskargei esker molekula organikoak sortzea lortu zen.
    • Ondoren, horiek bilgarri batez inguratuta organismo primitiboenak sortu ziren (protobionteak) eta eboluzionatuz joan ziren (eubionteakà…)

2.- aniztasun handia, baina jatorri bera

  • Eboluzioa: izaki bizidun guztiek sorrera komun batetik, espezieak eta goi mailako antolamendua garatzen dutela dioen teoria.

2.1.- fixismoa eta eboluzioa

  • Fixismoa: espezie guztiak sortu zirenetik aldagaitz, toki jakinekoak eta maila jakinekoak zirela dio, eta ezberdin sortu zirela inongo ahaidetasunarekin.

3.- teoria ebolutiboak

3.1.- lamarckismoa

  • Eboluzioari buruzko lehen teoria zientifikoa
  • Teoriaren ardatza:
    • Inguruneak determinatzen du espeziearen aldaketak
    • Aldaketa horiek hereditarioak dira
  • Erabiltzearen eta ez erabiltzearen legea: inguruneari erantzuteko organo bat erabili egiten bada jarraian indartu eta garatu egiten da, eta aldiz erabiltzen ez bada, atrofiatu eta desagertu egiten da.
  • Gaur egun ezin da onartu, hartutako karaktereek ADNa aldatzen ez dutelako.

3.2.- Darwin eta wallace

  • Ingurunearen baldintzek berek egiten dute populazioaren artean agertzen diren karaktereen artetik egokienen hautespena
    • Biek “hautespen naturala” kontzeptua erabili zuten
    • Ingurunera hobeto egokitzen direnak bizirauteko aukera gehiago izango dute

Darwin eta hautespen naturala

  • Oinarriaren kontzeptuak
    • Inguruneak baliabide mugatuak dituenez bizitzeko lehia bat sortzen da
    • Aldakortasun intraespezifikoa: espezie bateko indibiduoetan aldaketa indibidualak gertatzen dira eta hauetako lagungarrienak egokitzeko eta ondorengo gehien dituztenak jarraituko dute aurrera.
    • Hautespen naturala: karaktere lagungarrienak belaunaldiz transmititzen direnez geroz eta indibiduo egokituagoak sortuko dira.
  • Funtsezko argudioak:
    • Mundua ez da estatikoa
    • Eboluzio prozesua graduala eta jarraia da
    • Antzeko organismoek jatorri komuna daukate
    • Eboluzioa hautespen naturalaren ondorio dira.

3.3.- neodarwinismoa edo teoria sintetikoa

  • Populazio bateko indibiduoek azaltzen dituzten aldaketak bi prozesurengatik izan daitekeela dio:
    • Mutazioak (material hereditarioaren asaldurak)
    • Aldakortasun genetikoa (ugalketa sexualarekin geneen konbinatzeko aukera)
  • Darwinen teoriaren eta biologiaren adarretako (genetika…) aurkikuntzen konbinazioaz
  • Genotipo egokiagoa duenak bizirauteko eta ondorengo gehiago izateko aukera gehiago dauzka.

4.- eboluzioaren frogak

4.1.- froga morfologikoak

  • Izaki bizidunen edo fosilen organoen morfologiaren azterketa konparatuan.
  • Organoen arteko parekotasunak aztertuz:
    • Organo homologoak: jatorri enbrionario bera eta antzeko barne egitura. Nahiz eta funtzio ezberdinak burutu.
      • Garai batean arbaso komun bat izateagatik
    • Organo analogoak: jatorri enbrionario ezberdina izan arren, antzeko forma eta funtzioa betetzen duten organoak dira. (Adib.: intsektu-hegazti hegoak)
    • Organo bestigialak: ez erabiltzearen ondorioz atrofiatutakoak.
      • Organo horiek beharrezkoak zituen arbaso bat izana azaltzen dute

4.2.- froga biogeografikoak

  • Ezinezkoa da animalien eta landareen banaketa geografikoa azaldu teoria ebolutiborik gabe. Adib.: Australia fauna oso ezberdina izatea edo Afrika-Hego amerika erlazioa

4.3.- froga paleontologikoak

  • Paleontologia: fosilak, izaki bizidunen hondakinak edo horien aktibitatearen arrastoak aztertzen dituen zientzia
  • Estratu ezberdinetako fosilei esker, geroz eta organismo gehiago  eta konplexuagoak zeudela dakigu.
  • Gaur egungo espezieen ezaugarriak agertzen dituzten fosilak (transiziozko formak) eta haien historia ebolutiboa dakigu.
  • Serie filogenetikoak osatu ditzakegu: espezieen antzinako arbaso komunetik gaur egungo formara arte izan dituzten aldaketak nolakoak izan diren ikusteko aukera.
  • Fosil biziak: milioika urtetan ia aldatu ez diren organismoak

4.4.- froga embriologikoak

  • Organismo bizien garapen enbrionarioan oinarritua
    • Zenbat eta ahaidetasun gehiago, denbora gehiago ezaugarri komunekin garapen enbrionarioan

4.5.- froga biokimikoak

  • Organismoen ADNaren eta proteina sekuentzien arteko konparaketan oinarritua
    • Ahaidetasuna daukaten espezieen artean proteina jakin batzuen aminoazido sekuentzia berdina dela ikus daiteke.

5.- eboluzioaren mekanismoak

  • Eboluzioa: denborarekin populazioen material genetikoan gertatutako aldaketa
  • Mekanismoak:
    • Mutazioak zelula germinaletan
    • Ugalketa sexualaren espezie bereko izaki bizidunen aniztasuna
    • Fluxu genikoa: espezie populazioa besteetatik isolatzea, populazioaren artean gene fluxua eraginez
    • Deriba genikoa: indibiduo talde bat populaziotik banatzean sortutako aldaketa

6.- mikroeboluzioa eta makroeboluzioa

  • Mikroeboluzioa: espezie berean gertatzen den eta antzeko espezieak sortzen duen aldaketa multzoa
  • Makroeboluzioa: fosilen bitartez aztertutako eta talde taxonomiko berriak sorrarazi edo desagerrarazi ditzaketen aldaketa handiak

7.- espezie berrien sorrera

  • Espezie: antzeko ezaugarri estruktural eta funtzionalak dituen, eta elkarrekin ernaldu eta ondorengo ugalkorrak sor ditzakeena.

7.1.- zerk eragiten du biodibertsitatea?

  • Ingurunera egokitzeko aldian-aldian ematen diren aldaketa txikiak, urte askoren buruan espezie berri bat eman dezaketenak
  • Espeziazioak: Aurretik bazen espezie batetik espezie berria sortzeak

7.2.- Nola sortzen dira espezie berriak?

  • Espezie berria sortzeko populazio jakin batek isolatuta geratu behar da beste populazio zatiarengandik, eboluzionatu ahala horiekiko ezberdintzeko material genetikoa ezin trukatu arte (eboluzioarengatik).

Entradas relacionadas: