Arte Erromanikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,91 KB

ERROMANIKOA Garaia eta ezaugarriak Arte erromanikoa mendebal Europako erdi aroko lehenengo nazioarteko artea izan zen. Kristautasunaren isla izan zen eta X.mendean sortu eta XI eta XII. Mendeetan garatu ondoren XIII mendean gotikoak baztertu zuen arte. Eragin bizantziar eta musulmandarrak izango ditu. Bere izena erromanotik dator hasiera batetan, forma eta teknika erromatarrak zituelako eta bestalde hizkuntza erromantzearen lehenengo garaietan eman zelako. Feudalismoaren goreneko momentu horretan egonkortasun eta hierarkizazio soziala ematen zen, elizaren nagusitasun eta orokorrean zegoen teozentrismoarekin. Erlijioak botere ekonomikoa ere zutenez elizgizonak ziren ikasi bakarrak eta klase baxuak bideratzen zituzten artearen bidez hauek analfabetoak baitziren. Beraz arte monastiko eta feudala izan zen. Kontserbatzailea eta zurruna zen helburua ez zelako estetikoa erlijioso didaktikoak baizik, guztiz utilitaristak. Honela formak sinpleak izango dira eta arte elitista izango da. Garapena Artearen zabalpena peregrinazio elizei esker eman zen. Badirudi hasiera Italiako iparraldean eman zela gutxi gora behera X. mendearen amaieran. Estilo honi Lehen Erromanikoa deitzen zaio eta Lonbardiatik, Frantziako hegoaldetik Kataluniaraino zabaltzen da. Eraikuntzak monasterio eta eliza txikiak izaten ziren, material apal eta eskultura gutxirekin. Erromaniko betea, XI. Mendean zehar garatzen da, Lonbardiako eraginaz gain, ekialde eta iparraldetik jasotako elementuak dira. Bultzatzaile nagusiak Klunyko fraideak izan ziren. Horregatik erromaniko klunitarra ere deitzen zaio XI. mendeko arteari. Eraikuntza sistemak finkatu eta eskultura integratzen da. Peregrinazio bideen inguruan zabalduko dira eraikuntzak, bereziki Santiagorako bideen inguruan. Honela estilo nahiko bateratu bat eman zen. Baina orokorrean estilo honek oinarri komun bat badu ere, herrialde bakoitzean ezaugarri berezi batzuk garatzen ditu. Erromaniko garatua, XI. mende amaieran eman zen. Aldaketa sozio-ekonomiko garrantzitsua ematen zen, hirien sorrera eta garapena. Artea hirietan integratu zen. ARKITEKTURA Ezaugarriak Arkitektura erlijiosoa da, elizaren zerbitzuetara bideratua. Funtsezkoenak eliza eta monasterioak izango dira. Oinarri komunaz aparte herrialde bakoitzak berezitasun batzuk ditu. Masaren nagusitasuna ematen da baoen gainetik, leiho eskas eta txikiak daude, eraikuntza ilunak sortuz. Arte erromanikoaren funtsezko arloa da. Materiala harria da batez ere, eliza txikietan manposteria erabiltzen da diru gutxiago dagoelako. Garrantzizko eraikuntzetan harlandua. Hormak garrantzia dutenez, sostengatzaileek ere izango dute hauen indarra sostengatzeko, kontrahormen papera garrantzitsua izango da beraz. Pilareez gain zutabeek batez ere apaindura funtzioa izango dute. Sustengatuetan puntu erdiko arkuak emango dira, eta kanioi erdiko ganga arku fajoiek eutsita. Kupulak ere egongo dira tronpa edo petxinen gainean. Baoak ez dira garrantzitsuak izango, normalean estu eta luzeak izango dira hormak lodiak baitziren. Batzuetan bikoiztuak edo geminatuak izango dira eta askotan abozinatuak. Ateak garrantzia izango du, barrura sartzeko erakargarriak izango direlako. Puntu erdikoak dira gehienetan eta zati ezberdinak dituzte: arkiboltak; dintela; ate-zangoa; parteluza edo mainela; tinpanoa eta hemen pantokratorra, mandorla eta tetramorfosak. Altzaeran nagusiena alboko nabeetan tribuna deitutako 2 pisua egoten da, dorrea egoten da normalean eta batzuetan honen ordez espadaina. Erdiko nabea albokoak baino altuagoa da. Oinplanoaren inguruan normalean gurutze latinozkoak izaten ziren, basilikalak eta oinplano zentralizatukoak ere badaude. Parteak normalean berdinak izaten dira beti: zati longitudinala; tranzeptoa; gurutzea; zinborrioa;absidea; alboko nabeak(zati longitudinalean edo trantzeptoan); dorrea. Apaindurak erliebezkoak izaten dira normalean, zutabeen ginbeletan ateetan edo zirrinda erakoak. Gai geometrikoak, ajedrezatua, billeteak, besanteak, zig-zag, zerra hotza, klaboak... Fesko erako pintura ere emango da. Eraikuntza garrantzitsuenak, peregrinazio elizak arkitektura erromanikoaren goreneko momentu islatzen dute. Ezaugarri komun batzuk zituzten: gurutze latinozko oinplanoa; girola bat; absideoloak; korridorea edo anditoa; tribuna; erdiko nabea kanioi erdiko gangekin eta albokoak aristazko gangekin normalean; dorre altuak. ERROMANIKOA ESKULTURA Eskultura erlijiosoa da, eraikuntza erlijiosoetan kokatzen zena gehienbat ate eta ginbeletan. Funtsezko arloa erliebea da. Estiloan eragin bizantziar (zurruntasuna, ikonografia) mozarabe (penintsulako lurralde musulmandarreko kristaua)edo ipartarra(abstrakzioa, didaktikoa zelako) nabaritzen dira. Ezaugarriak orokorrean hauek dira: Antinaturalismoa: proportziogabeak, sakontasunik ez eta simetriarako joera. Sinbolismoa: elementuen izaera sinbolikoa, kokapena et margoak ere. Espresionismoa: komunikatzea bilatzen duen eskultura, desitxuratze aproposak egiten dira interpretazioa errazteko. Konbentzionalismoa eta zurruntasuna: pertsonaien esanahi erlijiosoa adierazi nahi da, gizakiekiko urruntasuna markatuz.Helburu didaktikoa duten erliebeak dira, legea betetzen dute, marko batetan egokitzen dira. Askotan Horror vacui joera ere badago. Hasieran erliebe planoak erabiltzen ziren, sinpleak, tolesdura paraleloekin esaterako. Gaiak erliebeetan: tinpanoan: pantokratorra, tetramorfosa, bildotsa, krismona(XP);arkiboltetan eta atean: apokalipsiaren 24 agureak, animali eta gizaki arteko borrokak, infernuaren tormentuak, landare edo geometriazko gaiak; bibliaren gaiak, munstroak… Polikromatuak ziren, arkitektura konplementatzeaz gain apaindurarako ere egiten ziren.Mukuilu borobileko eskulturetan materiala harria edo egurra izaten zen eta polikromatuak ere. Garapen gutxiago izan zuen eskultura honek baina ezaugarriak berdinak dira. Gai nagusiak birjina umearekin edo teotoco(jainkoaren ama) edo lau iltzetako Kristo.PINTURA Ezaugarri orokorrak Pintura erlijiosoa da, gai erlijiosoak baititu eta helburu erlijiosoa. Ezaugarriak: antinaturalismoa, espresionismoa, sinbolismoa, fondo gutxi landuak. Estetikaren inguruan: linealismoa, kolore lauak, kontraste biziak, bidimentsionaltasuna, aurrekotasun joera. Motak eta gaiak Hormaren gaineko pintura garrantzitsuena da. Funtzio apaintzailea edo didaktikoa du. Fresko eta tenple teknikak erabiltzen zien. Gaiak: abside eta gangan: pantokratorra, jainkoaren eskua,usoa,birjina umearekin;abside beheko partean: apostoluak, santuak; alboko hormetan: santuen bizitzen eszenak edo biblia eszenak; eliza oinetan: azken epaiketa. Taularen gaineko pintura altareen aurrealdean eta baldakinoetan ematen zen. Ohola aukeratu, eta ebaki ondoen igeltsuzko kapa ematen zaio. Punzoi batekin marraztu eta azkenik margotu. Pastillajea eta igeltsuzko erliebeak ematen ziren erliebea emateko. Triptikoak oso ohikoak ziren, alboetan santuen edo bibliaren eszenak eta gai nagusia erdian,pantokratorra, birjina umearekin edo eliza dedikatua zegoen santuarena. Pergamino gaineko pintura edo miniatura, liburu erlijiosoen ilustrazioentzako erabiltzen zen. Guztiz didaktikoak ziren, pergaminoetan artistak zirriborroa egin, oinarrizko koloreak eman eta inguruak markatzen zituen(linealismoa).



GOTIKOA GARAIA eta ezaugarriakEstilo gotikoa XII mende amaieran sortu eta XIII- XIV mendeetan garatu zen XV mendean Berpizkundeak baztertu arte. Hala ere, bere eragina XVI. Mendean ere nabari daiteke hainbat lekutan(penintsula iberiarrean). Gotiko izena XVI mendean Vasari arkitekto italiarrak eman zion, garai hartan, godoek sortutako estilotzat jo zutelako. Bere definizioa erdi aroko hirietan kristalizatutako erromanikoaren bilakaera tekniko eta estetikoaren emaitza bezala hartzen da. Erromanikoengandik berezirik ditu: arku zorrotz eta gurutzerizko gangak, eraikuntzen bertikalitatea. Elementu hauek fraide zistertarrek zabaldutik gotikoaren funtsezkoak ziren. Hala ere gutxika ezaugarrien garapena hiri nagusietan emango da, katedral handietan eta ez monasterioetan. Aspektu garantzitsuenak: arte hiritarra da, hirian garatzen dena. Erromanikoan bezala arte erlijiosoa izango da, nahiz eta askotan erlijiosoak ez diren lanak aurkeztu. Burgesiaren praktikotasun eta errealismoaren isla da, naturalistagoa eta gizatiarragoa. Erromanikoak baino zabalpen handiagoa izan zuen, Mendebal Europa, Ipar Europa, Eki Europa eta Ekialde hurbilera heldu zen. Faktore zabaltzaile ezberdinak izan zituen: Peregrinazioak, gurutzadak, merkatal bideak, berrikuntza Zistertarrak, orden eskaleen garrantzia XIII. mendetik aurrera. Garapena Sorrera Normandian eman zen (Frantzia iparraldean) eta Ingalaterran eman zen, hasieran Zizterreko monasterioan kokatu zen, Borgoña aldean. Bilakaera ezberdinak eman dira garai eta kokapenaren arabera baina orokorrean gotiko frantziarraren ezaugarriak hartzen dira eredutzat. Gotiko goiztiarrean, arku zorrotza, gurutzeriazko ganga eta apaindura eza eman zen. Lehenengo katedralak, XII. mendearen amaieran eraikitzen hasi ziren Katalunia aldean eredu zistertarretan oinarrituz(Tarragona eta Lleidako Katedralak, Europan Notre Dame). Gotiko betea, garai klasikoa, XIII. mendearen hasieran sartzen da, katedral garrantzitsuenak Leon, Burgos eta Toledokoak. Gotiko manierista, Aragoiko erresuman hazkunde ekonomiko handia gertatzean XIV. Mendean bere isla artistikoa izan zuen katedralen eraikuntzan. Katedralak, gotiko mediterranearraren irizpideak jarraituz altxatu ziren: Nabeak altuera antzekoak edo nabe bakarra. Kapera txiki ugari, askotan kontrahormen arteko espazioa aprobetxatuz. Arbotanteek garrantzi gutxi. Argitasuna ez da handia. Mende honetan Gaztelan istilu politiko ugari egon zen eta arrazoi horregatik arkitektoak aurreko mendean baino garapen gutxiago izan zuen.Bartzelona, Girona, Mallorcako katedralak Gotiko flamijeroa, XV. Mendean garatu zen, gunerik garrantzitsuenak Frantziako iparraldea eta Flandes(Belgika)izanik. Estilo honen ezaugarriak bertikalitatea zorroztasuna eta ugaritasun apaintzaileak ziren: lantza erako arkuak, ganga konplexuak eta garra itxurako apaindurak. Ingalaterra, Alemania eta Italian. ARKITEKTURA EZAUGARRI OROKORRAK Arte gotikoa, Erromanikoaren ondorioa da eta kontrako aspektuak ditu. Erromanikoan masa baoaren gainetik zegoen eta barnealde ilunak. Gotikoan argia nagusituko da, ormak garrantzia galtzen duen bitartean, bao handiek eta beirek hartuko dute, eliza argitsuak sortuz. Gotikoan bertikalitatea helburua izango da, Jainkoa hurbilago sentitzeko. Hau indartzeko elementu ugari erabiliko dira, arku zorrotzak, dorreak edo pinakuluak. Adierazpen nagusiena katedralean aurkituko du gotikoak, hiriaren erdian altxatzen den eraikuntza, hiritar guztien harrotasuna eta burgesiarena gehienbat. Elementu garrantzitsuenak Sustentatzaileak: -Hormak, garrantzi gutxiagorekin, kontrarrestoek protagonismoa kenduko diotelako -Pilareak gurutze formakoak izango dira, eta gero eta konplexuagoak -Zutabeak hasieran atzekituta egongo dira pilareei, denborarekin finagoak bihurtuz, gangetako nerbioak agertu ahala. Ginbelak desagertu eta baketoia izeneko zirrindak agertuko dira. -Kontrahormak, kanpoaldean kokatzen dira, egonkortasuna emateko hormari. Alboko nabeen tamaina txikitzean erdikoak alboetara egiten duen indarra kontrajartzeko arbotanteak jartzen dira. Deskarga arku bat da, indarra gurutzeriazko gangatik kontrahormara eramaten duena -Gargolak, arbotanteen bidez, euria kanporatzeko ubideen irtenuneak dira -Pinakuloak, kontrahormen gainean kokatzen dira, gorako sentsazioa. Sustentatuak: -Arkuak: konopiala, karpanela, mixtilineoa -Gangaren atalak: nerbioak, arku formeroak, arku fajoiak, klabea, plementoa. Ganga motak izarduna, terzeletesekoa eta palma erakoak Apaintzaileak: -Trazeria gotikoa, irudi geometrikoa -Arku zorrotzak mainelekin banandurik -Errosetoiak -Kardinak edo landarezko motiboak -Animali irudiak, gargoletan -Gabletea -Dosela Burgesia eta gremioak Burgesiaren izpirituak oso paper garrantzitsua du katedralen eraikuntzan. Hiri zaletasuna emango da harrotasuna erakusteko era bat aurkitu zuten. Altuera marka berriak gainditzen dira: Paris 35m, Chartres 36m, Reims 37m, Amiens 42m... Gremioak lehian sartuko dira. Kanpaiek eguneroko jarduera erregulatzen zuten eta katedrala hiriaren harrotasun eta ospearen isla zen. Eraikuntza garrantzitsuenak, katedrala Eraikuntza mota hau guztiz lotuta dago hiri eta merkatalgoaren berpizkundearekin. Oinplanoa gurutze latinozkoa da gehienetan, nabe longitudinal eta tranzeptoa gurutzatuarekin. Nabe nagusiaren burualdean absidea kokatzen da, girola eta absideoloekin.Tribuna desagertuko da, baoei lekua utziz. Atealdean dorre bi daude albo bietan. ESKULTURA Artista mugitzen duen mugimendua naturarekiko interesa izango da. Natura, arolak bizirik dauden gizakiak jainkoak eginik daude eta edertasuna daukate eta diren bezalakoak agertu behar dira, 3 dimentsiotan. Eskulturak lehenengo etapan erromanikotik datorren monumentalitatea azaltzen du baina gero izakiaren adierazpena landuko du, humanismoa, ez delako arte ikonografikoa izango. Maitasuna eta mina bezalako sentimenduak adieraziko dira. Adibiderik garrantzitsuenak birjina umearekin eta gurutzaketa dira: -Birjina umearekin: gotiko garaiko naturalismoan umea maitasunez begiratu eta berarekin jolastuko da. Gorputz makurtua, dinamismoa, umea ikusteko. Jesarrita dagoenean umea hanka bakar baten gainean dago. Hasieran zurrun agertuko da baina geroago aurpegi adierazgarriagoa izango du. Amak umea laztantzen du eta umeak eskua fruitua edo eskainitako txoriarekin jolasten du. -Gurutzaketa: gotiko garaian sufrimendua adierazten da. Iltze bakarrekoa da, bi oinak lotzen dituena, min handiagoa. Kristo gizatarriagoa da. -Santuen bizitzaren inguruko gaia ere garrantzitsua izango da, Hagiografia. Humanismoaren isla da. Ezaugarriak Funtsezko ezaugarriak naturalismorako bilakaera eta humanismoa dira. Ondorioz: konbentzionalismo gutxiago dago; proportzioekiko ardura handia dago; aurrekotasun eza. Hiru garai emango dira: XIII mendean konbentzionalismoa dago oraindik; XIV.ean espresibitatea agertzen da eta XV. Mendean errealismoa, erretratua. Erliebea Arkitekturaren osagaia da baina honekiko dependentzia gutxituz doa. Atealdeak, hilkutxak, erretabloak eta koruaren aulkiterian emango dira. Gaiak kristoren bizitza edo birjinarena izango dira. Hasieran plano bakarrekoa da eta gero apurka paisaia agertzen joango da. Mukuilu borobileko eskultura Hemen ere bi gai nagusiak emango dira Erretaulak Pintura eskultura eta arkitektura nahasten dira hemen. Eszenarik garrantzitsuena erdikoa da normalean. Aldarearen atzean kokatzen ziren. PINTURA Arkitektura gotikoak ormak murriztu eta baoetarako lekua dagoenez horma pinturarako espazioa gutxiagotzen da. Europako toki gehienetan (Italian ez) oholaren gaineko pintura landuena izan zen. Erretauletan normalean handiena erdiko kalea izanten da, goialdean espiga duena. Lehenengo lerroa bankoa deitzen da eta ertzean dagoen markoa guardapolboa da. Teknika tenplea da, geroago oleoaren erabilera ere hasi zen. Ezaugarriak: Naturalismoa, konbentzionalismoaren baztertze progresiboa, adierazpen landua, fondoaren agerpena, kolorren aberastasuna, argiaren agerpena... Etapak -Gotiko lineala edo franko gotikoa: lehen estilo piktorikoa, XIII. Mendean garatuz. Frantzian jaio. Ezaugarriak: Irudiaren garrantzia, inguruak oso markatuak, kolore biziak, modelatu sinplea, gaiak naturalismo tolesgabez, arte idealizatua. Miniaturetan batik bat eta beiretan. -Italo gotikoa: Italian garatu zen XIII. Mendean zehar XIV Europara zabalduz. Gero bere jarraipena izan zuen berpizkundean. Ezaugarriak: sakontasuna, anatomia eta psikologia erlazionatu keinu eta jarreren bidez, argia baloratu, koloreak amtizatu, sentimenduaren errepresentazioa. Eskola nagusiak Florentziakoa eta Sienakoa. -Nazioarteko gotikoa: estiloa Alemania aldean sortu XIV. Mendean eta XV lehen erdian zabalpena izan zuen. Estilo lineal eta italo gotikoaren arteko nahaste bat da. Ezaugarriak: anekdotikoaren balorazioa, irudien luzapena, kurbotasunaren garrantzia, teknika zehatza, zehaztasunak, kolore argi eta distiratsuak, joera naturalista gaietan. -Gotiko flamendarra: XV. mendean Berri eta Borgoñan lan egin zuen maisu holandar eta flamendarren estiloen bilakaeraz jaio zen arte hau. Oleoa erabiltzen da, kolore gama aberastuz. Pintoreei primitivos flamencos izenaz ezagutzen zaie.

Entradas relacionadas: