1812ko konstituzioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,65 KB

Aurkezpena:Aurrean dugun testua testu juridiko bat da, konstituzio bat hain zuzen ere, 1812ko konstituzioa, La Pepa izenez ezagutzen dena.Cadizeko Gorteetan bildutako diputatuek egin zuten. Bere helburua Espainiako politika aldatzea zen, monarkia parlamentarioa ezarriz. Konstituzio hau erregeari eta herritar guztiei zuzenduta zegoen. Oso momentu kritikoan idatzi zuten , Espainiako egoera oso txarra zen. Espainia frantsesen kontrako independentzia gerran murgilduta zegoen, Napoleonen tropak Espainia inbaditu zutelako eta koroa bere anaia Jose Bonaparteri eman ziolako. Bitartean, Karlos IV. Eta Fernando VII. bahituta zeuden eta agintean hutsunea zegoen. 1814an independentzi gerra amaitu zenean eta Fernando VII.a Espainiara itzuli zen absolutismoa ezarriz eta ondorioz konstituzioa ezereztuz.Iruzkina1807. urtean Espainiak eta Frantziak Fontainebleauko hitzarmena sinatu zuten. Honekin, Godoyk Frantziako tropak Espainian kantonatzeko baimena eman zuen Portugal konkistatu eta elkarren artean banatzeko, baina honen aurrean Aranjuezeko matxinada gertatu zen. Soldaduak, nekazariak eta jauregiko mirabeak erregearen aurka matxinatu ziren eta honen ondorioz, Godoy kargutik kendu zuten eta Karlos IV.ak Fernando VI. Aren alde abdikatu zuen.Honen ondoren, erregeak (aita-semeak) Frantziara joan ziren, biek tronua berreskuratzea nahi baitzuten. Baina Napoleonek ez zion ez bati ez besteari baizik eta bere anaia Jose Bonaparteri, Baionako abdikazioak izenekoetan eta ondorioz Espainian independentzia gerra piztu zen.Espainiako gizarte gehiena independentzi gerran murgilduta zegoen bitartean, ilustratu batzuk Cadizeko Gorteetan programa iraultzailea aurrera ateratzeko ahaleginetan zebiltzan.Cadizeko Gorteak 1810ean bildu ziren eta 1812an aldarrikatu zuten konstituzioa, hau da, independentzi gerraren 2.fasea hastean. Gerraren lehen fasean Napoleonen armada Espainian sartu zen eta espero ez zuen erresistentzia aurkitu zuen eta tropek Ebroraino egin zuten atzerantz. Gerraren bigarren fasean Napoleon pertsonalki etorri zen Espainiara hau menperatzeko helburuz eta arrasatu egin zuen. Horrela ia Espainia osoa bere menpe gelditu zen, Cadiz izan ezik. Hori dela eta, Batzorde Zentralak sufritu zituen porrot militarrek ekarritako sinesgarritasuna galduta, Cadizen bildu ziren eta 1810ean taldeko erregentziari utzi zion lekua.Erregentzia behin-behineko gobernu gisakoa zen, bost kide oso kontserbadorek osatua. Frantsesek hartutako hirietatik ihesi joandako burges liberal, funtzionario ilustratu eta intelektual asko Cadizen bildu ziren, eta han aurkitu zuten babesa, hiria britainiarren itsas armadak zaintzen zuen eta.Erregentziak ez zuen Gorteak biltzeko erabakia hartu, harik eta, Cadizen Amerikako hainbat hiritan tokian tokiko aginte-taldeak ezarri zituztela jakin zuten arte, Espainiaren Inperioa arriskutan ikusi baitzuen.
Diputatuek espainiar nazioaren osotasuna defendatuko zutela zin egin zuten. Helburua Espainia monarkia liberak eta parlamentario bihurtzea zen.Gortetan prestakuntza intelektuala zuten erdiko klasekoak , elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak ziren nagusi, baina baziren industriako eta merkataritzako burgesiako kideak ere. Aldiz, goi noblezia, elizako hierarkia, hartutako probintzietako ordezkari gehienak, Amerikako espainiar lurraldeak, herritar soilen ordezkariak, nekazariak eta emakumeak ez ziren egon.Gorteen ezaugarriak honako hauek ziren: biltzar konstituziogile modura eratzea, subiranotasun nazionala eskuratzea eta herritar guztiei eskubide berdinak aitortzea.Laster, bi joera nagusi azaldu ziren Cadizeko ganbaran. Liberalak berrikuntza iraultzaileen aldekoak ziren, Cadizeko prentsa gehiena hauen alde zegoen eta absolutistek, aldiz, ordena monarkiko zaharra gorde nahi zuten, elizetako pulpituak hauen aldekoak ziren.Erregimen Zaharra abolitzeko honako dekretuak ezarri ziren:
·Inprimatze-askatasunaren dekretua. Idatzi politikoen gaineko zentsura deuseztatu zuten, baina idatzi erlijiosoen gainekoa ez.·Jaurerri eskumendunak deuseztatu zituzten·Indarrik gabe utzi zituzten gremioak eta bidea ireki zieten produkzio liberal.- kapitalistei.·Nekazaritzan berrikuntza burgesari ekin zioten. Udaletako auzo-lurrak enkante publikoan saltzeko agindu zuten eta mesta ezereztu zuten.Gai batzuk eztabaida sortu zuten: batetik, inkisizioa deuseztatzea erabaki zuten, pentsaera-askatasunaren eta zientzia aurrerapenaren oztopotzat jotzen zutelako eta, bestetik, Espainiaren lurralde antolakuntzak eztabaida ikaragarria sortu zuen.Laburpena:Pepa testu luzea izatearen arrazoiak:1812an, San Jose egunez, Cadizeko diputatuek Konstituzioa onartu zuten. Espainiako lehena zen. Pepa oso testu luzea da, izan ere, Konstituzioaren espirituaren kontrako irakurketak eragotzi nahian, Cadizeko legegileek bizitza politikoari eta herritarren eskubideei loturiko arazo guztiak azken xehetasuneraino arautu zituzten.Estatu bakarra, eskubide bakarrak:Nazioari buruzko ideia estatu bateratua eratuz gauzatu zuten: espainol guzti-guztien eskubideak erreinuetako eskubide historikoen gainetik ipini zituzten. Hau 248. artikuluan jasotzen da.Gizabanakoen eta taldeen eskubideak aitortzerakoan, 4. artikuluan ikusten den bezala, salbuespen eta pribilegioetan oinarritutako gizarte-ereduarekin amaitzeko bidea ireki zuten.Herritarren berdintasuna lortzeko helburuz, 1812klo konstituzioak burokrazia zentralizatu, zerga-sistema bakarra, armada nazionala eta barne-aduanarik gabeko merkatua ezarri zuten. Hau garbi ikusten da 339. artikuluan.Konstituzio estatutua eta subiranotasun nazionala:-Subiranotasuna: Konstituzioak subiranotasun nazionala aldarrikatu zuen erregeen kaltetan. Erregeari funtzio legegilea kendu zioten eta Gorteei eman. Hau konstituzioko 4. artikuluan garbi ikusten da.-Ganbera: Gorteek ganbera bakarra zuten, 15. eta 27. artikuluetan ikusten den bezala.-Sufragioa: Gizonezkoen sufragio unibertsala.-Diputatu izateko baldintzak: 92. artikulua ikusten den bezala, Diputatu izateko jabea izan behar zen eta horrek nekazariak eta soldatapekoak kanpoan uzten zituen.-Erregea:Herritarrek, Fernando VII.a erregea zela aitortu zuten. Baina ez errege absolutua, konstituzio erregea baizik.Hau konstituzioko 14. artikuluan aurki dezakegu.-Erlijioa: 12. artikuluak erakusten digunez, Espainia estatu konfesionala, erlijio katolikoa da bakarra eta ofiziala.-Jabetza: Talde pribilejiatuen jabetza aitortu zen.OndorenaGerra amaitu eta frantsesek Espainiatik alde egin zuten. 1814an Fernando VII.a itzuli eta absolutismoa ezartzeko prest agertu zen. Horretarako barruko eta kanpoko laguntzak jaso zituen: barruan, militar eta Pertsiarren agiria sinatu zuten diputatuena; kanpoan aldiz, Aliantza Santuarena. Horrela Cadizen egindako lan legegile guztia ezereztu zuen, absolutismoa 6 ustez ezarriz. Oposizioan militarrak agertu ziren Erregimen Zaharra berriro ezartzearen aurka eta kolpe ahaleginak egin zituzten. Helburua, Cadizeko legeak berriro indarrean jartzea zen. Kolpe ahalegin gehienek huts egin zuten 1820ko Riego komandantearenak izan ezin. Espainian liberalismoa ezarri zen 3 urtez eta liberalek hainbat neurri hartu zituzten. 1823an Frantziako armada Espainian sartu zen liberalismoa baliorik gabe utziz eta horrela absolutismoa nagusitu zen 10 urtez. Baina Fernando VII.a hiltzean, berriro ere liberalismoa ezarri zen Espainian betirako.

Entradas relacionadas: