1. gerra karlista

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB

Gerrako operazioen erdigunea Euskal Herria eta Nafarroa izan ziren, baina gatazkak Katalunian, Aragoiko eta Valentziako mendialdean ere hedatu ziren.Hori ikusita, Maria Kristina erregeordeak liberalen babesa bilatu zuen, baina aldaketa politikoak onartzearen aurka zegoenez, akordioak zaildu egin ziren eta matxinadaren aurreko erantzuna atzeratu egin zen. Horri esker, Zumalakarregi jeneralak benetako armada antolatu ahal izan zuen talde karlista urri eta sakabanatuekin.Ideologia karlistaren oinarrizko elementuak honako hauek ziren: absolutismo monarkikoa, foruak, lurraren jabetza tradizionala eta erlijio-integrismoa defendatzen zituzten.Ideologia horien arabera talde bakoitzak laguntza desberdinak jaso zituen:Karlistek, iparraldeko nekazari asko, behe noblezia, klero kontserbadorea eta iparraldeko hirietako eskulangileen laguntza jaso zuten.Liberalek, klase ilustratuen, burgesia eta hiriko proletario sortu berrien laguntza jaso zuten.Lehenengo gerra karlista euskal herrian oso entzutetsua izan zen, horren arrazoiak honako hauek ziren, erlijioaren defentsa egitea, foruzaletasuna, jaunen lurraldeak mantentzea eta absolutismoa mantentzea nahi izatea. Nazio artean banaketa bat egon zen gerra karlistan, liberalek eta karlistek estatu desberdinen laguntza jaso baitzuten: karlistek, Errusia, Austria eta Prusiaren laguntza jaso zuten eta liberalek berriz, Frantzia, Ingalaterra eta Portugalena.Euskal herrian, karlisten buruzagia Zumalakarregi izan zen. Eta gerrarako erabili zuen taktika gerra sorpresak eta gerrillak izan ziren. Gerra honetan lurralde batzuk eskuratu zituzten karlistek: gaurko EAE eta Nafarroa, hiriburuak eta Arabako Errioxa izan ezik. Karlistek erabaki batzuk hartu zituzten: foruak zin egin zituzten, legeak eman, zigor kodea aldarrikatu, igoerak eman militar karlistei eta Oñatiko Unibertsitatea planteatu zuten. Karlisten buruzagien helburua Bilbo konkistatzea zen, nazioarteko aitorpena lortzeko. Baina ekintza horretan Zumalakarregi hil egin zen eta Espartero liberalak hiriaren inguruko hesia apurtzea lortu zuen. Gerrak aurrera egin zuen, eta karlistak egoera mesedegarria lortzen ahalegindu ziren arren, batailoietan moralak behera egin zuen nabarmen. Azkenean, Marotoren eta Esparteroren artean egindako negoziazioek nahi zen emaitza lortu zuten, bakea; errege karlistak, nafarrak eta arabarrak aurka egon arren. B.H/ 1838 bergarako hitzarmena siñatu zuten Protagonistak:/,, konpromisoak:isabel 2 erregiña aitortu, militar karlisten soldata eta kategoria onartu, foru erregimena errespetatu.karlistak irautearen arrazoaiak: foru erregimenean babestutako bizimo tradizionalarekin identifikatu zen, kapitalismotik obeto defendatuko ziren,E elizak liberalen erresistentzia areagotu egin zuen haun aurkako gurutzadak egiñez.bilakaera politikoa: M crist borboikoaren aholkularien proposamena beharrezkoa zen eraldaketa batzuk egitea zen karlistak eta liberalak erakartzeko.

Entradas relacionadas: