Zorione behar dugu

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,34 KB

 

ARISTOTELES: FILOSOFIA PRAKTIKOA

Aristotelesek Etika eta Politikari buruzko teoria bat azaltzen digu, teoria praktikoa.
Etikak (norbanakoa) eta Politika (gizataldean) nola jokatu behar dugun adierazten dute, hau da, gure praktika (praxis) nolakoa izan behar den.

Bere Etikan
Aristotelesek bilatuko du zein den gizakiaren ongia, eta Politikan zein den gizarterik egokiena gizakiaren ongia gertatu ahal izateko. Bere planteamendua beti finalista da: substantzia baten helburua (burutu behar duena) bere ongia da.

Guzti hau planteamendu finalista baten barruan egingo du: substantzia baten ongia aldi berean bere xedea da, burutu behar duena.

Aristotelesen Etika, lehenago erran bezala, finalista da, eta finalisten artean zoriona helburutzat duena: Etika eudemonikoa da hain zuzen ere. Etika honen helburua Ongia bilatzea da, eta Aristotelesen arabera Ongirik gorena Zoriona da. Askotan beste helburu batzuk ditugu, baina ez dira helburu gorenak, bitartekoak baizik helbururik gorena erdiesteko. Esaterako ondasunak helburuak dira pertsonentzako, baina Zoriona lortzeko helburuarekin dira helburu. Ongia aurkitzeko gu ezagutu behar gara, gizakiaren berezkoa dena jakin behar dugu. Izan ere, finalismoarekin jarraituz, unibertso finalista batean gauza guztiek badute beren berezko eginkizuna, beren jarduera. Gizakiaren berezko jarduera arrazoia da.

Aristotelesen arabera bizidun guztiek dute arima. Arima da biziaren printzipioa, gorputzak animatzen dituena. Batera, arima ez da gorputzetik banan daitekeen zerbait, baina era berean ez da gorputza bera ere, gorputzari dagokion zerbait baizik. Puntu honetan, Aristotelesek errealitatea aztertzeko azaldutako bereizketa metafisikoak aplikatzen ditu: gorputza materia da eta arima gorputzaren forma; arima bizia potentzian duen izaki baten aktoa da. Izan ere, gorputz eta arimak substantzia bat osatzen dute, zeinaren materia eta forma baitira batasun substantziala, ez akzidentala. ……………………………………….

“Etika Nikomakeoan” aipatzen da bertuteen artean hierarkia bat dagoela.

Ezer baino lehen, Aristotelesen Hiru arima motak ulertu behar ditu:
Begetatiboa (landareena, funtzio nagusia: ellikatu eta hazi), sentikorra (animaliena –gu barne–, funtzio nagusia: sentitu) eta arrazionala (gizakiarena, funtzio nagusia: pentsatu).


Gizakiok arima sentikorra (ethos) eta arrazionala (dianoia) dugu, horregatik animalia arrazionalak gara. Zoriona lortzeko ez ditugu pasioak eta apetituak bertan behera utzi behar, baizik eta arrazoiaren menpe jarri: arrazoiak gure apetituak bideratzea.

Arima sentikorrari bertute etikoak dagozkio, eta arrazionalari, bertute intelektualak (dianoetikoak).

Bertute etikoak arrazoiaren bidez lortuko ditugu, gure apetituak/pasioak ondo aukeratzean: bi muturren arteko oreka aurkitzean (gizon zuhur batek aukeratuko lukeen arabera) (gehiegi eta gutxiegiren artean: ausarkeria eta koldarkeriaren artean, adb). Oreka hau erlatiboa da, egoeraren arabera (ona dena gazte batentzat ez da zahar batentzat).

Baina bertutea ez da gizonak duen zerbait finkoa: denborarekin eta ariketarekin bidez eskuratutako ohitura da.

Bertute intelektualak bi zatitan banatzen dira:
praktikoa
eta kontenplaziozkoa
.

Garrantzitsuena praktikoaren barruan dago:
zuhurtasuna
(phrónesis). Bertute etikoen alde teorikoa da:
bertute etikoak aukeratzeko, erdiko terminoak aurkitzeko eta apetituak bideratzeko ohiturak dira, baina hori lortzeko zuhurtasuna erabiltzen dugu.

Praktikoaren barruan ere techné aurki dezakegu. Arte bat dela esaten du Aristotelesek, eta praktikoa da, gauzak egiteko balio duelako (adb: itsasontzi bat).

Kontenplaziozkoak, berriz, ez dute balio praktikorik. Zientzia teoriko hutsak dira: egia unibertsalak ikertzen dituzte. Lehenik zientzia (episteme) dugu: demostrazio matematikoak. Ondoren, adimena (nous): intuizio intelektualak. Azkenik, jakinduria (sofia):

Bertuterik gorena


Politikari dagokionez…



Aristotelesen Ongiari buruzko gogoeta Politikari lotuta dago: Etika Nikomakeoan esaten da Politika oinarrizko zientzia dela. Izan ere, gizakiak bere ongia eta zoriontasuna Polisean aurkituko du. Horretarako, Aristotelesek gizakiak Polisean nola jokatu behar duen esaten du.

Gizakia izatez animali soziala da (zoon politicon). Horren froga da hiztuna dela, naturak ez baitu ezer alferrik egiten (animaliak ere gauzak adierazteko gai dira, baina ez bidezkoa eta ez bidezkoa dena adierazteko –justizia–).

Platonek esaten zuen bezala, Arist-ek ere esaten du gizaki isolatuak ezin dutela bere kabuz beharrak hasetu: soilik gizartean, Polisean, egin dezakete hori. Horregatik Polisa naturala (physis) da (eta ez konbentzionala, sofistek esaten zuten modura).

Arist-ek gizartean etxea, herrixka eta hiria bereizten ditu (hirurak naturalak dira eta indibiduoa baino aurrekoak dira): etxearen oinarria familia da, eta etxe batzuk elkartzean herrixka sortzen da. Herrixken multzoa hiria da (azken pausua, perfektuena). Beraz, gizartearen helburua hiria da.

Hiriaren helburua gizakiaren buruaskitasuna da. Ez bakarrik behar materialak asetzen dituelako: batez ere gizakiak soilik han aurki dezakeelako zoriona.
Gizaki batek gizartea behar ez badu, ez da gizakia: goi-mailako (jainkoa) edo behe-mailako (piztia) zerbait da.

Gainera, Aristotelesek gizakien zorionari buruz ari denean, soilik hiritar libre batzuei erreferentzia egiten die. Emakumeak, kanpotarrak, artisauak, nekazariak eta esklabuak EZ. Azpitalde hauek desberdinak dira jaiotzetik, izatez: bere menpekotasuna naturala da. Adb: esklabutza eta emakumeen menpekotasuna onak dira gizarterako. (esklabua esklabu izateko jaio da, emakumeak ez du elementu gobernatzailerik…).

Aristotelesek Platonen sistema politikoa gaitzesten du: adibidez, gudari eta filosofo gobernarientzat proposatzen duen komunismo erradikala estatua suntsituko luke, norberak bere jabego pribatua zaintzen duelako baina ez jabego komuna, eta jabego pribatua delako zorionaren kausa bat.

Gobernu motei dagokionez, Aristoteles ez da oso muturrekoa eta ez dago mota konkretu baten alde. Egoera eta herriaren arabera gobernu jakin bat egokiagoa izango da:
Monarkia, Aristokrazia, Errepublika
(Politeia)

Guztiak onak dira hiriaren ongizatearen alde jokatzen badute eta bere endekapen (degeneración) bihurtzen ez badira, hau da, Tirania, Oligarkia eta Demokrazia (hurrenez hurren).

Arist-ek monarkia aukeratuko luke, baina gizon egokia aukeratzea zaila da. Gainera bere endekapena, tirania, txarrena da. Horregatik, Aristokrazia hobea da, baina berak Errepublika aukeratzen du (errepublika aristokrazia eta demokraziaren arteko forma litzateke).

Amaitzeko, aipatzekoa da Aristotelesen Politika halako proiektu etiko batean oinarritzen dela. Izan ere Estatuaren egonkortasuna eta Ongiaren bermea hiritarren ontasun/osotasun moralean oinarritzen da eta, aldi berean, hiritarren ontasun morala soilik egongo da Estatuak hezkuntza morala bermatzen badu.

Entradas relacionadas: