Zirkulazio motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,88 KB

 
  • Alde bakoitzeko bi barrunbeak, aldiz, balbula batzuen bidez komunikatuta daude.
    Odola aurikuletatik bentrikuluetara joaten da baina ez alderantziz.

    Balbula trikuspidea: eskuineko aurikula eta bentrikulua lotu


    Balbula mitrala: ezkerreko aurikula eta bentrikulua lotu


Bihotz-zikloa

Bihotzak odolari indarra ematen dio odol-hodietan zehar ibili dadin, eta honetarako ponpa moduan jarduten du


Aurikuletan eta bentrikuluetan bi mugimendu mota daude:

Sistolea: uzkurdura-mugimendua

Diastolea: erlaxatze-mugimendua

6.Zirkulazio bikoitza

  • Gizakion odol-zirkulazioak bi ezaugarri ditu:

    • Bikoitza: odolak bi bide independente egiten ditu.

      Zirkulazio txikia edo birika-zirkulazioa

      Zirkulazio handia edo sistemikoa

Osoa: oxigenoa daraman odola ez da inoiz nahasten karbono dioxidoa daramanarekin


Birika-zirkulazioa edo zirkulazio txikia

Odola eskuineko bentrikulutik irteten da, birika-arteriatik. Desoxigenatutako odola da


Arteria banatu eta bi biriketara joaten da odola. Hemen, gas-trukearen ondoren, odola oxigenatu egiten da


Oxigenatutako odola birika-zainetan zehar, ezkerreko aurikulan sartzen da


Zirkulazio sistemikoa edo handia

  • Oxigenatutako odola ezkerreko aurikulatik bentrikulura pasatzen da. Ezkerreko bentrikulutik, aorta-arterian zehar, gorputz guztira ateratzen da.

  • Arteriak adarkatuz, odola kapilarretaraino doa. Hemen gas-trukea egiten da, oxigenoa zeluletan utziz eta zeluletatik karbono-dioxidoa hartuz.

Karbono dioxidoa duen odola kabazainetan zehar bihotzera sartzen da, eskuineko aurikulatik


10.Iraizketa

  • Honi esker, zelula-metabolismoan sortutako hondakinak organismotik kanporatzen dira, ondorengo organoei esker:

    Giltzurrunak

    Birikak

    Gibela

    Izerdi-guruinak

Gernu-sistema

  • Bi osagai: giltzurrunak eta gernubideak.

    Giltzurrunak: iraizketan parte hartzen duten organo nagusiak gernu-sistemari iraitz-aparatu ere esaten zaio


Giltzurrunak:

12 zm inguruko luzerako bi organo

Bizkarrezurraren alde banatan, sabelaren atzealdean

Giltzurrun-arteria bana iritsi hondakinak dauzkan odolarekin; giltzurrun-zain bana irten odol garbiarekin


Milioika nefronaz osatua

Gernubideak


:
  • Giltzurrun bakoitzetik ureter bat irteten da gernu-maskurirantz, hemen gernua metatu, eta ondoren, uretratik kanporatzen da.

    Gizonezkoen uretra emakumezkoena baino luzeagoa da eta funtzio bikoitza du: gernuaz gain esperma kanporatzen du


Gernua: ura, gatz mineralak eta hondakin-substantziek (urea, azido urikoa…) osatu. Egunean gure organismoak 1,5 l inguru ekoiztu.


Entradas relacionadas: