Zirkulazio motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,69 KB

 

Bihotza:


Bihotzaren paretak gihar-ehunez, hau da, miokardioz osaturik daude.Lau barrunbe ditu: Goian, bi aurikula (txikiagoak):
odola jasotzeko. Behean,
bi bentrikulu (handiagoak): odola ponpatzeko. Bihotzaren ezkerraldea eta eskuinaldea pareta batek bereizten ditu, hauen artean odol-trukerik ez gertatzeko.
Alde bakoitzeko bi barrunbeak, aldiz, balbula batzuen bidez komunikatuta daude. Odola aurikuletatik bentrikuluetara joaten da baina ez alderantziz.

Balbula trikuspidea

: eskuineko aurikula eta bentrikulua lotu.

Balbula mitrala

: ezkerreko aurikula eta bentrikulua lotu.

Bihotz zikloa:


Bihotzak odolari indarra ematen dio odol-hodietan zehar ibili dadin, eta honetarako ponpa moduan jarduten du. Aurikuletan eta bentrikuluetan bi mugimendu mota daude:

Sistolea

: uzkurdura-mugimendua.

Diastolea

: erlaxatze-mugimendua

Zirkulazio bikoitza:


Gizakion odol-zirkulazioak bi ezaugarri ditu: Bikoitza: odolak bi bide independente egiten ditu.

Zirkulazio txikia edo birika-zirkulazioa. Zirkulazio handia edo sistemikoa

Osoa: oxigenoa daraman odola ez da inoiz nahasten karbono dioxidoa daramanarekin.

Birika zirkulazioa edo zirkulazio txikia:


Odola eskuineko bentrikulutik irteten da, birika-arteriatik. Desoxigenatutako odola da. Arteria banatu eta bi biriketara joaten da odola. Hemen, gas-trukearen ondoren, odola oxigenatu egiten da. Oxigenatutako odola birika-zainetan zehar, ezkerreko aurikulan sartzen da.

Zirkulazio sistemikoa edo handia:


Oxigenatutako odola ezkerreko aurikulatik bentrikulura pasatzen da. Ezkerreko bentrikulutik, aorta-arterian zehar, gorputz guztira ateratzen da. Arteriak adarkatuz, odola kapilarretaraino doa. Hemen gas-trukea egiten da, oxigenoa zeluletan utziz eta zeluletatik karbono-dioxidoa hartuz. Karbono dioxidoa duen odola kaba zainetan zehar bihotzera sartzen da, eskuineko aurikulatik.

Entradas relacionadas: