Zirkulazio aparatua. Barne likidoak: odola, plasma eta linfa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,37 KB

 

ZIRKULAZIO ETA IRAITZ APARATUAK


ZIRKULAZIO APARATUA

BARNE INGURUNEA

Barne ingurunea, gorputzeko zelulak inguratzen dituen likido multzoa da.

  • Plasma interstiziala


    : Zelulen artean dagoen likidoa da, babes eta nutrizio funtzioak betetzen dituena.
  • Odola


    : Odol hodietan zehar hainbat substantzia garraiatzeaz arduratzen den likidoa da.
  • Linfa: Plasma interstizialetik sortu eta linfa hodietan zehar dabilen likidoa da. Defentsa eta drenaje funtzioa ditu.

HOMEOSTASIA

Zelulek behar bezala funtziona dezaten, barne ingurunea aldatu gabe eusten dioten prozesu multzoa da. Tenperatura...Konstantea mantentzean datza.

ODOL ZIRKULAZIOAREN SISTEMA

ODOL HODIAK

Hiru motatakoak izan daitezke;

  • Arteriak


    : Bihotzetik gorputzeko organoetara eramaten dute odola.
    Paretak oso lodiak eta elastikoak dira.
  • Zainak: Zelula eta ehunetatik, odola bihotzera eramaten dute. Ez dira arteriak bezain sendoak eta elastikoak.

  • Kapilarrak


    : Zelulak odolarekin trukea egiten duten tamaina mikroskopikoko hodiak dira. Oso pareta meheak dira.

ODOLA

Odola likido likatsua da, kolore gorria eta zapore gazia dituena, eta odol hodietan zehar dabilena.

Bere funtzioak, honako hauek dira: Nutrizioa, arnasketa, iraizketa, babesa eta erregulazio termikoa.

ODOLAREN KONPOSIZIOA

  • PLASMA: Kolore horixka duen likidoa da, %90 urez osatuta dago. Proteinak kenduz gero, odol seruma deritzo eta plasma solido bihurtzen den prozesuari koagulazioa esaten zaio.

  • ODOL ZELULAK:Bizkarrezur muin gorriko zelula ametatik etorriak dira.

              - Globulu zuriak edo leukozitoak: Gure organismoa infekzioetatik babestea da hauen funtzioa.

 - Globulu gorriak edo eritrozitoak: Oxigenoa biriketatik organismoko zeluletara garraiatzea dute funtzioa. Bertan proteina bat dago, hemoglobina izenekoa eta honek ematen dio odolari kolore gorria.

 - Plaketak edo tronbozitoak: Odolaren koagulazioan parte hartzea da hauen funtzioa.

BIHOTZA

Eskumutur tamaina duen organo gihartsua da bihotza, eta odola odol hodietan bultzatzea du funtzioa.

Bihotzak bi zati ditu eta tartean pareta bat dago bereizteko. Bihotzaren erdialdetik gorakoa aurikula da eta behekoa bentrikulua. Bentrikuluaren paretak lodiagoak dira aurikulenak baino, odola gorputz osora bultzatu behar baitute.

Aurikulak eta bentrikuluak, balbula aurikulobetrikularren bidez lotuta daude:

  • Balbula mitrala


    Ezkerreko aurikula eta bentrikulua lotzen ditu, bi orriz osatuta dago.
  • Balbula trikuspidea: Eskuineko aurikula eta bentrikulua lotzen ditu, hiru orriz osatuta dago.

SARBIDEAK ETA IRTENBIDEAK

Aurikuletara zainak iristen dira. Ezkerreko aurikulari lau birika zain iristen zaizkio, birika bakoitzetik bi. Eskuinekoari bi kaba zain heltzen zaizkio, bihotzari gorputz osoko odola ekartzen diotenak.

Bentrikuluetatik arteriak irteten dira. Eskuineko bentrikulutik birika arteria abiatzen da eta odola birika bakoitzera eramaten duten bi arteriatan adarkatzen da. Ezkerreko bentrikulutik aorta arteria abiatzen da, odola gorputzeko gainerako ataletara banatzen duena.

Bentrikuluetatik irteten den odola erregulatzeko balbula sigmoide izeneko balbula batzuk daude.

Bihotzak gainontzeko organo guztiek bezalaxe, odolez hornitu behar du, bertatik oxigenoa eta mantenugaiak lortzeko, horretarako daude arteria eta zain koronarioak.

Entradas relacionadas: