Zirkulazio aparatua. Barne likidoak: odola, plasma eta linfa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,92 KB

 

Barne-ingurunea eta zirkulazio-aparatua:


Gorputzeko zelulak likido batez inguratuta daude, hemendik hartzen dituzte beharrezko substantziak, eta hona isurtzen dituzte hondakinak. Likido horiei deitzen zaie barne ingurunea.
Barne inguruneak konstante iraun behar du organismoak ondo funtzionatzeko, honi homeostasia deritzo.
Barne ingurunea osatzen dute;

Likido intarstizala/ odola/ linfa

Odolaren zirkulazio sistema:

Funtzioa;

Mantenugaiak eta oxigenoa organismo osora banatu. Metabolismo zelularrean sortutako ondakinak bildu, eta hauek kanporatuko dituzten organoetara eraman.

Odola:


Likido gorri eta likatsua. Bi osagai;

Plasma:

kolore horixka duen likidoa, odolaren %55 osatu, ura eta beste substantzia batzuetaz osatua.

Odol-zelulak:

hezur muin gorrian sortu, gainerako %45a osatu, Leukozitoak edo globulu gorriak:

Infekzioetatik babestu

Heritrozitoak edo globulu gorriak: oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatu. Plaketak edo tronbozitoak:
odola koagulatu odol-hodietako hausturak itxiz.

Odol hodiak:


odol-hodietan zehar, odola organismoko organo, ehun eta zelula guztietara iristen da.

Motak:

Arteriak


Bihotzetik gorputzeko organo guztietara eramaten dute odola. Adarkatu= Arteriolak. Paretak; lodiak gogorrak eta elastikoak(bihotzak bultzatutako odolaren presioa jasateko)

Zainak: Organoetatik bihotzera eramaten dute odola. Bihotzera urbildu ahala, ehunetako benulak elkartuz,zainen diametroa handutu egiten da. Zainen paretak ez dira ain sendoak eta elastikoak (presio txikiagoa). Balbulak= odolak atzera ez egiteko.

Kapilarrak


Arteriolak eta benulak lotuz, sare bat osatzen duten hodi mikroskopikoak dira. Paretan: Mantenugaien, gasen eta hondakinen trukea egiten da.

Bihotza:


Bihotzaren paretak gihar-ehunez, hau da, miokardioz osaturik daude.Lau barrunbe ditu: Goian, bi aurikula (txikiagoak): odola jasotzeko. Behean, bi bentrikulu (handiagoak): odola ponpatzeko. Bihotzaren ezkerraldea eta eskuinaldea pareta batek bereizten ditu, hauen artean odol-trukerik ez gertatzeko.
Alde bakoitzeko bi barrunbeak, aldiz, balbula batzuen bidez komunikatuta daude.
Odola aurikuletatik bentrikuluetara joaten da baina ez alderantziz.

Balbula trikuspidea

: eskuineko aurikula eta bentrikulua lotu.

Balbula mitrala

:

Ezkerreko aurikula eta bentrikulua lotu

Entradas relacionadas: