Zirkuitu elektrikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,29 KB

 

ZIRKUITU ELEKTRIKOAREN ATALAK


Elektrizitate-sorgailua:


Tentsioa desoreka elektriko baten ondorioz sorturiko egoera da, eta korronte elektrikoak egoera hori zuzentzeko ahalegina egiten du. Sorgailuak karga elektrikoen desoreka mantentzen du, borneen artean (tentsio handiko kontaktuak).

Elektrizitate-hargailua:

 Energia elektrikoa beste edozein energia mota bihurtzeko eta ondo kontrolatzeko.

Eroaleak:

Zirkuitu bateko elektroi-jarioa ahalik eta gehien erraztu behar da, sorgailutik hargailura ahalik eta galera txikienarekin heltzeko. Elektrizitateari igarotzen uzteko gaitasun onena ala txarrena kuantifikatzeko erabiltzen den magnitudea erresistentzia espezifikoa edo erresistibitate.

Kontroleko elementuak:

Zirkuituaren ibileran eragina duten aldagaiak erregulatu eta kontrolatzeko aukera ematen dute. Adb. Etengailu,termostato…KORRONTE ELEKTRIKOA:

Korronte zuzena:


Noranzko berean mugitzen da beti, polo negatibotik positibora, hain zuzen ere. Noranzko berean eta baliorik aldatzen ez badu, korronte zuzen hutsa. Balioa aldatzen denean, korronte zuzen pultsagarria.

Korronte alternoa:

Elektroiak zirkuituaren barruan noranzko batera nahiz bestera mugitzen direnean (alternating current). Hartzaile gehienek alternoa behar dute ibiltzeko. Hiru seinale alterno mota daude: - Sinusoidala  (gehiena erabili,1s-ko 50 ziklo)  - Triangeluarra- Karratua Ohiko balioak:
     -      Periodoa(T) : ziklo osoa egiteko behar den denbora

  • Maiztasuna(f) Denbora unitateko ziklo-kopurua, periodoaren     alderantzizkoa, Hertzioetan

  •    Gehieneko tentsioa(V0)

  •    Tentsio eraginkorra (Vef): Tentsio alternoaren efektu berberak sortzen  dituen tentsio zuzen baten balioa   

  •     Batez besteko tentsioa( Vm): Tentsioaren balio guztien batez besteko aritmetikoa.

  •     Potentzia-aktiboa: Zirkuituetan fenomeno fisiko-elektikoak egoten dira, ondorioz intentsiatetak eta tensioak ez dute beti aldaket-erritmo bera, desfasea egoten da,horrek eragina potentzia elektrikoa kalkulatzerakoan

                                                                    - Monofasikoan:

                                                                    - Trifasikoan:


BABES-SISTEMAK:


LURRA:

Energia elektrikoa sare trifasikoaren bidez banatzen da. Sare trifasiko hau 3 fase eta neutroa deritzon lau eroaleren bidez banatzen da. Neutroa gehienetan lurrera konektatua egoten da segurtasun neurri gisa. Etxebizitzetan fase bat eta neutroarekin lortzen da energia. Neutroaren zeregina energia sare trifasikora itzultzea da. Edozergatik lagun batek faseko haria ikutu eta zirkuitulabur bat eginez gero, energia hori gorputzetik pasa beharrean neutrotik joango da oztopo gutxiago dituelako.

FUSIBLEAK:

Intentsitateak, denboraldi batean, finkatutako balioa gainditzen duenean, korrontea eten egiten duen gailua da fusiblea. Bere zeregina, zirkuitua gainintentsitate eta zirkuitulaburretatik babestea da. Kargarekin seriean konektatu ohi dira. Aukeraketa izendatutako intentsitatearen eta tensioaren araberakoa izan behar da. Alde onak: merkeakAlde txarrak: ordezkoak beharrezkoak, erantzuna ez da bat-batekoa.

ETENGAILU MAGNETOTERMIKOAK:

Gailu elektromekanikoa da, gainintsentitate eta zirkuitulaburretatik babesteko erabiltzen da. Babespen termikoak gainintentsitatetik babesten du zirkuitu elektrikoa eta babespen magnetikoak zirkuitulaburretatik. Zirkuitulaburren bat dagoenean berokuntzaren bidez malguki bat aktibatu eta deskonektatu egiten du aparatua.

Onartua daukan baino intentsitate handiagoa pasatzen denean, gailu magnetikoak eremu magnetiko bat sortzen du, eta deskonexio malgukia aktibatzen duen lamina ferromagnetikoa erakartzen du.

Magnetotermiko guztiek ez dituzte ezaugarri berberak, hiru mota nagusi:

H mota, etxeko erabilera.
L mota, lineetako erabilera G mota, motorretarako erabilera.

DIFERENTZIALAK:

Instalazio elektrikoetan sartzen den intentsitateak eta irteten denak berdina izan behar dute. Edozein arrazoiagatik korrontearen bide hori galtzen denean, akatsen bat dagoela zirkuituan adierazteko zirkuitua deskonektatu egiten du.

INSTALAZIO ELEKTRIKO MOTAK:


Indar-zirkuituak:

Argiztapenerako ez diren hartzaile elektrikoen ibilerari loturiko zirkuituak, kontsumo handikoak. Industrian energiak duen erabilerarik gehiena mota honetan sartzen da Argiztapen-zirkuituak:
Argi elektrikoa lokal eta etxebizitzetara eramaten dute. Espazio bakoitzaren argi-eskakizuna betetzen dute, baldintza estetiko egokiekin bateratuz.

Larrialdi zirkuituak:


Eraikin askotan derrigorrezkoak, energia autonomoz ibiltzen dira, huts egiteren bat egon ezkero martxan jarraitzeko.

Energia laguntzailekoa zirkuituak:

energia elektrikorik ez dagoenena erabiltzen dira, tentsio orokorraren jaitsiera igartzean konektatzen dira.

Entradas relacionadas: