Zientzia enpirikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,81 KB

3- EGIAREN BALIOA

ERREALISMOA:


Xaloa (arrunta): Gauzak errealitatetik zuzenean hautematen ditugula m. Gauzak zentzumenek erakusten dizkiguten bezalakoak dira. ( Adb:Arratsaldeko eguzkia kolore laranjakoa iruditzen bazaigu, horrelakoa delako)                                                                                                                                                                     Absolutua (dogmatismoa): Giza arrazoimenak gauzen esentzia ezagut dezakeela dio, beraz, ezagutzak egia absolutua eta aldaezina lor dezake.                                                                                                                                                    Kritikoa: Egia, ezagutza zientifikoaren helburutzat hartuta, ideal bat da, eta ideal horretarantz goaz, hipotesiak, legeak eta teorien bidez, baina ez dugu inoiz egiaren ziurtasun absoluturik izango.


ESZEPTIZISMOA: Gizakiak ezagutza ziurra lortzeko gaitasuna zalantzan jartzen duen pentsamendua. Giorgias Sofista zen eszeptiko ezagunena. Bere tesietan ezagutzeko gaitasuna ukatzen dio gizakiari eszeptizismoak.

ERLATIBISMOA: Eszptizismoak bezala, zalantzan jartzen du egia absolutuaren existentzia. Erlatibisten arabera, pertsonen iritzia objektibotasunaren gainetik egongo da beti. Lor dezakegun gauza bakarra iritzia baino ez da. “Niri egia iruditzen zaidan hori niretzat egia da. Zuri egia iruditzen zaizun hori zuretzat egia da, zu gizakia zarelako eta ni ere banaizelako.” Norberaren iritzia gizartearen edo kulturaren araberakoa da.

Eszeptizismoaren arabera gizakiak ezin du egia absolutua lortu, eta erlatibismoaren arabera egia subjektuaren araberakoa da, eta norberaren iritzi hori gizartearen edo kulturaren araberakoa da.

EZAGUTZA ZIENTIFIKOA

Naturaren eta gogamenaren gertakarien prozesuen ezagutza arrazionala da.                    Ezaugarriak→

Arrazionala

Sistematikoa (ordenatua)


Metodikoa, metodoa erablitzen baitu

Egiaztagarria: Frogapenak erabiltzen direlako. Bi frogapen mota daude; Logikoa (dedukzioa), eta Enpirikoa (indukzioa, dedukzioa, behaketa, esperimentazioa)

ZIENTZIA MOTAK

·Zientzia formalak: matematika eta logika. Prozesu mental, logikoez eta matematikoez arduratzen dira

·Zientzia enpirikoak: Natura-zientziak eta gizarte-zientziak. Errealitateko gertakariak eta prozesuak azaltzen dituzte. Aurreko ezaugarriez gain;

Objektiboak, naturaren eta gizakiaren gertakariez arduratzen dira. Haien kausak zuzentzen dituzten legeak eta ondorioak aurkitzeko.

Esplikatiboak, arlo bateko gertakariak arautzen dituzten legeak azaltzen dituzte. Lege horiek teoria bat osatzen dute.

Prediktiboak, Baldintza batzuk betez gero, gertakari batzuk nahiz eta nola gertatuko diren aurresatea


Kontrastagarriak, Hipotesi edo lege orokorretatik ateratako ondorioak esperientziarekin alderatzea, horretarako behaketa zuzena edo esperimentazioa erabiltzen dira.

ZIENTZIAREN METODOAK

Metodo induktiboa, esperientzia gertakarien behaketan oinarritutako datuetatik abiatuz, orokortze bat egitea


Aristotelesek indukzio osoa eta indukzio osatugabea bereizi zituen:


Indukzio osoa: Kasu guztien behaketatik abiatuz orokortzen dugunean


Indukzio osatugabea: Kasu batzuen behaketatik abiatuz orokortzen r



Metodo deduktiboa. Zientzia formaletan erabiltzen den bakarra da. Baina zientzia enpirikoek ere erabiltzen dute, ondorioak inferitzerakoan (ondorioztatu).


Zientzia enpirikoen metodo hipotetiko-deduktiboa. 3 urrats ditu:


Abiapuntua: arazo bat aurkitu

Hipotesia: azalpen posible bat planteatu

Hipotesitik dedukzioz ondorio kontrastagarriak inferitzea


Frogapen enpirikoa: hipotesitik ondorioztatuko emaitzak gertakariekin kontrastatzea


·Hipotesia egiaztatzen bada, lege bihurtzen da

·Hipotesia gezurtatzen bada, beste bat proposatu behar da

D- Metodo hermeneutikoa:giza zientzietan erabilitako metodoa, giza ekintzak interpretatzeko eta ulertzeko haien zentzua.

TEKNOZIENTZIA

·Ezagutza zientifikoak eta teknikoak elkarren artean korapilatu dira zientzia bat sortzeraino eta zientzia hori da teknozientzia.

·Javier Echevarriaren arabera; “mundua eraldatzen duten et ezagutza zientifikoan oinarrituta dauden ekintza eraginkorren sistema bat da”.

·Berrikuntzaren eta garapen ekonomikoaren faktore izatetik, botere-tresna izatera igaro da

·Enpresa multinazionaletan pribatizatua izan da. Eta enpresa horiek mozkin handiak lortu dituzte teknozienntziari esker.

·Ekoizpen sistema postindustrialen barruan dago

·Zientzia horretatik eratorritako aldaketak, gure eguneroko bizitzean eragiten dute (harremanetan, ohituretan eta balio moraletan)

CARNAP ETA POPPER.Carnapek zioen metodo induktiboa erabiliz gero, probabilitate handiagoko edo txikiagoko egietara iristen garela soilik. Egiaztatzeko froga asko behar direla.Popperrek aldiz, zioen enuntziatu unibertzalaren aurkako kasua ez bilatzeak ez zuela esan nahi egia zenik enuntziatu hori,berdin zioen zemat kasu egiaztatuta eduki indukzioaz baliatuta, soilik behin-behineko egiatzat hartzea izango da kontrakoa frogatu arte.Ortega y gasset:Arrazionalismoaren eta erlatibismoaren bitarteko teoria da.Bakoitza ingurune jakin batean murgiltzen da eta horrek eratzen du bakoitzaren bizi-ikuspuntua edo errealitatearen ikuspegi singularra.Ikuspuntu desberdin asko daude baina guztiak beharrezkoak dira bestalde erlatibismo indibidualean eroriko ginen.Erlatibismo indibiduala:egia, subjetu gizarte edo kultura bakoitzaren araberako.                    Arrazionalismo absolutua:egia ezagutu dezakegu,baita ikuspuntu eta esperientziaren gainetik.


Entradas relacionadas: