Zerga politika hedatzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,38 KB

 
DIAGNOSIA//Erresezioan dago, langabezi tasa oso altua da, deflazioa dago eta defizit eta zor publikoakoso altuak.Krisialdiaren arrazoi estatuaren esku hartzea handiegia da. Hori nabarmentzen da defizit etazor altuetan. Krisialditik ateratzeko enpresek jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortu behar dituzte. Horretarako Estatuak enpresen jarduera ez du oztopatu behar.//HELBURUAK//Politika neoliberalaren lehentasunak//Zor eta defizit publikoa murriztea/Krisitik ateratzeko zergak jaitsi eta ekimen pribatua oztopatzen duten erregulazioak kendu//Krisia estatuaren esku hartzearen ondorio bat da eta, beraz, estatuaren pisua txikitzea ezinbestekoa da krisialditik ateratzeko.
ZERGA POLITIKA///Neoliberalen ikuspuntutik zerga politikaren bitartez ezin da krisialdia konpondu. Say-renlegea betetzen da eta, beraz, eskaintzen diren produktu guztientzako eskaria egongo da; ez
dago eskari faltarik. Grafikoki AS bertikala da eta, beraz Gastu publikoaren handitzeak AD eta prezioetan bakarrik dauka eragina, langabezia eta ekoizpena berdin mantenduz.Politika neoliberala beraz eskaintzan egongo da oinarrituta, estatuaren parte hartzea murriztu behar da pizgarri pribatuak berreskuratzeko. Horretarako gastu eta zerga murrizketak planteatzen dituzte. //Gastu publikoaren murrizketak egin behar dira zor eta defizita txikitzeko eta zergak jaitsi ahal izateko. Neurriak://- Administrazioan. Funtzionario kopurua txikitu (bakarrik mantenduko diraezinbestekoak direnak utzi), bikoiztuta dauden administrazioak desagertarazi.//- Osasunean. Ko-ordainketa ezartzea, honela estatuaren gastua txikituko zen eta jendeak baliabideak hobeto erabiliko zituen. Ospitaleen kudeaketa pribatizatu modu efizientean funtzionatzeko (eskola kontzertatuak bezala, finantzazioa publikoa izango zen baina enpresa pribatu batek kudeatuko zituen).//- Hezkuntza. Efizientzia gehiago eta gastu murrizketak ezarri. Exijentzia maila handitu kanpo azterketak ezarriz. /- Enpresa publikoak pribatizatu. Defizitarioak badira estatuak dirua aurreztuko du; eta
edozein kasutan, enpresa saltzerakoan sarrerak lortuko dira zorra kentzeko.Honekin bat ZERGAK MURRIZTU beharko ziren. Hala ere, lehenengo momentu baten zorra txikitzeko komenigarria izango zen zergen jaitsierak atzeratzea. Zergaren murrizketak diru gehiago uzten du familien eta enpresen eskuetan. Diru hori ekimen pribatuaren bitartez hobeto erabiliko da Estatuak erabiltzen badu baino.Zergen artean infizientezi gehiago sortzen dituztenak zerga zuzenak (PFEZ, SZ,..) dira.Hauek pizgarri gehiago kentzen dituzte zeharkakoak baino. Beraz zuzenak jaitsi behar diraeta zeharkakoak (BEZ, Bereziak,..) mantendu ahal dira (edo igo) defizit eta zorrari aurreegiteko. Honek inbertsioa eta kapital kopurua handituko zuen, eredu makroekonomikoan AS eskumarantz mugituz.//ESKAINTZA POLITIKA//Enpresen ekimen pribatuari oztopatzen dioten erregulazioak kendu behar dira.Lan merkatuan soldata minimoak kendu beharko ziren. Honen ondorioz enpresek langile gehiago kontratatuko zituzten eta langabezia txikituko zen. Grafikoan ikusten den moduan soldata minimoarekin merkatua A puntuan kokatzen da. Soldata horrekin lan egiteko prest daudenak kontratatzeko presta daudenak baino gehiago dira eta, beraz, langabezi sortzen da. Soldata minimoa kenduta lan merkatua oreka puntura joko du B puntuan. Soldata horrekin lan egiteko prest dauden langile guztiak kontratatuak izango dira; ez da borondatezko langabezirik egongo eta soldata minimoarekin baino langile gehiago egongo dira laenan.//Lan merkatuaz gain, eskaintza politikak enpresen gastuen txikitzea eragiten duten neurri gehiago martxan jarri ditzake. Hala nola, energiaren merkatuetan lehia sustatzea energiaren prezioak behera egiteko edo lurzorua liberalizatu bere prezioa jaisteko. Aurreko puntuan aipatu den moduan enpresengan eragiten duten zergak eta gizarte
segurantzarako kotizazioak ere murriztu daitezke. Politika hauen eragin makroekonomikoa, hazkundea eragitea izango zen. AS eskumarantz mugituko da, langile gehiago daudelako lan egiteko prest, hazkundea, langabeziaren murrizketa eta prezioen beherakada eraginez.//MONETA POLITIKA Neoliberalen ustez moneta politikak ez dauka eraginik aldagai errealetan (BPGa,langabezia). Bakarrik erabil daiteke prezioak kontrolatzeko. Kasu honetan deflazioa dago eta, beraz, moneta politika hedatzeilea aplikatu behrako zen.Hau lortzeko Banku Zentralak hiru neurri jarriko ditu martxan:a) Kutxa koefizientea jeitsi: bankuek gorde behar duten erreseben ehuneko jeitsiz,
hauek diru gehiago sortuko dute.b) Bonoak Erosi: Banku zentralak bonoak erosten baditu diru likidoa askatuko du ekonomiara.c) Banku zentralaren interes tasa jeitsi: banku zentralak banku pribatuei mailegatzen die. Kobratutako interes tasa txikiago bada, hauek diru gehiago eskatuko diote eta kreditu handiago emango diete beste eragile ekonomikoei. Politika honek diruaren merkatuan daukan eragina grafikoan agertzen dena da. Diruaren eskaintza handituko da ( bankuek gehiago mailegatzeko prest egongo dira) eta beraz, kreditu gehiago emango dira, Masa monetarioa M handituko da eta interes tasak txikituko
Moneta politika honek kontsumo eta inbertsioa handituko ditu eskari agregatua suspertuz. Honek deflazioarekin bukatuko du, baina AS bertiakala denez ez du esekoizpenean ez langabezian eraginik izango.

ONDORIOAK (POLITIKA GUZTIAK BATERA)
Aplikatutako zerga politika eta liberalizazio (desregulazio) politikak AS handitu dute eta
moneta politika hedatzaileak AD handitu du. Oreka makroekonomikoa A puntutik B puntura
pasatuko zen eta honen ondorioa ekoizpena handitu zen, langabezia murriztuz eta prezioak
igoko ziren, deflazioarekin bukatuz.

Entradas relacionadas: