Zerga bereziak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,09 KB

 

¡Escribe tu texto aquí!

2.-OINORDETZA ETA DOHAINTZAREN ZERGA

1.-Sarrera


Zerga hau bakarrik pertsona fisikoei eragiten die. Pertsona juridikoek, gauza edo eskubide bat dohain hartzean elkarteen gaineko Zerga ordainduko dute. Zergak kargatzen du,  Pertsonak bere ondarean dohain izandako gehikuntza eta horretarako hiru Bide daude:

·Mortis Causa eskurapena

·Bizi Asegurua

·Dohaintza

Zerga progresiboa da, baina, kontutan hartzen dira Ahaidetasun maila eta eskuratzailearen ondarea.

2.-Aplikazio eremua. Ohiko egoitza


OBLIGAZIO PERTSONALA


Gipuzkoako araudia aplikatuko da, zergadunak ohiko Egoitza Espainian duenean betebehar pertsonalagatik kasu hauetan:

a)Morits Causa moduko Eskurapenetan. Noiz gertatzen da hau? Kausatzaileak ohiko egoitza Gipuzkoan Duenean sortzapen egunean.

b)Bizi Aseguruen onuradunek aseguratuaren heriotzaren ondoren zenbatekoak hartzen Dituztenean, baldin eta sortzapen egunean kausatzailearen ohiko bizilekua Gipuzkoan badago.

C)Ondasun Higiezinen kasuan, dohaintzan ematen direnean, baldin eta ondasun horiek Gipuzkoak kokatuta badaude

d)Gainerako Ondasun eta eskubideak dohaintzan ematen direnean, baldin eta dohaintza Hartzaileak ohiko bizilekua Gipuzkoan badu, sortzapen egunean.

A,b eta d, kasuetan lurralde amankomuneko Oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren araua aplikatuko dira kausatzailea, Aseguratua eta dohaintza hartzaileak EAE-ko egoitza gehienez zerga sortu baino 5 urte lehenago eskuratu duenean. Hala ere ukanbehar hau ez da aplikatzen, EAE-ko estatutuko 7.2 artikuluaren arabera euskal herritasuna gorde dutenei.

OBLIGAZIO ERREALA (ondasunak, gauzak Gipuzkoan edukitzea)



Hemengo araudia aplikatuko da zergaduna ohiko Egoitza atzerrian duenean. Obligazio errealagatik kasu hauetan:

a)Oso Osorik, EAE-an kokatuta dauden gauzatu daitezkeen edo betebehar diren edozein Izaeratako ondasun edo eskubideak eskuratzean. Baldin eta Gipuzkoan kokatuta Dauden gauzatu daitezkeen edo betebehar diren edozein izaeratako ondasun eta Eskubideen balioa handiagoa bada beste bi lurralde historikoetako bakoitzean Duten balioa baino.

b)Bizi Aseguruen kontratuetatik eratorritako zenbatekoak jasotzea. Kontratuak Gipuzkoan egoileak diren aseguru etxeekin egin denean edo Gipuzkoan egin denean Lurralde horretan jarduten duten atzerriko entitateekin.

Betebehar pertsonala zer da


? Lotura honen arabera zergapetzen dira Eskuratzen diren ondasun eta eskubide guztiak kontutan hartu gabe non dauden.  

Betebehar erreala zer da

Obligazio errealen loturan eragina du Subjektu hauetan: ez dira egoiliarrak baina badute dohain gertatutako Ondarearen gehikuntza. Nolabaiteko lotura izan da Espainiako ordenamenduarekin, Gure kasuan Gipuzkoako ordenamenduarekin. Gauza edo eskubideak Espainian egotea (gure kasuan Gipuzkoan) egikaritzen ahal direnak edo betebehar direnak lurralde Espainiarrean. Bizitza aseguruetatik zenbatekoak hartu kontratuak egin bazen Espainiako aseguruekin edo hitzartu bazen Espainian atzerriko erakundeekin, Baina Espainian lana egiten dutenak.

Zer da ohiko egoitza?


2 bis artikulua.

·Arauak Dio, aurreko artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, ondoko arau hauek Elkarren segidan eta subsidiarioki erabiliz ulertuko da, pertsona fisikoek Ohiko egoitza Gipuzkoan dutela . Irizpideak:

oZergaren Sortzapenaren aurreko eguna amaitzen den aurreko lehen urtean egunetik egunera Zenbatuta EAE-an egun gehiago eman direnean. Egun gehiago igarotzea Gipuzkoan Beste bi lurralde historiko bakoitzean baino. Aurkako frogarik ezean pertsona fisikoa Gipuzkoan bizi dela ulertuko da, bere ohiko etxebizitza bertan kokatuta Dagoenean.

oInteresen Gune nagusia Gipuzkoan duenean. Inguruabar hau betetzen dela ulertuko da Pertsona fisiko batek, pertsona fisikoaren errentaren gaineko zergaren oinarri Zergagarriaren zatirik handiena EAEn lortu izanik, Gipuzkoan lortzen duen Oinarri zergagarria beste bi lurralde historikoetako bakoitzean lortutakoa Baino handiagoa denean. Bi ondorio horietarako kapital higikorretik Eratorritako errentak errenta eta ondare irabaziak eta egotzitako oinarri Zergagarria hortik kanpo geratzen dira.

oPertsona Fisikoaren errentaren gaineko zergaren ondorioetarako, aitortutako azken Egoitza Gipuzkoako lurralde historikoan kokatuta dagoenean.

3.-Egititate zergagarria


3.1. Zerga gaia


Zerga gaitzak joko dira:

A)Herentziaz, Lagapenez edo beste edozein oinordetza tituluz ondasunak eta eskubideak Eskuratzea

Horregatik, zergapetuta daude, oinordetza Unibertsalak edo herentziak, eta titulu partikularren hartutako gauzak (legatuak). Beste edozein oinordetza tituluz, esamoldeak, erregelamenduak Argitzen du adibide batzuk ezarriz. Adb: hiltzearen arrazoia dela eta egindako Dohaintzak, oinordetza kontratuak …

B)Ondasunak Eta eskubideak eskuratzea dohaintzaz edo inter vivos egindako beste edozein Negozio juridikoren bidez

Erregelamenduak dohain eta inter vivos Egindako negozio juridiko batzuk biltzen ditu. Adibidez zorra osorik edo zati Batean barkatzea, pertsona jakin baten alde errenuntzia egitea …

·KZ 1003 art. Norbaiten alde dohaintza bat egiteko ulertzen da jabe zarela eta Onartze tazito bat egiten dudala.

c)Bizi Aseguruen kontratuen onuradunek jasotako zenbatekoa. Asegurua kontratatu duena Eta onuraduna pertsona bera ez bada. 2006ko abenduaren 29ko 10/2006 Foru arauak Gipuzkoak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarena 18a artikuluan Berariaz erregulatutako kasuak salbu. 

Entradas relacionadas: