Zerbitzuguneak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB

 
ZERBITZUGUNEAK Edukinak Definizioak: -Ongizatearen estatua: Herrialde garatuetan estatuari dagokio kultura, ekonomia eta gizarte mailako gutxieneko ongizatea ziurtatzea. -Gizarte Segurantza: Herrialde garatuetan ospitale eta osasun zentru sare baten bidez medikuntza eta farmazia mailako laguntza ziurtatzea. -Muga Zerga: Herrialde bateko muga zeharkatzeko inportazio produktuak ordaindu beharreko zerga. -Pentsioak eta Dirulaguntzak: Erretiro garaira heldu diren langileak, 65 urte egin dutenak eta adin horretara heldu baino lehen ezinduta gelditu diren pertsonak bizitza osorako pentsio izateko eskubidea dute. Beste dirulaguntza mota ere badaude, Langabeziakoa, adibidez. -Merkataritza: Ondasunak eta zerbitzuak trukatzeko helburuarekin egiten diren jardueren multzoa da. -Kanpo merkataritza: Munduko herrialdeen artean egiten diren ondasun eta zerbitzuen elkartrukeak dira. -Ordainketa Balantza: Herrialde baten trukeen egoera definitzen du. Hainbat ordainketa balantza mota daude: merkataritza balantza, zerbitzuenak, kapitalenak eta transferentzienak. -Merkataritza Balantza: Herrialde batek inportatzen duenaren eta esportatzen duenaren arteko aldea. -Mundu erakundea: Helburu nagusia herrialdeen arteko merkataritza erraztuko duten akordioak lortzeada, horretarako merkataritza oztopoak gaindituz eta legez kanpoko merkataritzaren aurka borrokatuz. Galdera teknikoak: Egungo merkataritzaren ezaugarriak: -Eskaeren pilaketa: Biztanle asko eta finantza baliabideak dituzten zonaldeetan -Merkataritza jarueren internazionalizazioa -Informazioaren, marketingaren eta publizitate eta salmenta tekniken hedapena-Merkataritza teknika berritzaileen garapena: Autozerbitzuko saltoki handiak, internet, etab. -Enpresen kontzentrazioa: Merkatua enpresa gutxi atzuen kontrolpean uzten duena. Itsas Garraioak: -Produktu asko garraiatu behar ditu bide luzeetan, errentagarria izango bada. -Hiru ibilbide nagusi ditu: -Ipar atlantikoa: Europa eta estatu batuak lotzeko. Lotura puntu nagusiak Londresko, Rotterdameko eta New York-eko portuak dira. -Indiako ozeanoko eta Mediterraneoko iblbideak: Suezeko kanala di lotura nagusitzat. Garrantsitzua da Pertsiako Golkoko petrolioa eta Europa lotzen baititu. -Ozeano Barea: Estatu batuak eta Asiako ekialdea lotzen ditu. Europa ere sartzen da ibilbide honetan Panamako kanalaren bitartez. Merkataritza blokeen sorrera: -Estatukideentzat egoki diren merkataritza eremuak sortzeko biltzen dira estatuak. -Hiru motatakoak daude: -Merkataritza librearen eremua: Elkarte hauek muga zergak ezabatzen dituzte elkartekideen artean, baina ez dago lankidetza handiagorik ekonomiaren alorrean. NAFTA Kanada, Estatu Batuak eta Mexiko biltzen ditu.

Entradas relacionadas: