Zerbitzu motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,61 KB

 
Zerbitzu publikoen kudeaketa kontratua/Kontratu honen bitartez, Administrazioak enpresa bati zerbitzu publiko baten kudeaketa esleitzen dio. Adibidez, kiroldegiaren kudeaketa. Kudeaketa ez zuzeneko kontratu bezala ere ezagutzen dira. Horrela, administrazioak zeharka kudeatzen du zerbitzu publiko bat. Horretarako bi baldintza eman behar dira:*Enpresak etekin ekonomikoa atera ahal izateko, eduki ekonomiko bat izan behar du.*Administrazioak zerbitzuaren titularitatea mantenduko du eta enpresaren jarduera ikuskatzeko ahalmena izango du, zerbitzua modu egokian eskaintzen dela ziurtatzeko. //Kontratuaren iraupena, zerbitzuaren ezaugarrien arabera, aldakorra izango da. Hala ere galarazita daude biziarteko kontratua./Hornikuntza kontratuak Hornikuntza kontratuak produktu edo ondasun higigarrien erosketa eta errentamendua ditu helburu, eta ondoko hiru talde hauetan sailkatzen dira:/Enpresariak ondasun ugari, elkarren segidan eta unitateko halako prezioan ematen duenean egiten kontratuak dira, horniduren ematearen balio osoa eta iraunaldia zehatz-mehatz definitu gabe. Emate hori administrazioaren beharrizanen baitan dago. Adibidez, udaletxe baterako berogailuentzako beharrezkoa den propano hornidura./Informazioaren tratamendurako ekipo eta sistema informatikoak erosi edo errentan hartzen direnean./Fabrikazioarenak:
Enpresariak eman beharreko gauzak edo gauzek administrazioak aldez aurretik finkaturiko ezaugarri berezien arabera landutakoak izan behar dute. Adibidez, Defentsa Ministerioak arma fabrikatzaileekin sinatu beharreko kontratua; edo Euskadiko Segurtasun Sailak Ertzaintzaren uniformeak hornitzeko fabrikatzailearekin sinatu beharreko kontratua.
Emakida publikoa /Emakidan aginte eskualdaketa bat ematen da. Emakida publikoaren kasuan, administrazioak ondare edo zerbitzu bat ustiatzeko aukera ematen dio enpresa pribatu bati. Emakida publiko mota ezberdinak daude:*Zerbitzu publikoen emakida: Administrazioak enpresa pribatu bati zerbitzu publiko bat antolatzeko eta ustiatzeko aukera ematen dio denbora jakin baterako. Emakidadunaren ordainsaria erabiltzaileen ordainketez osatuko da. Adibidez, garraio publikoa.*Obra publikoen emakida: Administrazioak enpresa bat kontratatzen du obra bat egiteko (autopista bat, adibidez), baina obra horregatik prezio bat ordaindu beharrean, urte batzuetan ustiatzeko aukera ematen dio.//Emakidak kostu-bidezkoak edo doakoak izan daitezke; kasu batzuetan, jarduera errentagarria ez denean, Administrazioak ere diru bat ordaindu dezake emakida bat egiteagatik.//HERRI ADMINISTRAZIOEN ZERBITZUAN DIHARDUTEN LANGILE-MOTAK
Karrerako funtzionarioak.Karrerako funtzionario dira, legezko izendapen bati esker, ordainsari baten truke eta behin betiko izaeraz zerbitzu profesionalak betetzeko, Administrazio Zuzenbideaz araututako estatutupeko harreman baten bitartez Herri Administrazio bati lotuta daudenak./Bitarteko funtzionarioak.Bitarteko funtzionario dira, urgentziak eta beharrak hala aginduta, berariaz justifikatutako arrazoiak direla eta, berez karrerako funtzionarioei dagozkien eginkizunak betetzeko bitarteko funtzionario izendatzen dituztenak, egoera hauetakoren bat gertatzen denean:a) Plaza hutsak daudenean, baldin eta ezin badira karrerako funtzionarioekin bete.b) Titularrak aldi baterako ordezteko denean.c) Aldi baterako programak betetzeko denean.d) Zeregin-kopuru handiegia edo zeregin-pilaketa dagoenean; gehienez ere sei hileko epe baterako izango da, hamabi hileko tarte batean./Bitarteko funtzionarioak hautatzerakoan prozedura bizkorrak erabili behar dira, betiere, berdintasun-merezimendu-, gaitasun- eta publizitate-printzipioak estu errespetatuta./Bitarteko funtzionarioak lanpostua utzi beharko du 63. Artikuluan jasotako arrazoiren bat dagoenean, eta, horrez gain, bere izendapena eragin zuen arrazoia indarrik gabe geratutakoan./Lan-kontratuko langileak./Lan-kontratuko langile dira, lan-arloko legeriaren arabera langileak kontratatzeko edozein modalitate erabilita, idatziz formalizatutako lan-kontratu bati esker, Herri Administrazioek ordaindutako zerbitzuak ematen dituztenak./Kontratuak, iraupena aintzat hartuta, finkoak, mugagabeak edo aldi batekoak izan daitezke./Behin-behineko langileak/Behin-behineko langile dira, izendapen bati esker eta behin betiko izaerarik gabe, konfiantzazkotzat edo aholkularitza berezitzat berariaz kalifikatutako eginkizunak bakarrik egiten dituztenak; xede horretarako izendatutako aurrekontu-kredituetatik ordainduko zaie./Lanpostutik kenduko dute langilea, nolanahi den ere, konfiantzazko edo aholkularitza bereziko eginkizunak jaso dituen agintariak berak ere bere lanpostua utzi behar duenean./Behin-behineko langilea izateak ez du merezimendurik ekarriko Funtzio Publikora iritsi edo barne-sustapena egin behar denean. Behin-behineko langileei, beren izaeraren ezaugarriak aintzat hartuta egoki denean, karrerako funtzionarioen araubide orokorra aplikatuko zaie.



Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Zerbitzu motak