Zelula elkartea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,14 KB

 

Osteoblastoakzelula eraikitzaileak.Matrize organikoa sintetisatu eta jariatzen duten zelula txikiak. Kolageno zuntzak erregularki + kaltzio eta fosfatozko kristalak.

Osteoklastoak→ zelula suntsitzaileak. Nukleo askoko zelula erraldoiak. Funtzioa:
hezurraren mineralak erosionatu

Osteozitoak→ zelula helduak. Matrizez inguratuak.

Hezur bakoitzaren gainazal guztiak zelulazko geruza batez estalita daude. Geruza honetan, osteoblastoak daude gehien bat eta osteoklastoak baina kantitate txikiagotan. Osteoblastoak matriz organiko berezia (osteoide) sitetisatu eta jariatzen dituzten zelula txikiak dira. Osteoklastoak nukleo aniztasunezko zelula erraldoiak dira mitokondira eta lisosomazbeterik daudena eta berezeregina hezurraren mineralak erosionatzea da. Osteoblastoen eta osteoklastoen aktibitatea batera egiten da.

Hezurraren Hazkundea (garapena)

Jaiotzeko momentuan hezur guztiak ez daude erabat kaltzifikaturik. Haurtzaroan eta nerabezaroan zehar, gorputz hazkundea gertatzen da, bertan hezurren hazkundea nagusi izanik. Hauek, beraien muturretan hazkunde-kartilago izeneko aldea dute, eta beronetatik hasita hezur-ehun berria osatuz doa, hezurren hazkundea luzeran mugatzen duelarik eta periostiotik zabaleran. Hogei eta hogei eta bost urteen artean hazkunde-kartilagoaren erabateko hezurtzapena gertatzen da eta hazkundea eteten da.  Jarduera gene eta hormonek arautzen dute.

Hezurraren hazkundea eta birxurgapena

Hezurren diametroa osteoblasto eta osteoklastoen eraginez egiten da. Horrela osteoklastoek muin-barrunbearen tamainua handitu egiten dute, hezurraren hormak jaten, suntsitzen eta batera osteoblastoek periostiotik eraiki egiten dute hezur berria ingurutik. Horrela hezur lodiagoa eratzen da baina muin-barrunbe  handiagoarekin. Bizitzan zehar ostifikazioa eta hezurraren birxurgapena batera gertatzen dira nahiz eta hezurren hazkuntza amaituta egon.

Hezur-apurketen konponketa

Hezur-apurketa batetan odol basuak apurtzen dira ere eta odol hodi hauen apurketa antza, seinalea da hezur-konponketa hasteko. Hildako hezurra osteoklastoen egintzagatik eliminatzen da edo erreparazio-ehun berezi bat eratzeko erabiltzen da. Ehun berezi honi maskurra’ deitzen zaio. Apurketaren ondorioz sortutako odol-koaguloari ‘apurketa-hematoma’ deitzen zaio.


Entradas relacionadas: