Zelula aniztasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,71 KB

 

Hezur-ehuna

Ehun konektibo mota bat da denez, zelulaz,zuntzaz eta zelulen arteko materialez osotuta dago baina kasu honetan matriza oso gogorra da kaltzifikatuta dagoelako.

Hezur-matrizaren konposaketa

  • Gatz inorganikoak: batez ere apatio deituriko kristalak ( Ca3(PO4)2) eta beste mineral batzuk ere.Elastikotasuna ematen dute. Adibidez Magnesio Floruroa edo Silizioa.

  • Matriz organikoa: Kolagenozko eta proteina (osteina) +mukopolisakaridozko nahaste bat da, itxura gabeko oinarrizko substantzia deiturikoa. Sendotasuna ematen dute.

Hezurraren egitura mikroskopikoa

Hezur trinkoa

Unitate estruktural zilindirko ugari ditu, osteomak edo sistema haversioanoak deiturikoak. Osteoma bakoitzak hodi bat du erdian, hezur osoa zeharkatzen duena luzeran. Unitate hauetako zelula biziak guztiz metaturik. Osteona bakoitza au egitura motaz osotuta dago:

  • Xaflatxoak

  • Aintzirak eod barrunbe txikiak

  • Hoditxoak: aintzira bakoitzetik abiatzen direnak norabide guztietan euren artean lotuz eta hodi handiagoekin ere.

  • Haversen hodia. Barrutik odol hodiak ditu, hodi linfatikoak eta nerbioak doaz ere eta elikagaiak eta oxigenoa hoditxoetatik aintziretaraino mugitzen dira. Haversen hodiak euren artean komunikatuta daude
    Volkmannen hodien bidez. Hauek odol hodiak eta nerbioak dituzte barruan, odola eta linfa hezurraren kanpoaldetiko osteonetaraino garraiatzeko.

Hezur harroa

Hemen ez daude osteonik. Arantzatxo edo espikulaz osaturik daude (trabekulak eta

hor kokatz direla hezur zelulak. Espikula hauen gainzaletik hoditxoak daude eta elikagaiak eta hondakinak hortik komunikatzen direla zelulekin, sartuz eta irtenez). Espikulak ez daude guztiz desordenaturik jarrita baizik eta `stress-lerroak’ jarraituz eta bere orientazioa ezberdina da hezur ezberdinetan (hezur bakoitzak jasaten duen kargaren arabera). Ezaugarri honek asko indartzen du hezurra.

Entradas relacionadas: