Zeharkako zerga

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,13 KB

 
  • ZERGA POLITIKA

    (Ekonomia eta zergak) Diputazio Foru Aldundiaren web. Orria

    • Unitate didaktiko honen Ideia nagusia idatzi. Nork izenpetzen du sarrera?

    • Gizarte moderno batean zergak derrigorrezkoak dira.

    • Bildutako diruak (zergak) zertarako balio duen ulertzeko garrantzitsua da jakitea zertan gastatzen den.

    • Zergen bilketa eta erabileraren erabakiak sektore publikoaren esku daude.

    • Herritar guztiok dugu eskubidea sektore publikoak nola funtzionatzen duen jakiteko.

    Helena Franco Ibarzabalek, Ogasun eta Finantza Departameduko foru diputatuak.

    • Nolakoa da G.F.A-ren aurrekontua? (Diru sarrerak eta Gastuak). Hona hemen adierazita:

    Diru Sarrerak:

    Zer dira Tasak? Erakunde publiko batek erabiltzaile bati onura zuzena ekarriko dion zerbitzu publiko edo jarduera bat emateagatik dirua ordainetan eman behar denean, Tasak ordaintzen dituela esan genezake. Tasak ordaintzen dira, besteak beste, ondoren aipatzen diren zerbitzuengatik: unibertsitate publiko bateko matrikula, zaborra biltzea eta kiroldegia erabiltzea.

    Zer dira Zergak? Administrazio publikoek zergapekoei eskatzen dizkieten ordainketak dira eta bere kontura ez da inolako onura zuzenik jasotzen.

    Zer dira zerga zuzenak? Pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzten zergak dira, etekina lortu dutelako edota bere jabetzako ondasun bat erabiltzeagatik. Beraz, zergapeko pertsonaren edo enpresaren ekonomia ahalmena aintzat hartzen dute.

    Zerrendatu zerga zuzenak:

    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)

    • Sozietateen Errenten gaineko Zerga (SZ)

    • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga OHZ

    • Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ)

    • Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (AFHZ)

    Zer dira zeharkako zergak?Pertsonen ondasunen edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute, bai eta ondasunen eskubideen eskualdaketak ere.Zerrendatu zeharkako zergak:

    • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ)

    • Ondare Eskualdaketak eta Egintza Juridikoen gaineko Zerga (OEZ/EJDZ)

    • Zerga Bereziak.


Entradas relacionadas: