Yt

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

 
2.- Sistema interlazionatua dauden osagaien multzoa da. EAE hiriek sistema hierarkiko polinuklearra osatzen dute. Horrela populazio gehien dituztenek, zerbitzu espezializatuenak eta eragin gune handiagoa dituzte. Hirien espezializazio funtzionalak, tamainen aldeak eta integrazio maila ezberdinek hirien antolaketa hierarkikoa sortu dute. *Metropoli, 200.000 biztanle baino gehiago dute; eskualdeko enpresen erabaki zentroak, unibertsitateak, maila teknologiko altuko metropoli industria. EAE-an, bereiz daitezken lehen mailako metropoliak, Bilbo; eskualdeko metropoliak Gazteiz eta Donostia; eta eskualde azpiko hiriak Irun, Barakaldo, Getxo. *Hiri txikiak, 20.000 eta 50.000 biztanleen artean, zerbitzu tertziarioak dituzte; eskualdeko zerbitzu administratiboak eta zerbitzu publikoak biltzen dituzte. *EAE-an bereiz daitezke bi hiri azpiko sistemak. Euskal hirien sistemak banaketa desorekatua du espazioaren ikuspuntutik, hori dela eta bereiztuko ditugu: Kostaldeko sistema Bilboren eta Donostiaren arteko jarraipena da, Baionaraino luzatzen dena. Bilbo eta Donostiako metropoliak nabarmentzen dira. Barrualdeko sistema Gazteizen inguruan biltzen da izugarrizko desoreka nabarmenduz. Nabarmendu behar da Trebiñoko konderriak lurraldearen antolaketa eta kudeaketa asko oztopatzen duela. *Beste maila batetan hiri handiek euren eragin eremua konurbazioak eta metropoli inguruak sortzen antolatzen dute. Metropoli Bilbo Handia kasua eta konurbazioa, Galdakao, Basauri, Barakaldo... 3.- Hiriek sortzen duten eragin eremua haien funtzioei lotuta dago. Hiri batek betetzen dituen funtzioak kanporantz egiten dituzten jarduera sozio-ekonomikoak bideratuak. Hirien funtzioan erreparatuz kokapen koefiziente altuena duena administrazioa da, kokapena trinkoagoa delako. Bilboren kasua eta Gazteizena. Egoitz puntu eta eraikin konplexu asko sortzen ditu. Jarraian garraioak,  komunikabideak eta informazio zerbitzuak aurkitzen dira. Hiriaren maila ematen duen beste funtzio bat osasungintza espezializatua da. Gurutzeta Barakaldon dituen zentroa. Hirien merkataritza funtzioa garrantzitsuenetako bat. Zenbat eta gehiago igo hirien hierarkia euren merkataritza konplexuagoa eta distantzia handiagokoa izango du. Industria funtzioa ere hiriari lotuta egon da betidanik. Baina azken hamarkadetan indrustria hirietatik joan da urruntzen eta periferietan kokatzen. Industria mota askotakoak eta hiri industrial  ezberdinak aurki daitezke: hiri portuak, industria astunak eta oso kutsakorrak dituzten hiriak eta puntako teknologia duten hiriak. Azkenik, turismo funtzioa aipatu behar da. Donostia gehienbat eta Bilbo ari zaio gehitzen. 4.- Hiri sistemaren harremanak indartsuak dira. Estatu mailan garrantzi berezia dute Bizkaiko itsasoko erlaitzekin, Nafarroa eta Errioxarekin dauden harremanak. Europa mailan, hiri ardatz handien artean lotura egin daiteke, Atlantikoko ardatzarekin. Bizkaiko itsasoko ardatzaren eta Atlantikoko kostaldeko ardatz frantsesaren artean dagoelako; Mediterraneoko ardatzarekin, Ebro haranean zehar; eta orain, I-H ardatza sustatu nahi da, guztiz estrategikoa konsideratzen den abiadura handiko trenaren bitartez.

Entradas relacionadas: