Yr

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,52 KB

 
Alde Zaharra: Sorreratik XIX. Mendeko industrializazioa arte urbanizatutako zatia da. Historia luzea duenez, hainbat etapako osagaiak biltzen ditu. *Industria aurreko aldian: ia guztien inguruan harresiak zeuden, defentsa-arrazoien, arrazoi fiskalen eta arrazoi sanitarioen eraginez. Plano irregularra izaten zen. Hiriaren bilbea itxia zen eta eraikuntzetan altuera txikiko etxean ziren nagusi, familia bakarrekoak, ukuiluekin eta soroekin. Lurzoruaren erabilerak askotarikoak ziren: etxebizitxekin batera, dendak, biltegiak eta herri-eraikinak zeuden. Gizarte mailei erreparatuz, hirian nolabaiteko hierarkia zegoen: erdialdea lekurik onena zen eta bertan kokatzen ziren herri-eraikin nagusiak eta bertan bizi zen hiriko elitea, hau da, botere politikoa, erlijiosoa edo kulturala zuen jendea; langileak periferian bizi ziren. *Industria aurreko hirian: XIX eta XX.mendea hartzen du. -Planoan: Elizaren eraikin asko soro eta guzti salgai jarri ziren, kaleak eta plazak zabaldu ziren eta gorabeherak konpontzeko trazadura zuzenak egin ahal izan ziren. Beranduago, bide handiak eraiki ziren, Parisen ereduan oinarrituak. Horrela, alde zaharreko zati bat suntsitzea erabakia hartu zen, kale berriak ireki zirelako. -Bilbeak dentsitate handia izan zuten, espazioa gehiago aprobetxatzeko. Elizaren eraikin asko beste funtzio batzuetarako erabili zituzten eta hiriaren erdialdean kokatuta egotea eskatzen zuen. Aintzinako eraikinen ordez, altuera, bolumena eta prezio handiagoa zutenak ezarri ziren. -Lurzoruaren erabilerei dagokionez,.inguru baloratuenetan 3.sektoreko jarduerak ezarri ziren, baina gero negozio gune bezala ezarri zen. Eraginez, alde zaharra gehiegi bete zen eta kaleetan pilaketa arazoak sortu ziren eta eraikinak hondatu egin ziren. -Gizarte klasei erreparatuz gero, industriako burgesiak alde zaharreko espazio baloratuenak eskuratu zituen. *Gaur egungo aldaketak: Tradiziozko morfologia zaindu, berreskuratu eta piztea zuten xede. -Planoan, kaleak oinezkoentzat mugatu eta plazak zabaldu eta lorategiz bete dira, espazio publikoak izan daitezan. -Eraikuntzan, etxebizitza pribatuak eta eraikin historikoak zaharberritzeko laguntzak eman dira. -Lurzoruaren erabileraren zati handi bat turismorako ezarri da. Zabalgunea: Ideia burgesak islatzen dituen espazio berria. Aintzinako harresien lekuan, pasealekuak sortu ziren, alde zaharra eta hiri berria bereizteko. Koadrikula itxurako plano erregularra zuen. Bilbea intentsitate txikikoa zen, etxadi zabalak egin ziren eta espazio handiak lorategiz beteak zeuden. Lurzoruaren erabilera nagusia burgesen etxebizitzak ziren, prezio handiak zituzten eta langileak hasieran, burgesen etxetako sotoetan edo patioetan ezarri ziren. Lehengo zabalguneak Bartzelonan eta Madrilen egin ziren.Aurrera egitean, aldaketak egin ziren, komunikabideak hobetu, bilbeak dentsitatea lortu, eraikuntzak joera bertikala hartu. Industria hirietara emigratutako langileak ezin ziren erdigune historikoan kokatu garestiak zirelako. Horregaitik, zabalgunearen inguruan eraikitako auzo marjinaletan edo geltoki auzoetan ezartzen ziren. Langileen auzoek askotariko planoa zuten eta bertako bilbea itxia. Auzoak lorategiekin, ideia naturalistak eta higienistak hedatzeko sortu ziren. Hasieran burgesentzat eginak gero langileentzat. Periferia: Hemengo egoitzak hainbat tipologia dituzte. Auzo marjinaletan oso kalitate txarreko etxeak edo txabolak zeuden, legez kanpoko lurzoruan eraikiak. Oinarrizko zerbitzuen falta zituzten eta jendeak berak eginikoak ziren. Sustapen ofizialeko etxebizitzen auzoak, estatuaren laguntzaz eginikoak ziren. Sustapen pribatuko etxebizitzak, bilbe irekia dute eta espazio zabalekoak. Eraikin geometrikoak paisaia monotonoa egiten zutenak eraiki ziren. Gaur egun, industria espazio berriak sortzen ari dira, ingurumen kalitate handienetako lekuetan, parke teknologikoak eta enpresa-parkeak.  

Entradas relacionadas: