Xx. Mendearen lehen zatian, gaur egun indarrean dauden

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,31 KB

 

XX. Mendearen lehen zatian gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortzen dira: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa.

XIX. Medearen bigarren zatiko hegelianismoaren aurkako jarrerak honako hau aldarrikatzen du: bizirik iraun nahi izanez gero filosofia ezin daiteke Hegelen erara aritu, eta pentsatzeko modu berriak aurkitu behar ditu.
XIX. Mendean filosofia eremuak galduz doa pixkanaka, eta kezka handiz hartzen du hori. Gainera, emantzipazioa ez dator natura-zientzietatik bakarrik, baita giza zientzietatik ere; hau da, soziologia, psikologia, hizkuntzalaritza edo antropologiatik. Garai batean pentsaezina zirudiena, zientzia horiek filosofiaren enborretik bereiztea, errealitate bihurtzen da.
XX. Mendeko lehen urteetan, fisikak eta matematikak garrantzi handia hartzen dute. Fisikaren garapenak hainbat eskola neopositibista sotzen ditu, eta Vienako Zirkulua da horien artean garrantzitsuenetakoa. Azken eskola horretako pentsalarien ustez, gerra-izugarrikeriak idealismoaren arrazionaltasun faltsuan oinarritutako ideologien ondorio izan dira. Idealismoak gehiegikerien alde egiten du, eta arrazioanltasun berriak, aldiz, hizkuntzaren analisiaren esku uzten du ezagutzari buruzko kritika.
Filosofo batzuk metodo zientifikoak analisi filosofikoan aplikatzen ahalegintzen dira, horrenbestekoa da zientziari dioten mirespena, eta filosofia analitikoa sortzen da. Azken horrek ez du onartzen metodo zientifikoak arazo filosofikoak ebazteko duen nagusitasuna, hizkuntza-bilaketa onartu behar badu ere, eta filosofiak hizkuntzaren arazoari eskainitako arreta berezia nagusitzen da.
 joera positibistaren garapenak agerian uzten du subjektuaren parte-hartze aktiboa esperientziak ematen dituen datuen sistematizazio eta burutzapenean. Jarrera antipositibista zientziaren eta filosofiaren bestelako oinarria jartzen ahalegintzen a, eta uko egiten dio lehengo intelektualismoari. Joera hori hru ataletan dago egituratua: neokantismoan, bitalismoan eta historizismoan.
Filosofia ez dago XX. Mendeko gertakari historiko handietatik kanpo, eta horietako baten funtzio sinbolikoak krisi berezia eragiten du: Auschwitz. Izugarrikeria horrek erantzun zaila duten galderak sortzen ditu.Galdera horiek teoria kritikoak eragiten ditu, eta holokaustoaren ondoren, nahai gainean jartzen da filosofia egiteko saialdiaren eta proiektu ilustratuaren berriztapenaren ahalbidea.

Etika wittgeinteinen pentsamendua:
Wittgensteinek etikari buruzko hitzaldi bat eman zuen cambridgeko unibertsitatean. Lotura bat dago etikari buruzko mintzaldi horren eta bere lehenbiziko aroko planteamenduen artean.
Horren arabera etikaren eremua, ongiaren eta gaizkiaren esanahien bilaketa, alferrikakoa da zeren ez dago baliorik munduan. Balore absolutuak espresatzen dituen neurrian transzendentala dazeren munduko gauzen eta gertakizunen artean ez dago baliorik,beraz ezin da egon munduan etikazko proposiziorik. Balioak ez dira munduko gertakizunak eta horregaitik ezin dira berifikatu. Ez dute esanahirik zientziako proposizioek bezala eta ezin dira esan. Guk bakarrik hitz egin ahal dugu gertakizunei buruz beraz etika giza espirituaren joera berezia da.

Entradas relacionadas: