Xsc

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

 
 Euskal Herriko klimak: Atlantikoa eta mediterranearra dira nagusiak. Horren inguruan lau klima-eskualde bereizten dira: atlantikoa; mediterranear-kontinentala; atlantiko eta mediterranearraren arteko trantsiziokoa eta mendialdekoa. Itsasaldeko klima atlantikoa, bi ur-isurialdeak bereizten dituen banalerrotik Iparralderako lurraldeari dagokio: Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroako ipar-mendebaldea, Arabako iparraldea, Lapurdi, Nafarroa Behereko iparralde eta erdialdea eta Zuberoako iparraldea. Hezea eta euritsua da urte osoan; euri gehien udazken eta neguan egiten du. Itsasoaren eraginez, ez da tenperatura-aldaketa handirik izaten; udan batez beste 19-20 ºC, neguan 8 ºC eta urteko batez bestekoa 13 ºC-koa izaten da. Klima mediterranear-kontinentala, ur-isurialdeen banalerrotik Hegoaldera dauden lurrei dagokie: Nafarroako erdialdeko hegoaldea, Errioxa eta Arabako Mendebaldeko mendialdea. Lurralde horietan klima, mediterranearra da, baina klima kontinentalaren ezaugarriak ere badaude: uda lehorra da eta udatik negura eta egunetik gauera tenperatura-aldaketa handiak daude. Udaberria da urtarorik euritsuena, maiatza bereziki. Atlantiko eta mediterraneoko aire-masak sartzen direnean ekaitz bortitzak izaten dira. Uztailetik irailera bitartean euri gutxi izaten da; uda, berriz, luze, bero eta lehorra da. Urteko batez bestekoa 13-14 ºC-koa da; udan 24 ºC inguru eta neguan 4-5 ºC. Trantsizioko klimak, bien ezaugarriak ditu: Arabako Lautada eta Nafarroako erdialdeko Iparraldeko klima da. Tenperatura eta euri-kopurua aurreko bi klima-motei dagozkien balioen artean daude. Iparraldean, itsasotik hurbilago dagoen neurrian, Hegoaldean baino euri gehiago egin ohi du. Iparraldean negua da urtarorik euritsuena; Hegoaldean, berriz, euritsuena udaberria da. Udan, oro har, ez du euririk egiten. Urteko batez besteko tenperatura, 11-12 ºC bitartekoa da. Negua luzea eta hotz samarra izaten da. Mendialdeko klima, Nafarroako Ipar-ekialdean, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Hegoaldean eta, 1.300 m-tik gorako mendialdeetan izaten da (Gorbeia, Aralar, Aizkorri). Negua luzea eta hotza (0-1 ºC batez beste) da. Abendutik maiatzera bitartean, euria eta elurra maiz egiten du. Udak, bero samarrak baina laburrak izaten dira. Halere, mendiaren kokapen, orientazioa kontuan izan behar da, desberdintasunak daudelako.  

Entradas relacionadas: