Wittgenstein filosofia analitikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,32 KB

 

1.WITTGENSTEIN

1.Bizitza

Ludwing Wittgenstein nace 1889an Vienan jai ozen.Berlinen eta Manchesterren ingeniaritza ikas izuen. 1912an Cambrigdgera   Russellekin filosofia eta logika ikastera joan zen. Bere aita hil zen eta berak utzitako herentziari uko egin zion. Lehenengo mundu gudan Austriako armadan sartzen da. 1918an Italiarrek preso hartuta bederatzi hilabete eman zuen kontzentrazio zelai batetan. Aldi horretan bere “Tractatus logico-philosophicus” idatzi zuen( 1918). 1920tik aurrera maisu bezala eta beranduago lorezaintzaile bezala lan egin zuen. 1929an Cambridgera itzuli zen. 1939an Unibertsitate horretan Moorek , une horretan zuen  matematikako katedra, hartu zuen. 2. Mundu gudan Ingalaterrako ospitaletan erizain- laguntzaile bezala egin zuen lan. 1947an bere katedra utzi zuen. Irlandara doa eta Dublinen “Ikerketa filosofikoak” (1949) bukatuz ituen. Vienara eta Estatu Batuetara bidaiatu zen eta 1951 Cambridgen hil zen.

      “ Tractatus lógico-philosophicus” lehengo Wittgenstein deitzen denarekin lotzen dugu eta “ Ikerketa filosofikoak” 2. Wittgensteinekin.

2. Zientzien Garapen Kritikoa:

XIX. Mendean eta XX. Menderen hasieran zientzia kontzeptu klasikoa krisian  sartzen da. Teoria berriak onartzen dira eta printzipio berriak, zeinek enpirikoa ez ezik  errealitatearen beste elementuak izaten dituzte kontuan. Kontzeptu berriak erabiltzen dira: igarri ezina , erlatibitatea, indeterminazioa… eta horiekin aurkikuntza berriak lortzen dira( Einstein-en erlatibitatearen teoria (1879- 1955),  Heinsenberg-en indeterminazio printzipioa, (1901 -1976), Planck-en “Kuanto” energiaren  teoria (1858 – 1947).

Aro honetan , XX. Lehengo zatian, filosofoen gehiengoa metafisika espekulatiboaren kontra daude.

Filosofo guztiek enpirismoa eta positibismoa defendatzen dute. 2 korronte filosofiko desberdina daude: Positibismo logikoa eta Filosofia analitikoa.

Wittgenstein oso garrantzitsua izango da bi mugimenduentzat.

2. Wittgenstein

A)Neopositibismo Logikoa: ezaugarriak

1.Metafisikaren kontrako jarrera. Aitzinako filosofiak onartzen ez dituena

2.Filosofia analisi formala bezala ulertzen du: Filosofia ez da arduratzen gauzen eta objektuen ezagutzaz , benetako filosofia gauzez hausnarketa eta kontzeptu eta metodoen argiketa da. Filosofiaren helburua lengoaiaren analisia da.

B)“ Tractatus Logico- philosofhicus”-en Filosofia. Lehenengo Wittgenstein

Wittgenstein pentsamenduaren esparrua lengoaia da.Lengoaia interesatzen saio berarekin mundua adierazten ahal dugulako. Baina MUNDUA, ZER DA?

 Mundua gertakari atomikoen osotasuna da ( ez gauzen osotasuna). Hau da independienteki (atomikoak) jazotzen diren gertakarien osotasuna . Gertakari atomikoa objektuen konbinaketa baino ez da, ez dira ezagutzen bere azkeneko elementuak. Gertakizun atomikoen estruktura zehatz batzuk besterik ez ditugu ezagutzen. Gertakizun konplexuak ere existitzen dira-àgertakizun atomikoen konbinazioak.

Munduaren konstituzioa analizatu du Wittgenstein-ek, orain sortzen da arazoa hurrengoa da Nola ezagutu ahal dugu mundua?. Mundua pentsamenduaren bidez ezagutzen dugu, munduaz pentsatzen da, eta pentsamendua lengoaiaren bidez adierazten dugu; beraz, mundua lengoaiaren  analisi logikoaren bidez ezagutzen dugu.Gertakari atomiko bat osatzen duten gauzaki zenen, adjektiboen eta abarren bidez adierazten ditugu, hau dela eta, gauzen eta hitzen artean harreman zuzen bat dago.

      Gertakaria-->gauzen konbinazioa

      Proposizioa-->hitzen konbinazioa

Hitzak konbinatzen ditugunean, egitura logiko bat jarraituz, proposizioa osatzen dugu, zeina pentsamenduaren adierazpiderik onena baita.  

Lengoai ideala logiko matematikoa da. Proposizio Oinarrizko proposizioa gertakizun atomiko adierazten duen enuntziatua da. Noiz dauka proposizio batek zentzua? Proposizio batek  zentzua dauka gertakari erreal bat errepresentatzen duenean (egiaztatu ahal denean).

Egiazko proposizio osotasunak errealitate osoa hartzen du eta hau enpirikoa da.Zientziak erabiltzen dituen proposizioak enpirikoak, egiaztatzen ditugun neurrian, dira.

 Wittgensteinentzat bi ezagutza mota, besterik ez dago: a)
proposizio tautologikoak, derrigorrez egiazkoak direnak, zeren eta beren ukapenak kontraesan bat adierazten baitu. (esperientziatik at daude adib. Matematika ->2+2= 4) b) enpirikoak, egiaztagarriak, zientziarenak.

 Baina, bi ezagutza hauetatik kanpo, ba al dago besteren bat?. Erantzuna oso argi agertzen zaigu: Ez. Egon liteke ezagutza baino zerbait garrantzitsuagoa ( sentimenduak, maitasuna, poesia..) baina ez da ezagutza.“ Badago lengoaiaren mugatik kanpo dauden gauzak, ezin dira azaldu, bizi behar ditugu.”

C)Filosofiaren zentsua eta helburua

Filosofiaren helburua ez da mundua errepresentatzea. Filosofia ez da zientzia bat, ez da teoria, bere helburua  lengoaiaren proposizioen zentzua argitzea. Munduari buruzko ezagutza ematen digun lengoaia hizkuntza zientifikoa denez filosofiari intersatzen zaiona proposizio zientifikoen esanahia argitzea da. Bere Tractatusen esanahia hurrengoa izango litzateke: “ Esan daiteke guztia argitasunaz adierazi ahal da, horrelakoa ez bada isiltzea hobe da ” .

Entradas relacionadas: