Wittgenstein bizitza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,22 KB

 

2. BIZITZA

Descartes Frantziako familia noble batean jaio zen. Bere ama bera jaio eta berehala hil zen eta aitak haurtzain baten esku utzi zuen Rene. Ahul eta serio hazi egin zen.

Bere ahulezia dela eta, aitak Reneren heziketa atzeratu zuen eta zortzi urte bete zituenean jesuiten La Flèche eskolara eraman zuen. Bertan garaiko irakasgaiak (logika, etika…)
ikasi zituen. Geroago aljebrari eta geometria ikasi zuen. Ondoren, Poitiersen Unibertsitatera joan zen bere ikasketak jarraitzeko. Bertan, zuzenbidea ikasi zuen. Titulua lortu eta liburu handienak ezagutu zituen, letretako zientziak ahaztuz.

Parisa abiatu zen non matematika ikasi zuen. Hogeita bi urterekin Printze baten armadan sartu zen boluntario eta Holandara bidalia izan zen. Bertan hango matematikari baten laguna izan zen eta lau hilabete geroago geometria ikasteko metodo berri bat eskaini zion bere lagun berriari.

Greziako geometrilarien metodoak ikasi zituen.Horretarako koordenatuak erabili zituen geometria analitikoa sortuz.

1629an Holandara bizitzera joan zen eta filosofia eta matematikaz gain optika, fisika, kimika, anatomia eta medikuntza ikasi zituen. 1634an “Mundua” deituriko tratatua idazten hasi zen. Argitaratzeko prest zegoenean, Galileok Inkisizioarekin izandako arazoen berri izan zuen.

1637ko Ekainaren 8an Metodoaren Diskurtsoarekin batera, bere geometria analitikoa eman zion munduari.

1646an, Holandako Edmond herriko lasaitasunean bizitzen zegoenean, Suediako erregina zen Kristinak bere gortera joateko erregutu zuen. 1649aren udazkenean abiatu zen eta erreginaren ohiturei jarraitzeak gaixotzea eta hiltzea erakarri zion.  


3. EGITASMO FILOSOFIKOA

Descartesen asmoa gizakion zoriontasuna da. Horretarako nola jokatu behar dugun jakiteari nahitaezko deritzo. Honek ezagutza ziurra izatea exijitzen du zeren eta errealitate batean jokatu behar dugu eta errealitate hori zertan datzan jakin behar dugu, hau da egia. Bere lehen urratsak ezagutza ziurra lortzeko asmoa zen. Hau izan zen bere Metodo ospetsua proposatzeko arrazoia. Metodo horrekin zer existitzen den eta nolakoa den azaltzeari ekingo dio. Bertan Jainkoa, Mundua eta Arima agertuko dira eta baita gizakion errealitatea ere. Orain izango da une egokia bere portaera planteatzeko, hau da, zoriontsua izateko nola jokatu behar den proposatzeko.

Entradas relacionadas: