Wittgenstein bizitza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,94 KB

 

Galileo (1564-1642). Pentsalari honen garrantzia astronomian, mekanikan nahiz zientzia egiteko metodoan eginiko ekarpenetan datza.

Astronomia. Heliozentrismoa defendatzeaz gain, teleskopioa ere erabili zuen, eguzki-orbanak, ilargi-mendiak eta Jupiterren sateliteak, besteak beste, aurkitu zituelarik. Honen ondorioak sakonak ziren oso, lurtarra eta zerutarra izaera berekoak zirela frogatuz.

Mekanika. Honetan inertzia-printzipioa, gorputzen erorketa eta jaurtigaien ibilbide parabolikoen azalpena eta mugimendua erreferentzi puntuarekiko erlatiboa delako baieztapena izan ziren bere ekarpenik garrantzitsuenak.

Metodo hipotetiko-deduktiboa. Hiru pauso ditu: 1) Ebazpena: 1. Behaketa eta 2. Abstrakzioa eta idealizazioa; 2) konposaketa: 1. Hipotesi bat egiten da eta gero hipotesi horien ondorioen dedukzioa dator; 3) baieztapen esperimentala (ez beti). Metodo hau oinarri batzuetan finkatzen da: a) natura sinplea da eta beraz lege gutxirekin azal daiteke; b) naturak orden bat dauka matematikoki adieraz daitekeena; c) ezagut daitekeena fenomenoak, gertakariak, dira eta haiek duten erregulartasuna da ezagut dezakeguna, ez besterik (azken kausak, etab.).

2. BIZITZA

Descartes Frantziako familia noble batean jaio zen. Bere ama bera jaio eta berehala hil zen eta aitak, hori gainditzen laguntzearren, haurtzain paregabe baten esku utzi zuen Rene. Ahul eta serio hazi egin zen baina, hori bai, gauza ororen zergatiak jakiteko irrikarekin. Bere ahulezia dela eta, aitak Reneren heziketa atzeratu zuen eta zortzi urte bete zituenean jesuiten La Flèche eskolara eraman zuen. Bertan garaiko irakasgaiak (logika, etika, metafisika, historia, zientziak eta literatura)
ikasi zituen. Geroago, eta bere kabuz, algebrari eta geometriari ekin zien “haien probak ziurrak baitira”. Ondoren, Poitiersen Unibertsitatera joan zen bere ikasketak jarraitzeko. Honetan, zuzenbidea ikasi zuen. Titulua lortu eta “bere burua eta munduko libururik handienak ezagutzeari ekitea erabaki zuen, gainerako letretako zientziak ahaztuz”. Aurrekoa burutzeko Parisa abiatu zen non matematika ikasi zuen. Hogeita bi urterekin Printze baten armadan sartu zen boluntario eta Holandara bidalia izan zen. Bertan hango matematikari baten laguna bihurtu zen eta lau hilabete geroago geometria ikasteko metodo berri bat eskaini zion bere lagun berriari. Greziako geometrilarien metodoak ikasi zituen eta lerroak eta hiru dimentsiozko irudien bidez hobetzeko asmoa bete zuen.Horretarako koordenatuak erabili zituen geometria analitikoa sortuz. 1629an Holandara bizitzera joan zen eta filosofia eta matematikaz gain optika, fisika, kimika, anatomia eta medikuntza ikasi zituen. 1634an ikasitako guztiarekin “Mundua” deituriko tratatua idazten hasi zen. Argitaratzeko prest zegoenean, Galileok Inkisizioarekin izandako arazoen berri izan zuen. 1637ko Ekainaren 8an Metodoaren Diskurtsoarekin batera, eta gehigarri gisa, bere geometria analitikoa eman zion munduari. Descartesen ospea zabalduz joan zen eta Ingalaterra eta Frantziako gorteetara gonbidatua izan zen. 1646an, Holandako Edmond herriko lasaitasunean bizitzen zegoenean, Suediako erregina zen Kristinak bere gortera joateko erregutu zuen. 1649aren udazkenean abiatu zen eta erreginaren ohiturei jarraitzeak (goizeko 5etan esnatzea gela handi eta hotz batean filosofia ikasteko) gaixotzea eta hiltzea erakarri zion.


Entradas relacionadas: