Wittgenstein

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

Dirudienez, filosofo bati benetan garrantzitsua esaten diogu filosofiaren historian etena egiten duenean, hau da, aurretik egindako filosofia errepikatzea ezinezkoa denean. Wittgenstein-ek, ordea, bi eten egin zituen eta horrexegatik izan zen filosofo bikaina. Sokrates filosofoarenaren pareko jenio hori bizitza eta filosofia artean ezberdintasunik adierazten ez duen funtsezko konpromisoaren eredu da. Ludwig Wittgenstein (1889-1951)Talentu bikaineko gizona izan zen, bai filosofia nola matematika, logika eta musika arloan. Ingeniaritza ikasketak egin zituen, ondoren Lehengo Mundu Gerran parte hartu eta maisu eta lorazaina izateaz gainera, Cambridge Unibertsitateko irakasle izan zen. Bere bi obra nagusiak Tractatus Logico-Philosophicus eta Ikerketa filosofikoak dira. Hizkuntzaren logika-analisia Hauek dira Wittgenstein-ek Tractatus-Logico-Philosophicus lanean adierazten dituen bi helburu nagusiak: **Hizkuntza-logikaren ulermen ezegokiaren ondorioz sortutako arazo filosofikoak; horregatik, filosofiaren helburua arazo hauen izaera aztertzean datza. Esan ez litekeena adierazten saiatzen garenean sortzen dira horrelako arazoak; hau da, proposizioen esanahia osatzen duten baldintzak ahazten ditugunean. **Egitura logikoa duen hizkuntza. Hizkuntzaren logika ulertzeak esanahiarekin esan eta pentsa litekeena eta ez litekeenaren arteko mugaren ezarpena ekartzen du. Filosofiaren zentzugabekeriak hizkuntza-analisiaren bidez saihestean, arazo filosofikoak konponduko ditugu.

Proposizioen sailkapena
 Proposizioak munduan gertatutako ekintzak adierazten dituzten hizkuntza-unitateak dira. Ezaugarri bakunenak (izenak) ekintzen osagaiak adierazten dituzte: objektuak. **Zientzia naturalaren proposizioak: esanahia duten bakarrak dira. Egiazkoak ala faltsuak izan daitezke eta esperientziaren gertaerekin egiazta ditzakegu. **Logikaren proposizioak: munduan gertatutako ekintzei buruzko informaziorik ematen ez diguten proposizioak dira. Zentzugabekeriak ez badira ere, ez dute esanahirik adierazten. Adibidez, tautologiak ( euria ari du ala ez du ari) eta kontraesanak (euria ari du eta ez du ari).
**Metafisika-proposizioak: zentzurik gabeko proposizioak dira, proposizioaren zatiren batek erreferentziarik ez duelako, edo ezinezkoa delako egia ala gezurrezkoa egiten duten baldintzak zehaztea.






 

Entradas relacionadas: