Utopia motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,24 KB

 

GAIA GARATU

Utopiaz galdezka



Zer da utopia

Hizkera arruntan, nahi dugun baina lortu ezin dugun zerbait da.  
Utopia hitza grekoa da eta ez-leku esan nahi du. Tomas Morok erabili zuen lehen aldiz. Gaur egun utopia hitzak konnotazio negatibo bat hartu du. Errealitate eza. Baina ez da beti konnotazioa negatibotzat erabiltzen.

Gizakiaren dimentsio utopikoa

Gizakiak beti jo izan du utopiara. Utopia gizakiaren oinarrizko gertakari antropologikoa da. Gizaliak bere errealitate sortu egin behar du. Norbaitek egokitu zaion gizartea ez gogoko ez duenean sortzen da utopia. Utopia aldaketa sozialen eragile dugu.

Utopiaren oinarrizko ezaugarriak

- SORBURUA: Utopiek momentuko gizarte baldintzen kontra egiten dute eta gizarte horren arazoak konpontzen trebatzen dira. -OINARRIAK: Giza izaerari eta guztiaren ongiari buruzko ikuspegi jakin batzuk izaten dituzte oinarri. -FUNTZIOAK: Kritikoa, gizarte ordenaren bidegabekeriak salatzen dituztelako eta kontruktiboak, aukerak eskaintzen dituztelako. -HELBURUA: Gizarte perfektua lortzen lagunduko diguten erakundeak sortzea. METODOLOGIA: Errealitate zabaltzea. IZAERA OROKORRA: Utopiek, nolakoak izango liratekeen ideal jakin batzuk deskribatzen dituzte. Utopia motak: Herri utopikoa, klasikoak, Erdi Arokoak Errenazimendukoak, ilustraziokoak, sozialistak, antiutopikoak, libertarioak Pentsamolde utopikoari egindako kritikak

Alde teorikoari dagokionez: -Ezinezkoa da utopia positiboak egia bihurtzea.: Gizakia den modukoa da. Errealitatearen mugak ez ditu onartzen.-Totalitarismoaren gaitzespena: Utopiak egia bihurtzeko idarkeria erabili behar da. Boterea gutxi batzuen esku geratzen da. Popper utopiak baztertu behar direla dio

Gertakariei dagokionez: Zientziaren eta teknologiaren utopiak arazo guztiak konpontzeko itxaropena du. Antiutopikoek, zientzia eta teknikak gertakari latzak izan dituztela diote. BOMBA NUKLEARRA. -Estatuaren plangintzaren bidez berdintasunean oinarritutako estatuak erregimen totalitarioe eman die bide. -Munduko binztanle guztiek pobreziak jota bizi dira eta utopiak ez du egoera horri aurre egiteko gaitasunik.-Komunikabideek garatutako  informazio utopikoak kontrolatu eta bateratu egiten ditu jokabideak, tradizioak, sistemak eta kulturak..

Arrazoi utopikoaren defentsa

Argi izan behar dugu pentsamolde utopikoko zein elementu diren beharrezkoak eta zein kontingenteak. Lehenik eta behin errealismo politikoaren kritikei  erantzun behar diegu.: Egia bihurtzeko aukeren inguruko kritika: Errealitate politikoak erralitatea eta gertakariak nahasten ditu. Baina gertakari sozialak eta politikoak denborarekin aldatzen dira. Errealitatea aldatzeko aukerarik ez dagoela pentsatzen ez duena jarrera dogmatikoa du. Errealitatea berak hobetzeko gaitasuna dauka bere baitan. -Totalitarismoaren aurkako salaketa: Errealismo politikoa ez du bere baitan hartu gizakiak berekoiaz jokatu arren, aldi berean eskuzabalak dira. Onerako aldaketak egin ahal izateko, aski izango dagizakiaren berezko eskuzabaltasuna eta errespetua indartzea. Kritikek arrazoi guztia dute, proposamen utopikoek utopia epe laburrean lortu dezaketenean ikusten dutenean, edozein bide onartzen da, baita gizakia hiltzea ere. Argi bereizi behar dira Utpia (Ideala da, epe luzera lortu beharreko helburua) eta Utopismoa (Idealak zehatz mehatz diseinatutako programa bihurtzeko seta du)

ONDORIOA

Ondorioz bi muturrak sahiestu behar dira, bata lortuko dela eta bestea lortuko ez dela. Utopiatik abiatuz ideiak urratu behar dira eta bidezko gizartea lortzea helburua da. Horretarako bi baldintza: Oinarri unibertsala izatea eta eduki utopikoa izatea, proposamena. Bukatzeko, utopiko izatea errealista izatea da, utopia ez da errealismoaren kontrakoa, konformismoaren kontrakoa baizik.


Entradas relacionadas: