Uren mugaleorren hegoaldea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,49 KB

 

EUSKADIKO ERLIEBEA

1. EUSKAL MENDIAK

Pirinioak eta Kantabriar mendilerroaren bertako sektorean kokatuak. Altuera moderatukoak eta orogenesi alpinoaren ondorioz tolestu eta eraikitako aro sekundario eta tertziarioko eraketa sedimentarioz osatuak (kareharrizkoa batez ere).

Euskal Mendien artean ondorengo unitateak bereiztu daitezke:

Ur-isurialdeen ipar aldean:

  • Kostaldeko mendikateak


    Higer lurmuturra et Zumaia artean altxatzen diren mendiak. Jaizkibel, Ulia, Urgul, Igeldo. Altuera txikikoak
  • Itsasbazter aurreko mendikatea:
    kostatik urrutiago dauden mendizerrak osatzen dutena. Mendiak garaiagoak bihurtzen dira, aldapa nabarmenagoak, desnibel gogorrak. Ernio, Erlo. Kareharria nagusi.

  • Bost Hirietako mendigunea:Gipuzkoa eta Nafarroa artean paleozoiko materialez osatutako mendi-estruktura tipikoa altxatzen da, Bost Hirietako mendigunea. Aiako harriak.

  • Erdiko ibaibideetako mendi eta haranak: Itsasbazter aurreko mendikate eta ibai nagusien sorburuen artean. Unitate litologiko bariatua hedatzen da. Urko, Sollube, Ganekogorta.

Kantabriar-Mediterraniar uren mugaleorren mendikatea:

Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren mugaleorra markatzen duen mendikatea. Aralar, Aizkorri, Gorbeia, Salbaia. Kare-harrizko litologiak morfologia karstikoa sortzen du.

Entradas relacionadas: