Uren banalerroa definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,13 KB

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA-PAISAIAREN MAPAREN IRUZKINA

  1. Alderdi orokorrak

  • Iturri mota identifikatzea:

Koropleta-mapa da koloreak erabiltzen dira fenomeno geografiko batek hartzen duen ingurua irudikatzeko; kasu honetan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-paisaiak irudikatzen ditu. Mapan kokaturiko legendaren arabera kolore ezberdinen bidez EAE-n dauden nekazaritza-paisaiak irudikatzne dira.

  • Adierazten duen fenomeno geografikoa

Adierazten duen fenomeno geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-paisaiak dira

  • Aztertzen duen eremu geografikoa EAE-ri dagokio.

  • Irudikatutako fenomeno geografikoa definitzea

Nekazaritza-paisaiak nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxura dira. Inguru naturalaren (faktore fisikoak) eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren (giza-faktoreak) arteko konbinazioaren emaitza da. EAE-ko lurraldean konbinazio horien dibertsitatea dela bide bertako paisaien aniztasuna azaltzen da.

  • Fenomenoaren kokapenaren edo banaketaren ezaugarriak (inguruak eta horien ezaugarriak bereiztea.

Euskal Herriko landa-espazioak ezaugarri desberdinak ditu Bizkaiko golkoaren isurialdean edo isurialde mediterraneoam dagoen kontuan hartuta. Alde horien oinarriak inguru fisikoa, nekazaritza-egitura eta lurzoruaren erabilerak dira.

           EAE-ko nekazaritza-paisaiaren mapan ondoko nekazaritza-paisaiak bereiten  dira.

-Landa-paisaia euskal-kantabriarra.

Kolore berdeak, tonalitate ezberdinekin, mugatzen du. Uren banalerroen iparraldeko lurrak hartzen ditu. Horko inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du; klima ozeanikoa, prezipitazio ugari eta erregularrekin; eta kalitate maukurreko lurzoruak.

-Landa-paisaia euskal-mediterraneoa

Kolore horia, marroia, morea eta horia erabiltzen dira euskal- mediterraneoa den landa-paisaia mugatzeko.Uren banalerroa hegoaldean kokatutako lurrak hartzen ditu. Ingurufisikoa laborantzarako erliebe errazagoa duten inguruek osatzen dute; hegoalderantz egiten den neurrian klima mediterraneo kontinentalizatua da eta udan lehortea egoten da; eta lurzoruak landatzeko egokiagoak dira.

  1. Nekazaritza-egiturak:

Demografia

Kantabriar aldean, landa-inguruko biztanleria urria da, hiri-eta industria-inguruetara exodo handia egon delako. Baserrietan populatzea sakabanatuada, Bizkaiko Enkarterrin izan ezik, leku horretan pilatu lasaia da, eta etxeak herrixketan biltzen dira. Euskal –mediterranear aldean, landa-biztanleria ugariagoa da, topografía mesedegarriagoari esker landa mekazizatu egin delako eta industrializazio-prozesua berandu iritsi delako. Polulatzea batez ere pilatua da eta elkarrengandik bereizita dauden herri handiek osatzen dute

Ustiategiak

Kantabriar aldean, nekazaritza-ustiategia baserriaren inguruan antolatzen da. Neurri txikiko ustiategi pribatua da (5-6 ha). Lursailak heskaien bidez daude itxita. Mediterraneo aldean, ustiategien batez besteko neurria handitu egin da errentamenduari eta lursailak pilatzeari esker, Arabar Errioxan izan ezik, bertan neurriak txikiak dira eta

Teknikak

Kantabriar aldean, zailtasunak daude mekanizaziorako, topografía zaila delako eta ustiategien neurria txikia delako. Mediterraneo aldean, teknikak asko modernizatu dira, eta ekoizpen-sistema laborantzen espezializaziora bideratzen da.

  1. Landa-espazioaren erabilera

Kantabriar aldean,gaur egun, lurra bazkak, larre naturalak eta baratzeak jartzeko erabiltzen da. Azken hori autokontsumora  bideratuta egoten da, eta lanaldi partzialeko nekazariek  modu intentsiboan egiten dute,  plastikoaren azpian, nekazari gutxik dute-eta dedikazio esklusiboa. Mediterraneo aldean, laborantzak ureztaketarik egotearen edo ez egotearen arabera espezializatzen dira. Lehorreko lurretan zerealak eta mahastiak dira nagusi. Zerealak Arabako Lautadatik eta haranetatik hedatzen dira, landa zabaletan, eta horietan garia lantzenda, lugorriarekin, ekilorearekin edo lekaleekin txandaketan (horien azalera asko murriztu da). Mahastia Arabar Errioxan da nagusi, eta bertan monolaborantza bihurtu da ia, eta hedapen handia izan du. Ardoak ustiategi txiki baina errentagarrietan ekoizten dira, eta produktibitate eta kalitate handia dute.

Nekazaritza ureztatua

Ebroren lautada alubialetan eta ibaiadarretan eta barruko arro eta haraneko inguru ureztatuetan kokatzen da. Lur horietan artoa, bazkak, azukre-erremolatxa, fruta-arbolak, patata eta baratzeko produktuak lantzen dira, nekazaritzako elikagaien industria garrantzitsura bideratuta

Kantabriar aldean, abeltzaintza nagusia behi-azienda da, erregimen intentsiboan esnetarako, eta erregimen estentsiboan haragitarako. Ardi-aziendak garrantzi gutxiago du, eta Aralar, Aizkorri eta Gorbeia mendietan dago ezarrita; altuerako larreak “latxa” arraza autoktonoa hazteko aprobetxatzen dira. Mediterraneo aldean, abeltzaintzak ez du garrantzi handirik.

Kantabriar aldean, baso-ustiapenari denbora partzialeko nekazaritza hedatzeak mesede egin dio, askoz eskulan gutxiago behar du eta. Konifero exotikoak lantzen dira, hala nola intsinis pinua, produktibitate handia duelako, errekortasun handia duen arren. Mediterraneo aldean,  Arabako mendilerroan da nagusi eta intsinis pinuan oinarritzen da, zerratu, txikitu edo eraldatzeko.


  • Balorazioa / Etorkizunean egon daitekeen joera


Gaur egun, nekazaritza-jarduerak pisu txikia du, biztanleria okupatuari (%1,5 2007an) zein BEGd-ri (1,17, 2007an) dagokienez. Hala ere, kontraste garrantzitsuak daude balio handiagoak (Errioxa eta Arabako mendiak) eta balio oso txikiak (Goierri) dituzten eskualdeen artean.

Hala ere, nekazaritza-jarduerak eginkizun garrantzitsua du, industria batzuentzako lehengaiak ematen ditu-eta, hala nola nekazaritzako elikagaien industriei, zuraren eta paperaren industriei. Horrez gain, balio handiko paisaia-, natura- eta kultura-ondarea zaintzen laguntzen du.

Euskal Herriko landa-espazioak gaur egun zenbait arazo ditu eta horiek  konpontzeko landa-espazioa antolatzeko politika aplikatzen da, Euskal Herriko 2007-2013 Landa Garapen Iraunkorraren Programan jasoa.


Gaur egun, Espainiako landa-munduak, batez ere beharrizanik handiena duten inguruek, hainbat arazori aurre egin behar die. Hauek dira horietako arazo batzuk:

  • Arazo demografikoak:

-Landa-biztanleria gutxitzea eta zahartzea.

-Eskulanaren kualifikazio urria.

  • Arazo ekonomikoak

  1. Landa-espazioaren dibertsifikazio ekonomiko urria dago oraindik

  2. Telekomunikazioen eta teknologia berrien erabilera ez da nahikoa.

  3. Nekazaritzak industriarekiko eta merkatuarekiko duen menpekotasuna gero eta handiagoa da.

  4. Animalien segurtasunari, osasunari eta ongizateari lotutako eskakizun berriak bete behar

  • Ingurumen-arazoak

  1. Nekazaritz-jarduerak ingurumenean aldaketak sortzen ditu.Airea makineriak edo nekazaritza-instalazioek igorritako usainengatik, hautsarengatik eta gasengatik kutsatzen da. Azaleko urak eta akuiferoak gehiegi ustiatzen dira eta ongarrien eta pestiziden produktu kimikoekin eta abeltzaintzako mindekin kutsatzen dira. Landaredia desagertu egiten da zuhaitzak moztu egiten direlako eta laborantza-lurrak edo larreak sortzeko eragindako suteak daudelako, eta lurzorua gehiegi ustiatzen da nekazaritza intentsiboa egiten delako eta abeltzaiontzako zama handiegia delako; horrez gain, produktu kimikoekin kutsatzen da.

  2. Nekazaritza-jarduerak bioaniztasuna gutxitzen laguntzen du. Izan ere, espezializazioan landare- eta animalia-espezie gutxi batzuk erabiltzen dira, gehienbat atzerrikoak, eta beraz, espezie autoktonoak desagertzeko arruskua dago. Hir dela eta, barietate autoktonoak sustatzen dira, eta abere-arraza batzuk sustatzekoak edo babes berezikoak direla adierazi da.


Entradas relacionadas: