Uraren aldaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,57 KB

 

  1. planifikazio hidrologikoa:
    sarrera eta neurri orokorrak

Sarrera:

gaur egun, lurralde garatuetan batez ere, ura kontrolik gabe erabiltzen da, eta horrek uraren eskasia ekarriko du ondorioz. Hori dela eta, birmoldatu egin behar da erabileraren eta eskariaren planifikazioa.

Egoera horren arrazoi nagusia biztanleriaren hazkundea da, izan ere, ur- eskariak gainditu egiten baitu ur- erabilgarriaren erreserba. Askotan aipatze da klima dela arazoaren jatorria, baina benetako arrazoia ura xahutzen da, eta horrek ura gehiegi ustiatzen eta planifikazio hidrologiko txarra ekarri ditu ondorioz:

planifikazio hidrologiko on baten helburuak honako hauek dira:

  • Uraren erabilera antolatzea

  • Uraren erabileraren eraginkortasun handitzea

  • Eskariari aurre egiteko konponbide teknikoak erabiltzea, bestelako irtenbiderik ez dagoenean.

Neurri orokorrak:

  1. Nekazaritzaren kontsumoa murriztea


munduko lurralde gehienetan gaur egun nekazaritzan erabiltzen dituzten teknikak orain dela 5000 urte erabiltzen zituzten berberak dira: landak urez estali edo kanalizazioak erabili. Horren guztiaren ondorioz, ur asko galtzen da, bai garraioan bai lurrunketan.

Hona hemen har daitezkeen hainbat neurri:

  • Ureztatze- sistemak aldatu, esate baterako, tantakako ureztapena erabili aspertsiozko ureztapenaren ordez

  • Nekazariek eta uraren administratzaileek uraren kudeaketa hobetu, esate baterako, hornidurak kontrolatuz edo uraren gehiegizko xahuketak ekiditeko tarifak igoz. Era horretara, ur kopurua berarekin azalera handiagoa urezta daiteke.

  • Tratatutako hondakin- urak ureztatzeko erabili.

  1. Industriaren kontsumoa murriztea


  • Hozteko ura birziklatu edo berrerabili

  • Hoditeriako ur-galerak saihestu

  • Uraren kontsumoa murrizten duten ingeniaritza-diseinuak erabili

  1. Hirietan kontsumoa murriztea


  • Kontsumo txikiko tresneria erabili: komunak, iturriak, etxetresna elektrikoak..

  • Uraren prezioa benetako kostearekin egokitu



Entradas relacionadas: