Ur biziak higadura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,33 KB

 

LUR KANPO EGITURA

Meteorizazio Fisikoa (edo mekanikoa)


Harria Apurtu, zatitu egiten da. Apurketa hori "in situ" eta

geroago Garraioan zehar ere gertatzen da. Meteorizazio

fisikoa Dakarten eragileak hauexek dira:

- Kanpoko eragileak: Euria, elurra, erreka, haizea…

- Uraren izoztea: Ura arrailduretan sartu eta izozten denean

handitu Egiten da bolumenez. Bolumen-handitze hori gerta

dadin Behar den tokia ez dagoenean gertatzen da apurketa,

izotzak Eragiten duen indarragatik

- Tenperatura aldaketak: "bero-hotz" aldaketa gogorrek ere

apurketa Ekar dezakete, harriak dilatatzeko eta kizkurtzerako

joera Daukate eta. Hau oso gertaera arrunta da

basamortuetan.

- Inguruko tentsioak: harriek beren inguruan daukaten oreka

galtzen Denean desorekatu eta apurtu egin daitezke. Hauxe

da, Hain zuzen ere, lur-barneko harriak (presio altuak) azaleratzean (presio baxuak) gertatu ohi dena.

- Deskarga elektrikoak: ekaitzetan esaterako.

- Ekintza biologikoa: animalien kasua, landare-sustraiena...

- Faktore antropikoak: gizakien ekintzengatik eragindakoa.

Meteorizazio Kimikoa

Harria Ez da apurtzen, baina aldaketa kimikoa gertatzen da erreakzioen

bidez Harriaren ahultzea dakarrena. Faktoreak hauexek dira:

- Oxidapena: aireko oxigenoa harrien elementu batzuekin batzen da

oxidoak Emateko. Burdinarekin (Fe) gertatzen da maiz: Hematitea (Fe2O3)

eta Limonita (Fe2O3 . N H2O).

- Disolbapena: konposatu batzuk errez disolbatzen dira uretan: gatz

arrunta (Cl Na), igeltsua

(CaSO4.2H2O), Kaltzita (Ca

CO3) Kasuz.

- Hidratapena: urak molekulen barruan sartuta erreakzio kimikoak Probokatuz.

HAIZEAREN HIGADURA


Haizea Eragile higatzaileetariko bat dugu; hala ere, bere eragina ez da Edonon sentitzen, oso leku konkretutan baizik.

Munduko Zenbait lurralde dira haizeak jota daudenak: basamortuak. Hala ere, Kasu batzuetan kostaldean ere aurki

dezakegu Haize-lanaren seinalea: kostaldeko dunak, esaterako. Azken hauen Adibide bikaina Bizkaiko Gorlizeko dunak

ditugu, Eta apur bat urrunago joanda Landak (Lagan, Aizkorrin... Ere Badaude). Baina beste eskala batean haize-lana

garrantzizkoa Dugu gure inguruko ekosistemetan, hain klima hezea izan arren. Naturan sortzen ari garen narriaduraren

kausaz Haize-lana gero eta gehiago hartu behar dugu kontutan.

BASAMORTUA: Etimologikoki, pertsonarik ez dagoela esan nahi du. Halere, esangura Klimatiko-biologikoa ere ba dauka:

HAIZEAREN HIGADURA


Haizeak Egiten duen higadura mekanikoa da eta mota bitakoa. Batetik, Lur-gainean diren partikula askeak altxatu eta narraz

egiten Ditu:

Deflazioa

. Bestetik, hartutako partikula horiek harrien kontra jo arazten ditu Haizeak, harriok karruskatzen.

Deflazioa Selektiboa da: partikularik finenak (limo-buztinak) oso ondo

izango Dira garraiatuak (suspentsioz); lodiagoak badira (hareak)

haizearen Energia handiaz bakar-bakarrik mugituko dira, eta kasu

honetan Ere ez dira normalean suspentsioz joango, lurretik saltoka

edo Bueltaka baizik.

Karruskadura
: Haizeak garraiatzen dituen partikulek egindako higadura. Karruskadura

gogorragoa Gertatzen da behealdean, lurretik hurbil, goialdean baino, azken Batez,

suspentsioz Doazen partikularik lodienak beheko partetik abiatzen dira. Hauxe da Leku

batzuetan Gertatzen dena, Egiptoko piramidetan, kasuz.

Harri Bigunen kasuan higadura bereizgarria gertatzen da, gogorrago eta Ahulago diren

zatien Artean: albeolo-higadura (Algorta).

LURPEKO URAREN HIGADURA: MULTZO KARSTIKOA

Kareharriak Erlieberik nabarmenenak ematen dituzten harri sedimentarioak dira. Erliebe "arraro" bat aurkitzen dugu

kareharrizko Eskualdeetan: leizeak, kobak, ageriko isurbiderik gabeko sakonune Itxiak, zubiak, emari handiko iturburuak... Eta beste ezaugarri Miresgarri batzuk.

Kareharrietan Gertatzen den erlieberik karakteristikoena erliebe Karstikoa da: Disoluzioz gertatutako prozesuak dira higadura nagusia. Erliebe Karstikoa duen lurraldea karst
1 Deitzen dugu.
Erliebe karstikoa ura sartzen uzten duen harri

puru Eta gogor bati dagokio. Ura sartzen ez bada, ez dago disoluziorik. Ur-sartze hau arrailduren funtzioan dago, kareharriek ez baitute Pororik izaten

MULTZO KARSTIKOA


Kareharri-ingurunea, Zartatzea, zirkulatzen den ura, disoluzio-lana, higadura... Hau da,

kareharrietan Izaten diren gertaera guztiak (fisiko zein kimikoak) eta bai Kareharriak beraiek ere,

multzo Karstiko izenaz ezagutzen ditugu. Honelako multzo batean hiru alde Bereizten ditugu:

• Elikatze-aldea: Ura multzo karstikora sartzen deneko aldea.

• Kondukzio-aldea: Ura multzo karstikoaren barrutik zirkulatzen deneko aldea.

• Drainatze-aldea: Ura multzo karstikotik irteten

ELIKATZE-ALDEKO FORMAK

Alde Honetako forma karstikoak bi motatakoak dira, nagusiki: itxiak Eta irekiak, Lehenengoetan ura apurka-apurka sartzen da,

eta Irekitan, ostera, arrapaladan.

Forma Itxiak: dolinak, uvalak, poljeak...

Dolina: Forma Obalatua aurkezten duen sakonunea. Normalean hondoa lurrez estalita egoten da. Lur hau kareharrien

disoluzioaren Ondorioz agertutako buztina (ez-purutasun moduan kareharri guztietan Azaltzen dena) da eta "terra rossa"

izenaz Ezagutzen da. Askotan lur gorrixka hori egoki gertatzen da Kultibagune lekuetan. Dolinek forma desberdinak

aurkezten Dituzte:

Dimentsioak Ere aldakorrak, luzera hamarkada metro batzuetatik kilometro Batzuetara, eta sakonera metro gutxi batzuetatik

metro Askotara.

Dolinen Sorrera: arraildura bi edo gehiagoren lotunean urak asko errazago Dauka sartzeko bidea. Berau izango da, beraz,

disoluzio Gehieneko aldea. Honelako lekuetan kokatzen dira, gehien bat, Dolinak. Disolbatze-prozesu hau behin hasi ezkero,

gero Eta arinago gertatzen da, bai eta "terra rossa"-ren Metaketa ere. "Terra rossa" honek eratzen duen kapa oso Lodia

denean, Uraren pasoa oztopa dezake eta, beraz, urak astiroago pasatu behar Du. Era honetan dolina baten prozesua

geldituta Gera daiteke (edo frenatua, behintzat). "Terra rossa"-ren Kapa, ostera, mehea bada, edo ez badago terra rossarik,

prozesuaren Abiadura gero eta handiagoa izango da, eta dolina hori leize bilaka Daiteke.

Forma Irekiak: leizeak, kobak...

Leizea

Bertikalak Izaten diren irekigune estuak. Normalean, elementu estrukturalei (failak, arraildurak...) lotuta Egoten dira.

Koba: Bertikalak ez diren bestelako irekiguneak.

(http://www.Classzone.Com/books/earth_science/terc/content/visualizations/es1405/es1405page01.Cfm?Chapter_no=visualization)

Bestelako Formak: lapiaza edo lenarra...

Lenarra: Uraren Disoluzioz kareharrien gainazalean sortutako ildaska paralelotsuak, Gehienetan kanal txikien antzerakoak.

KONDUKZIO-ALDEKO FORMAK


Ura Modu desberdinetan iragazten da multzo karstikoaren barruko aldera. Halere, ur gehiena faila edota zartadura handiei

lotuta Dago.

Barruan Egonda ura galerietatik zirkulatzen da, disoluzio-lanak aurrera Doazelarik. Barneko zirkulazioa, beraz, guztiz

heterogeneoa Da, galeriak beraiek ere uniformeki hedatuak

ez Baitira. Zer esanik ez, zirkulazioa multzoaren estrukturak

(arraildura-sistema) Mugatzen du. Uraren kanporatzea ere

berak Kontrolatzen du.

DRENAI-ALDEKO FORMAK


Uraren Kanporatzea sorgunetan (iturburuetan) gertatzen da.

Sorguneok Itxura ikusgarria izaten dute sarri askotan, oso uremari

handia Ateratzen baita hortik. Gure inguruko karstetan

ere Ba da horrelakorik; horra hor Artetako sorgunea

Urbasako Karstean, non milaka litro segundoan ateratzen

baitira (Iruñeko hornidurarako ur bakarra izan da orain gutxi

arte).

ITSASOAREN HIGADURA. KOSTEN GARAPENA


Ozeanoetako Urek lurrazalaren 72% betetzen dute. Ur horiek ez dira estatikoak, Guztiz dinamikoak baizik. Dinamikotasun

hori olatuek, korronteek eta mareek sortzen dute.

ITSAS-DINAMIKA


Itsas-dinamikan Uren mugimendu-mota bi bereizten dugu:

- Uren mugimendu erritmikoa, besterik ez. Beraz, hor ez dago uren Aurreratzerik, ez atzeratzerik ere. Kasu

hau Dugu olatuek eta mareek eragiten Duten mugimendua.

- Uren desplazamendua. Beraz, ura batetik bestera doa:

Korronteak

.

a) OLATUAK: Olatuen jatorria anitza izan daiteke: gehienetan haizean Dago, baina jaurtipen bolkanikoetan, lurrikaretan... Ere

egon Daiteke. Olatuen jokabidea ez da berdina gertatzen

itsas Zabalean eta itsasertzean. Itsas zabalean olatuek

higidura Oszilatorioa dute. Energia (olatuak=uhinak) da uretan

zehar Aurreratzen dena, ez ura bera. Izan ere, flotatzen

dagoen Gorputz baten higidura ikusita, hau gora eta behera

doala Ikusiko dugu, gorputzaren mugimendua zirkularra

izanik. Itsasertzera heltzean hondoarekin topo egin eta ur masa desorekatu

egiten Da, olatua “apurtuz”.

Olatu Sismikoak: itsas-hondoaren bat-bateko mugimenduz (lurrikarak, Bolkanketa,

failak…) Sortzen diren olatuak. Hauen abiadura itzela izaten da (600 km/ordu) Eta

sakonera Txikiko aldeetara heltzean “altxatu” egiten dira izugarriro (30 Metrotako

olatuak):
tsunami esaten Ditugu horiek.

Olatuak Kostaldera heltzean errefraktatu egiten dira eta ondorioz olatuak

desbideratu Egiten dira eta kosta-lerroaren forma paralelotsua hartu ere.

Lurmuturretan Gertatzen da higadura gogorragoa. Ondorioz, lurmuturrak

atzerantz Doaz, gero eta gehiago, eta garapen honen azken etapa bezala Kostalerro

zuzena Lortuko litzateke. Hala ere, kosten garapenean, eta denbora luzea

kontsideratuta, Olatuen higadura ezezik beste gertaera batzuk ere hartu behar ditugu Kontutan: ozeano-mailaren

gorabeherak; Kontinenteen altxatze eta jaisteak; kostaldeko estruktura, Litologia... Beraz, kosten garapenak ez du,

normalean, Azkenik izaten, eta etengabe ari da dinamismo horren menpe.

B) MAREAK

Ilargiak (batez ere) eta Eguzkiak (gutxiago) eragindako erakarpen Grabitatorioagatik gertatzen diren ozeano-mailaren

gorabeherak Esaten ditugu mareak. Itsasgora batetik hurrengo itsasgorara 12 1/2 Ordu pasatzen dira, eta itsasgoratik

itsasbeherara Horren erdia, hots, 6 1/4 ordu. Bestetik, mareen gehieneko Intentsitatea hilabetean bitan gertatzen da, hiru

astroak (Eguzkia, Lurra eta Ilargia) lerrotuak diren uneetan.

D) ITSAS-KORRONTEAK

Ozeano Eta itsasoetan diren ur-masen desplazamenduak. Hauen kausak Desberdinak dira.

Ba Dira ozeanoetan gainazaleko korronteak esaten ditugunak, hots, Azaletik

mugitzen Direnak. Gulf Stream dugu hauetarikoa. Hauen kausa munduan

diren Haize nagusien eraginean datza. Beraz, haize nagusien zirkulazioa eta

itsas Korronteena batera dator.


ITSAS-HIGADURA: FAKTOREAK

A) OLATUAK: Olatuen etengabeko jotze hori kostaldeko harriak higatuz Doa; baina, ez da bakarrik uraren energia lan

hori Egiten duena, olatuak garraiatzen dituen partikulen jotze-energia ere Oso kontutan hartzekoa da.

B) HARRI MOTA: Olatuen higadura harri motaren araberakoa ere izaten Da.Izan ere, harriak oso bigunak direnean,

oso Arin ere izaten dira higatuak, eta, ondorioz, kostaren atzerapena ere Arin gertatzen da.

Harriak Oso gogorrak direnean, olatuek beheko aldea industen dute eta, Batzuetan, beheko euskarria kenduta goiko partea

jausi Eta bloketan apurtzen da. Harriak apurtuz eta txikituz doazen Neurrian olatuek berenganatu eta urragarri moduan

erabiltzen Dituzte ondorengo higaduran.


ITSAS-GARRAIOA

Itsasoa Material-garraiatzailea dugu. Izan ere, lehorraldean gertaturiko Higaduraren ondorioz, asko eta asko dira ozeanoetaraino Garraiatuak izaten diren materialak. Ozeanoetarainoko garraiobideak Glaziarrak, haizeak eta ibaiak izaten dira. Materialok ozeanora heldu eta metatuak izaten dira, kostaldetik Hurbilean edo urrunean, tamainaren arabera. Baina ez dira Beti berton geratzen; izan ere, ozeanoan itsas korronte desberdinak Azaltzen dira materialok hartu eta ozeanoaren barruan Batetik bestera garraiatzen dituztenak.


ITSAS-DEPOSITOA

Itsas Depositurik nabarmenena, beharbada, hondartza dugu: itsasoak Kostaldean utzitako materialen metaketa.

Materialok Itsasoak garraiatuak izaten dira, beraz, hondartzako material horiek

sedimentario Izaten dira, nagusiki. Hondartza metaketa dinamikoa da. Izan ere, Bertako

pikorrak (hareak, harkaskarrak...) batetik bestera mugituak izaten dira, Lehenago aipatu

dugun Hondartza-korronte horrengatik, eta, sarri askotan, haizeak ere Hartzen du parte

pikorren Desplazamendu horretan: kostaldeko dunak.

Ba Dira beste depositu batzuk:

* Delta: ibai batek garraiatu dituen materialak bere bokalean pilatzen Dituenean (itsasoak

garraiatu Ahala baino material gehiago ekartzen duenean) delta eratzen da. Marrazkian

Nilo-ko Delta.

* Estuarioa: Ibai-bokalean itsasoak bere gorabeherak sentiarazten Dituen menpe-barrutiari

esaten Zaio. Barruti honetan pilatzen dira batetik ibaiak eta

bestetik Itsasoak garraiatzen dituzten material finak. Marrazkian

Bidasoako Estuarioa.

* Tonboloa: Lehorra eta inguruko irla bat batzen dituen hareabarra bat Da. Donostian dago adibide bikaina, Urgull mendikoa, alegia.


HIGADURA GLAZIARRA

Glaziarrak


Lehorrean aurkitzen diren izotz-masa mugikorrak.
Higadura glaziarrean Higatzailea izotza bera da.

GLAZIAR BATEN DINAMIKA

Gorago Aipatu dugunez, elurra metatu egiten da goiko altueretan, zirkoetan, Goiko elurraren pisuz behekoa izotz bihurtuz doa, azken honen Portaera oso plastikoa izanik. Elurraren metaketa gertatzen deneko Aldea "elikadura aldea" deitzen dugu. mihiak Garraiatutako materialak (morrenak).

GLAZIARREN HIGADURA: Glaziarrak izugarrizko higadura egin dezake. Batetik, "abrasioz", hau da, aldapaz behera abiatzean Izotzak daramazkien harriek bideko materialak askatzen dituzte Marruskaduraz; bestetik, alboko maldetatik harriak Jausten dira haitzetan sartutako ura izoztean zarta ditzakeenak. Horrela askatutako materialak glaziarreko toki desberdinetan Batzen dira (morrenak); garrantzitsuenak dira aurreko morrenak eta Saihetsekoak. Morrenak dira tamaina guztietako Higakinen metaketak.

Materialen Garraioa ez da kasu guztietan berdin gertatzen. Batzuetan garraioa Guztiz pasiboa izaten da (izotzean nahastuak)garraiatuak Izan arren eta ondorioz ez dira mekanikoki apurtzen. Beste batzuetan, Ostera, garraio aktiboagoa izaten da eta higakinak Mugitu egiten dira elkarren arteko talkaz apurtuz doazelarik. Hala Ere, azken emaitza berdintsua izaten da:

Entradas relacionadas: