Upo

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

 
Enpresak bere forma juridikoen arabera honela bana daitezke: Enpresa indibiduala: nortasun fisikoa duen enpresa da, hau da, enpresaren jabea pertsona bat da.Enpresaburu indibidual bat izan edo sozietate pribatua izan, sailkapen desberdinak egin ditzakegu enpresa indibidualen barruan.*Enpresaburu indibiduala: merkataritza, industria edo profesional jarduera egiten duen (bere izenean edo enpresa batenean) pertsona fisiko bat da. Enpresaburua izateko honakoa da beharrezkoa: adinez nagusia izatea, ondasun propioak erabiltzeko baliabide guztiak izatea. Enpresa sortzeko ez da gutxieneko diru kapitala jarri behar. Enpresaren izena titularraren izen bera izan behar du. Enpresaburu indibidualek beren zergak ordaintzen dituzte, PFEZ bidez, izan ere enpresaren onurak indibidualtzat jotzen dira. *Sozietate zibil pribatua: kontratu batean oinarritzen da. Kontratu horren bidez bi pertsonek edo gehiagok komunean dirua, ondasunak edo industria jartzea adosten dute honela lortutako onurak elkarren artean banatzeko asmoarekin. Sozietate mota honek besteen aurrean erantzukizun mugagabea eta pertsonala du. Ez dago kapital mugarik era honetako sozietateak eratzeko. Enpresen izena bazkideek erabakitako edozein izan daiteke. Enpresa sozietatea: nortasun juridikoa duen enpresa mota da, hau da, enpresak jabeek ez beste nortasun bat hartzen du. Sozietate guztiek merkataritza erregistroan eman behar dute izena. Sozietateak honela banatzen dira: *Sozietate zibil publikoa: Sozietate zibil pribatuak dituen helburu eta ezaugarri berak ditu baina bazkideen arteko paktuak publikoak dira eta notario aurrean sinatutako eskritura publikoaren bidez sortzen dira. Nortasun juridikoa duten enpresa guztiak bezala, merkataritza erregistroan eman behar dute izena. *Merkataritza-sozietate: Ondare fondo bat komunean jartzen duen pertsona multzo batek osatzen du. Helburua da onura izan eta onuren banaketan parte hartzea. Merkataritza sozietate guztiak bere sorkuntza eskritura publikoaren eta merkataritza erregistroan izena ematearen bidez formalizatzen dira. Honako eran sailka ditzakegu: Sozietate pertsonalistak: enpresa hauetan bazkideei dagokie enpresaren kudeaketa eta bakoitzaren dimentsio pertsonala kapitala baino garrantzitsuagoa da. Sozietate kapitalistak: enpresa hauetan kapitalaren ekarpena bazkideen ezaugarri pertsonalak baino garrantzitsuagoa da. Gizarte intereseko sozietatea: onura lortzea bilatzen ez duen enpresa da. Bilatzen dutena da bere kideen behar komunak asetzea. Hemen sortuko dira kooperatibak.

Entradas relacionadas: