Ugalketa klonazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,75 KB

 

MINBIZIA

Zelula batzuek kontrol-prozesuetatik ihes egiten dute zenbait eraldaketa jasan ondoren. Ondorioz, kontrolik gabe ugaltzen dira tumoreak sortuz Solidoak: bularretakoa, umetokikoa, prostatakoa, Urdailekoa, biriketakoa, kolonekoa.. Sistemikoak (organismo osoari eragiten Diotenak): leuzemia, linfomak, gliomak. Tumoreko zelulek beste ehun batzuk inbaditzen dituztenean tumore gaiztoa da. Tumore gehienak zelulen klonak dira: tumore bilakatu den zelula bakar baten ondorengoak. 
Metastasia: Tumore gaiztoek, linfa edo odol sistemaz baliatuz, beste ehun batzuetara joan eta tumore Sekundarioak sortzen dituzte.


Minbizi zelulen ezaugarriak: Minbizi zelula bilakatu den zelula bakar batetik datoztenez, zelula horretatik sortzen diren zelula oro ere minbizi zelulak izango dira. Etengabe ugaltzen dira indibiduoen beharrei erantzun gabe. Zelula hilezkorrak bihurtzen dira. Ezaugarri fenotipikoak galtzen dituzte. Bere itxura ez dator bat sorleku duten ehuneko zelulen itxurarekin. Kontaktu bidezko inhibitzea galtzen dute, eta batzuk besteen gainean jarri eta zenbait geruza osatzen dituzte. Beste zelula batzuen espazioa inbadituz ugaltzen dira eta migratu egiten dute tumore berriak edo metastasia sortaraziz. Konpondu gabeko mutazio mordoa dauzkate, baita akats kromosomiko ugari ere. Apoptosia inhibitzen dute. Autosuntsipena burutzeko ahalmena galdu egiten dute.

Agente kartzinogenoak: minbizia eragiten Duten kanpo-eragileak dira. Tabako-kontsumoa: Biriketako minbiziarekin zerrikusi zuzena du eta neurri apalagoan beste minbizi Batzuekin ere erlazionatzen da. Tabakoaren kalteak alkohol kontsumoarekin areagotzen da. Bere eragin kartzinogenoa kontsumitzen den zigarro-kopuruaren, erretzaile gisa emandako denboraren eta erretzen hasitako Adinaren araberakoa da. Tabakoaren errekuntzan alkitran izeneko substantziak sortzen dira. DNAren egitura aldatzeko gai dira. Zelulen ugalketa eta zelulen ezaugarri normaletan Ondorio kaltegarriak eragin ditzakete. Koipe ugariko eta Fruta edo barazki Urriko dietak: Koloneko eta ondesteko minbizia ekar dezakete. Hesteetan gantzak degradatzen direnean, hesteetako bakterioek kantzerigenoak izan litezkeen substantziak sortzen dituzte. Barazki ugariko dietak, zuntz-eduki ugaria dela eta, erraztu egiten du hesteak hustu egitea eta ez du uzten substantzi arriskutsuen Eta hesteetako paretaren arteko ukipena luzeegia izan dadin. Eguzkiaren erradiazio ultramorepean Luzaro egoteak: Azaleko minbizia sortzeko arriskua areagotzen du. DNAren egiturari eraso egiten diote, base nitrogenatuak aldaraziz. Proteinen sisntesia aldatzen da. Birus jakin batzuek ( birus Onkogenikoek) eragindako infekzioak: B eta C hepatitisaren birusek minbizi hepatikoarekin zerrikusia dute. Papilomabirusak umetokiko minbiziarekin erlazioantzen da. Birusek minbizi prozesu horietan duten eragina zelulen genoman tartekatzea lortzen dutelako gertatzen da. Horrela, aldaketak eragin ditzakete geneen sekuentzian, batk bat zelularen aktibitatea kontrolatzen duten Prozesuetako geneetan. Substantzia kimiko batzuk: Industriarekin erlazionatutako lan-ingurune jakin batzuetan aurkitzen dira. Amianto eta plagizidek biriketako minbiziarekin dute zerikusia, bentzenoak leuzemia-mota batzuekin.. DNArengan eragiten dute, beraren aktibitateari aldakuntzak sortuz

Agente kartzinogenoen eraginak: Zelularen DNAren gainean jarduten dute. Gene bakarraren mutazioa ez da aski minbizia sortzeko. Lautik sei mutazio bitartean pilatu behar dute zelulabakar batean, minbizia eragingo duen Eradalketa gerta dadin. Tumore baten agerpena bultzatzen duten Hiru gene-
Talde daude: Protoonkogeneak Hazkuntza-faktoreen eta ugalketa zelularrean parte hartzen dute. Mutazio bat jasaten dutenean, onkogeneak (tumoreak eragiten dituztenak) bihurtzen dira Hzakuntza-faktore hiperaktiboak sortzen dituzte, kontrol gabeko ugalketa zelularra sortaraziz. Tumoreak kentzeko geneak edo Antionkogenak Baldintza normaletan, ugalketa zelularra inhibitzen duten eta apoptosira Daramaten proteinak sortzen dituzte. Gene horiek inaktibatzen dituzten mutazioek, zelulen neurriz kanpoko Ugalketa eragiten dute. Subtopic Gene modulatzaileak Hainbat zeinale kimikoaren lanketan parte hartzen dute. Seinale kimiko horiek zelulak beste ehun batzuk inbaditzeko ahalmena mugatzen dute. Gene hauen mutazioek beste ehun batzuk inbaditzea ahlbideratzen dute eta baita Metastasia sortzea ere. Minbizia gaixotasun genetikoa den arren, ez da hereditarioa izaten, mutazioek zelula somatikoetan eragin baitute. Hala ere, mutatutako zenbait gene hereda daitezke, eta baliteke minbizi mota bat edo zenbait garatzeko aurretiko joera izatea. 

Prebentzioa Lehen mailakoa edo primarioa: Gaixotasuna hartzeko arriskua du helburua. Tabakoaren kontsumoa guztiz uztea, fruta eta barazki ugariko dieta mantentzea, erradiazioen eta substantzia Kaltegarriak saihestea eta infekzio birikoak saihestea. Sekundarioak Hasierako garapen-aldian senda daitezkeen tumoreen antzemate edo detekzio goiztiarra du helburu. Aldizkako mediku azterketa egin behar izatzen dira (Papanikolauren froga, umetokiko lepoko zelulen azterketa, Mamografiak, kolonoskopiak....).

Tratamenduak Kirurgia: tumorea kirurgiaren bidez erauzten da. Erradioterapia: tumore-zelulak suntsituko dituen erradiazioak jasaten dira. Kimioterapia: tumore zelulentzat toxikoak diren sendagaiak hartzen dira. Azken bi tratamenduak ez dira oso selektiboak eta, batzuetan, eragin kaltegarriak izatzen dituzte zelula osasuntsuengan edota asldurak eragiten dizkiete gaixoei (anemia, goragalea, ilea galtzea...)

Entradas relacionadas: