Tximista gerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,12 KB

Irakeko gerrak 2003-2011 urteen bitartean iraun zuen ondorio larriak utziz.Irakeko inbasioa ,Saddam Husseimen alderdiaren kanporaketa eta bere exekuzioa, Atzerriko terrorismo operazioak Iraken, 2005eko hauteskundeak.  4734 hildako militarrak eta 116903 hildako zibil.Irakeko Gerra, Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua buru zituen nazioarteko aliantzaren arteko gerra izan zen. AEBetako eta Erresuma Batuko tropek  aise garaitu zuten Irakeko armada ofiziala.,2001an, Iraken AEBekiko gorrotoak nahiz suntsipen handiko armak lortzeko gutiziak AEBetako ahulezia areagotzen zuten, eta, beraz, Irak desarmatzea lehentasun bihurtu zitzaion.

GERRA KANPAINA

Saddam Husseinek eskaera horri muzin egin ostean,AEBetako eta aliatuetako tropek Iraki eraso zioten. Baath alderdiko kideek erakutsi zuten erresistentziarik handiena. Erdialdean, Errepublikako Guardiak –ongi armatutako talde paramilitarrak- atzera egin zuen hiriburua defendatu ahal izateko. Iparraldera egin ahala, erresistentzia indartsuagoko eremu populatuak zeharkatu behar izan zituzten.

GERRA ONDOKOA

Saddamen agintaldia amaitu bezain laster, Irakeko hiri nagusietan bortizkeria piztu zen. Hasiera batean gobernuko eta instituzio publikoetako bulegoak zein eraikinak arpilatu ziren. Krimen arrunt horri berehala aginte berriaren kontrako gerrila erasoak gehitu zitzaizkion.Gerrako operazio arruntek. Izan ere, hurrengo urteetan ugariak izan ziren armada inbaditzaileen aurkako erasoak, baita bertako komunitateen aurkakoak ere. Gerra ondokoan inbaditzaileek pairatu dituzten hildakoen kopurua gerrakoa baino handiagoa da. 2004tik Iraken zeuden koalizioaren indarrak 160 000 lagunekoak baino handiagoak ziren.

Gerraren amaiera

2010ekootsailean AEBetako Defentsa Idazkariak, Robert Gatesek, "Irakiar Askatasuna Operazioa" 2010an amaitutzat eman zuen eta "New Dawn Operazioa"-k ordezkatu zuen.

Entradas relacionadas: