Turismoaren faktoreak ezaugarri orokorrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,78 KB

 
  • Zeintzuk Dira eskualde eta eremu turistikoak eta bakoitzaren ezaugarriak


Mediterraneo Kostaldea

·Itsasertzaren eta Kostaldearen ezaugarri fisiko eta natural egokiak.

·Klima ezaugarri Bikainak eguzki eta hondartzako turismoarentzat.

·Iristeko Erraztasunak, errepidez, burdinbidez eta hegazkinez, bai Espainia Barrenaldetik, bai Europako gainerako tokietatik.

·Hirigune Garrantzitsuak eta interes turistiko eta kultural handikoak inguruan, Bartzelona, Valentzia eta Málaga besteak beste.

Atlantiko eta kantauri aldeko Kostaldea

Alderdi honetako paisaiaren balioak eta uda gozoa direla-eta, Batez ere nazionala eta familiena izan ohi da eremu honetako turismoa. Honako hauek Dira gune garrantzitsuenetako batzuk: Rias Baixas eta Altas, Galizian; Llanes Eta Ribadesella, Asturiasen; Santoña eta Laredo, Kantabrian; edota Zarautz eta Hondarribia, Gipuzkoan.

Uharte eremuak

Ezaugarri nagusiak Dituzte Europako eremu Turistiko garrantzitsuenak direla, kanpoko turismoaren garrantziagatik Eta turismo jarduerak urte osoan duen pisuagatik, Kanariar uharteetan batez Ere.

Barrualdeko turismo eremua: Turismo nazionalak askoz pisu handiagoa du eremuotan, neguan handiagoa Baita jarduera turistikoa, eta hirietako ondare kulturala oso erakargarria da. Hiru eremutan banatzen dira:

·

Mendiko eremuak:

Europako Mendiak, Pirinioak, Iberiar Sistema eta Sierra Nevada dira nagusiak.

·

Barrualdeko hiriak:

barrualdeko hiriburu gehienek interes historiko-artistiko Handia dute, eta oso egonaldi laburreko turismoa izatea da haien ezaugarri Nagusia. Toledo, Salamanca, Granada eta Sevilla dira horren adibide batzuk.

·

Madril:

herrialdeko hiriburua izateak areagotu egiten du bertako Aberastasun historiko-kulturala, eta, hala, garrantzi turistiko handia du Biltzarren eta negozio bidaien jomuga gisa.

Entradas relacionadas: