Turismoa espainian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,4 KB

TURISMO ESPAZIOAK:



1.SARRERA:

1960ko hamarkadatik aurrera, Espainiak garapen handi izan du sektore honetan eta gaur egun potentziarik handienetakoa da atzerrikobolumenari begira eta bai jarduera horrek emandako diru sarreerei erreparatuz.Espainiako turismoaren gorakadan kanpoko kanpoko eta barruko faktoreak izan dute eragina.

2.KANPOKO FAKTOREAK

Europako mendebalde eta iparraldeko hazkunde ekonomikoak erdi klaseko gizarte sorrarazi zuen. Hauek erosteko eta kontsumitzeko ahalmen gehiago zuten eta hori  aisialdian nabaritu zen . Horrekin batera langileak opor ordainduak izateko legeak abian jarri ziren.Garraiobideen aurrerakuntzak joan etorriak erraztu zituen: hegazkinaren prezioa murriztu, trenbideen eta errepide sarea hobetu eta automobilen erabilera orokortu egin zen.

3. BARRUKO FAKTOREAK:

Espainia Europako bezeroengatik hurbil egotea. Klima eta paisaia aproposak. Kultura ekarpena: monumentuak,tradizioak, folkloreak..Merkea izatea atzerriko turismoarentzat pezetaren blaioa zela eta. Estatuak emandako laguntzak jarduera horiek bultzatzeko.- Gaur egun beste faktore batzuk dira turismoa bultzatzen dutenak: 1Barruko eskaria handitzea. 2Eskainitako turismo produktuen dibersifikazioa. 3Garraiobide azpiegiturak hobetzea. 4Tokiko administrazioko turismoko sustapen ekintzak.5Inguruetako konpetentzia egiten dien herrialdeen ezegonkortasun politikoa:Balkanak, Ipar Afrika..

4TURISMO EREDU TRADIZIONALAK:

1960tik aurrera ematen den turismo ereduari deritzo turismo tradizionala. Turismo mota hau bezero kopuru handiari zuzenduta dago. Normalean bezerohauek erosteko ahalmen ertain dute erdiko kategorietako hoteletan eta apartamentuetan hartzen dute ostatu, eguzkia eta hondartza dauden lekuetan( turismo sol playa). Sektore hauek tour operadoreekiko mendekotasuna du eta gehien atzerrikoak direnez lortutako kapitalaren zati handi bat atzerrira doa.

5 TURISMO TRADIZIONALAREN ESKAINTZA:

Produktua saltzen dutenak: erakundeak (Goitur) nazioarteko azoketan beraien produktuak eskaintzen dituzte, FITUR, turismo bulegoak, bidai agentziak… -Ostatu eskaintza oso zabala da batez ere Mediterraneoko kostaldean eta uhartetan. Espainia mundo mailan hotel eskaintza handiena duen hirugarren estatua da Estatu Batuak eta Italiaren atzetik. Hotelez kanpoko establezimeduak ere ugariak dira (kanpalekuak, apartamentuak eta kanpinak).-Mantentze eskaintza: sukaldaritza,kafetegiak eta tabernak.-Astialdirako eskaintza: kirol instalazioak,olgetarako parkeak(Port Aventura),ur parkeak, klub hipikoak, golfak eta instalzaio nautikoak.

6 TURISMO TRADIZIONALAREN ESKARIA:

Hasieran atzerriko turismoa zen nagusi,gaur egun berriz barruko turismoaren eskaria oso garratzitsua da. –Nazioarteko eskariak gore egin du 1950eko hamarkadaren amaieratik aurrera,baina bi krisi garai izan ditu 1975ekoa esaterako.Espainia Europar Batasunean sartu zenetikbisitarien kopurua gora egin du nabarmen.


  Gehienak Eurapko iparraldetik eta mendebaldetik datos. Alemania, Britania Handia, Frantzia eta Benelux. Atzerriko turismo hau batez ere udan etortze da eta eguzkiaeta hondartze dauden lekuetara bideratuta dago, batez ere uharteetara eta Kataluniako iaparraldeko kostaldera.- Estatuko eskariak gora gora egin du 1960ko hamarkadatik aurrera bizi mailak gora egitean. Turistak zonalde industrializatutik datos eta urtean hibeto banatzen dira. Jomuga nagusiak Mediterraneoko kostaldeko erkidegoak(Valentzia, Andaluzia eta Katalunia).-Eskariak gehiegizko urtekortasuna arazo bat da Espainiako turismoarentzat. Eskaria batez ere udako oporrekin bat dator. Kanarietan urtarokotasun hau ez da gehiegi nabaritzen. Estatuko turismoaabuztuan pilatzen da. Hala ere asteburu eta zubietako irteerak ugaritu egin dira azken urte hauetan. Azpiegiturak sasoi batzuetan gehiegi erabiltzen dira eta kalitatea galtzen dute ingurumena arazoak sortuz.

7TURISMO TRADIZIONALAREN KRISIA:

Turisten kopurua eta diru sarrerak gorantz egin arren 1990etik turismo tradizionala krisian dago. Gaur egun turismo tradizionalean erdi eta behe mailako turistak nagusitzen dira. Turismoaren eskaintzak ere prezioak garestitu arren kalitatea ez du hobetu eta Mediterraneoko beste estatu batzuenlehia du.Ingurumena ere nahiko hondatuta dago

.8TURISMO ALTERNATIBOA

Tursimo tradizionalaren krisia dela eta sektore birmoldatu eta berriztatuegin behar izan du eta turismoa bultzatzeko politika berriak sortu dira.Politika hauetan ingurumena,azpiegiturak eta ekipamenduak kontuan hartzen dira eta autonomi bakoitzeko administrazioa da horretaz arduratzen dena. Turismo politika hauek honako helburuak ditu: -Kalitatezko turismoa bultzatu: erosteko ahalmen handia duten turistak erakarri nahi da eta horretarako azpiegitura onak, instalazio modernoak eta ingurumena zaindu behar da.-Eskaintza hobetzea urtarokotasuna gainditzeko. Horregatik turismo modalitateberriak sortu dira:

1.Hirugarren adineko turismoa


2Kirol turismoa:

golf, nautikoa…

3Nekazaritza turismoa

4Ekoturismoa 5Kultur turismoa, kongresu turismoa, turismo gastronomikoa… Atzerriarekiko mendekotasuna gutxitu nahi da tour operadore nazionalak sortuz. Turismoaren garapena eta ingurumenaren garapena bateratzea. –Hala eta guztiz ere, turismo tradizionala eta alternatiboa kontutan harturik, gaur egun turismo dentsitaterik handiena Mediterraneoko kostaldean,Balearretan, Kanarietan eta Madrilen daude. Iparraldeko eta ipar mendebaldeko kostaldeetan, dentsitateak ez dira hain handiak eta nukleo zehatzetan pilatzen da (Rias baixas Galizian, Asturiaseko kostaldea eta Kantabriako kostaldea). Penintsulako barrualdean berriz turismo dentsitate txikia da eta hiri historikoetan ematen da. Azken horietan turismo kulturala egiten da eta urtarokotasunak.


TURISMO ESPAZIOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Turismoa populazioaren aldi bateko mugimendua da, aisialdi baterako.

BILAKAERA


EAEn, turismoa azken urteetan asko hazi den sektorea dugu. Hala ere, Espainiako erkidegoen artean 10.Postuan dago , gure erkidegoan guen garrantziaz jabetzeko hona hemen datu batzuk: EAEn,BEGren %5.2 hartzen du eta enpleguaren %4. Bilakaerari buruz, tradizionalki , Lapurdin izan du garrantzia XIX.Mendetik aurrera eta kostaldean batez ere [Miarritze,Donibane,Lohitzune,Getari eta Angelu] Hondartzak, bainuetxeak, kafetegiak, etab.. Bat zetozen errege-erreginen,aristokraten eta burgesiaren gustuekin. Hori dela eta Miarritzen hotelak,jauregiak eta aisialdirako guneak sortu ziren. EAEn Donostia,Zarautz eta Lekeitio izan dira aitzindari , Donostia izan da maila ertain eta altuko bisitarien erakarle. Horien artean, errege-familiak ere udaleku zuen Donostia. Gorakada XX.Mendearen hasieran ezagutu zuen. Artean,trena,hotelak,bainugelak eta kasinoa eraiki ziren. Hiriburuaz gain, Hondarribia eta Zarauzko guneek ere garrantzia hartu zuten. Bizkaian,Lekeitio izan zen aitzindari. XX.Mendearen hasieran ere Neguri eraiki zen burgesiaren egoitzarako,hondartza ondoan,berdegune eta kirol-instalazioekin. Bainuetxeak garai batean ugariak izan baziren ere, gaur egun hiru besterik ez dira geratzen: Kanbo , Fitero eta Zestoakoa. Gerra Zibila eta gerraostearekin,turismoak beherakada izan zuen. 1950eko eta 60ko hamarkadetan berpiztu zen turismo jarduera Estatu mailan, Europa mendebalde eta iparraldearen hazkunde ekonomikoaren eta garraioen hobekuntzaren eskutik. Hortaz , eguzkiak, hondartzeko paisaiek,kulturak eta arteak atzerritarrak erakarri zituzten. Barne-turismoa ere apurka-apurka indarra hartzen joan zen ekonomiaren oparoaldia eta errenta maila igarotzearekin batera. Turista gehienak udako oporretan pilatu arren jende andana lekuz aldatzen da, asteburuak igarotzeko. /0ko hamarkadan jaitsiera nabarmena egon zen, krisiagatik eta Mediterraneo aldea lehenetsi zelako. 1990eko hamarkadaren hasieran turismo eredu tradizionala krisian sartu zen: nazioartean lehiakide berriak agertu ziren eta turisten gustuak aldatzen zihoazen, turismo alternatiboaren mesederako. Bestalde industrian jasandako krisia eta birmoldaketaren ondorioz langile asko zerbitzuetan hasi ziren lanean. Prozesu horrekin batera emakume ugari sartu ziren lan munduan. 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera berreskurapena eman zen, ekonomian eta enpleguan.

FAKTOREAK ETA EZAUGARRI OROKORRAK:


Orokorrean, turismoan eragina duten faktoreen artean , kanpokoak eta barnekoak bereizi beharra dago. Kanpoko faktoreak honako aspektuei lotuta daude, ekonomiaren egoera,turisten erosteko ahalmena,zerbitzuen prezioak, etab… Barne faktoreak hauek dira ; klima eta paisaia, prezio merkeak izatea, azpiegitura onak izatea,etab… EAEn turismoa erakartzeko motibo artean inportanteenak lana edota negozioak , paisaiak eta kultura. EAEren turismoaren ezaugarriak desberdinak dira, Espainiako ereduarekin alderatzen baditugu. Euskal turismo-sektorea ez da oinarritzen eguzki eta hondartzako ereduan soilik,baizik eta baliabide anitz eta osagarrietan: klima leuna dago , industria eta negozio turismoa, gastronomia, zinema eta jazz jardunaldiak, kultura eta ohitura berezkoak...

TURISMO ALDEAK ETA GUNEAK


Bi eremu nagusi : kostaldekoa eta barnealdekoa. Kostako turismoak udan izaten du goreneko aldia.Kostaldean, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuak nabarmentzen dira, funtzio desberdinak betetzen dituztelako. Gipuzkoan kanpoko turismoak garrantzi gehiago du, Bizkaian eta Araban baino ; Donostiaz gain beste gune hauek ere baditugu; Hondarribia, Zarautz, Orio, Zumaia eta Deba. Bizkaiaren barruan,Bilbon negozio-turismoa da nagusi, kulturala eta aisiarakoa ere hazi diren arren. Kostaldean honako herri hauek ere aipatu behar ditugu[Plentzia, Bakio, Mundaka eta Lekeitio] Kostaldeko toki horietan euskal herritar askok dute bigarren etxebizitza eta , beraz , barruko turismoa da nagusi. Barnealdeak bisitari gutxiago hartzen ditu, eskaintza ere urria delako. Gasteiz nabarmentzen da eremu honetan, industria garapenari lotuta; beste gune batzuk hauexek dira [Durango , Eibar,Arrasate, Tolosa eta Arabako Errioxa].


TURISMOAREN EGITURA:


EAEk 2008an, bi miliotik gora bisitari hartu zituen, Horietatik gehienak Espainiatik etorri ziren  ; jatorriaren arabera Katalunia eta Madril dira nagusi, barne bisitaren mugimenduak ere kontuan hartzeko izanik. Gaztel-Leon, Andaluzia, Valentzia eta Galiziakoak datoz ondoren. Atzerritarrek bisitarien ia heren bat osatzen dute. Europakoak dira nagusi. Ondoren AEBko eta Kanadako bisitariak datoz ; azken 10 urteetan, bisitarien kopurua bikoiztu da. Bisitari gehien hartzen duen probintzia Gipuzkoa da, eskaintza turistiko handiagoa duelako; ondoren Bizkaia eta azkenik Araba. Estazionalitatea ez da beste toki batzuetan bezain nabarmena ; izan ere, abuztua da bisitari gehieneko hilabetea. Neguko minimoak, ordea, negozio-turismoarekin leuntzen dira edota ekitaldi batzuekin. Bataz besteko egonaldia laburra da eta orokorrean hotelen plazen erdiak betetzen dira , ostatu hartzeko lau modu daude ; hotela, bigarren etxebizitza, kanpina eta nekazal turismoa. Hoteletan bisitariak turista klasekoak dira batez ere; hotelak Lapurdiko kostaldean eta hiriburuetan kontzentratzen dira. Turismo modalitate nagusiak dira: aisialdirako turismoa ; kostaldean nagusiki eta nabarmentzen da ; Deba , Hondarribia eta Zarautz ; barnealdean ; Oñati,Isaba eta Otxagabia eta bainuetxeei lotuta Seztoakoa , esaterako. Bigarren etxebizitza oporrak pasatzeko modurik hedatuena da EHan, kostaldean kontzentratuta , barnealdean ego narren. Negozio, kongresu eta kulturari lotutako turismoa. Honetan aipatzekoak dira hiriburuak horretarako dituzte  azpiegiturak eta eraikinak aprobetxatuta. Horiez gain, horietatik gertu edo komunikabide nagusien ondoan dauden beste gune batzuk [Eibar,Getxo,Altsasu,..] Ostalaritzaren barruan, jatetxeen eskaintza ugaria da. Banaketa espaziala orekatua da, hiriburuetan kontzentratu arren eta gehienak enpresa txikiak dira. Ekoturismoa eta  turismo aktiboari lotutako modalitatea: landa-turismoa, kirola,etab… Nekazal turismoa 60ko hamarkadan zabaldu zen Europan zehar. Eusko Jaurlaritzak 1988an arautu zuen arlo hori nekazaritako familia enpresen ekonomia sustatzeko. EAEn eta Nafarroan 90eko hamarkadan gorakada handia izan zuen, baserrien inguruko ekonomia sustatzeko eta nekazal munduaren populazioari eusteko asmoz. Atlantiko aldean garatu da, Iparraldean bereziki. Oporretako egonaldia da nagusi eta hiru eguneko iraupena du bataz beste. Kanpinaren moda XX.Mendearen erdialdean ailegatu zen EHra, kostaldeari lotuta. Turismo honek garapen gutxiago du beste lurraldeekin konparatuz.

GAUR EGUNGO TURISMO GUNEAK ETA AHULEZIAK:


EAEk baliabide ekonomiko, natural eta kulturalak ditu , eskaintza dibertsifikatua eta osagarria egiteko eta urterokotasuna nolabait leuntzeko. Hori posiblea da industri-eta negozio-turismoak duen pisuagatik. Geografikoki, Europatik gertu egotea ere abantaila da atzerritarrak erakartzeko. Errenta-mailaren gorakadak, garraioek hobekuntzak eta turismorako jomuga alternatiboak bilatzeak turismoaren hazkundea ekarri du. Bestalde atzerritarrek duten irudia EHri buruz positiboa da, horretan Eusko Jaurlaritza egindako kanpainek eragina izan dute. Hala ere, ahulezi batzuk ere baditu EAEren turismo sektoreak: Enpresa antolaketa ahula, produktu eta zerbitzu batzuen garapen eskasa presentzia urria merkaturatze bideetan. Bestalde, kanpotarrek EAEz duten irudia eragina dute , hau da, zerbitzuen prezio garestiak. Turistek gero eta gehiago exijitzen dute, eskaintza eta prezioei dagokienez. Sektoreak ere turisten gustuei egokitu behar da, teknologia berriak sartu eta euren  produktuak ondo saldu lehiatsuak izateko. Kalitatezko turismoaren aldeko apustua egin behar da, eskaintza dibertsifikatua, azpiegitura eta zerbitzu onak ondo eskainita. Izan ere, balio erantsi handiagoko turismoa sustatu behar da, garapen iraunkorrarekin bat datorrena. Azken finean turismoa kontuan hartu behar du turismo garapenak jasangarrian izan behar direla ingurumena erreparatuz.


ESPAINIAKO ERREPIDE SAREAREN IRUZKINA

Aurrean dugun mapak Espainiako errepide sarea adierazten du. Mapa lineala dela esan daiteke mota desberdinetako errepideak kolorezko lerroen bidez adierazita daudelako: autobideak eta autobiak lerrojarraitu urdinez, eraikitzen ari direnak borobilez osatutako lerrroekin eta azkenik bestelako errepideak lero jarraitu gorriz irudikatuta.

Lehenik eta behin esan beharra dago Espainiako lurraldetako garraio sarearen banaketa irregularra dela eta lotuta dagoela biztanleriaren eta dentsitatearekin eta industria sektoreen garapenarekin. Horregatik Madril eta Bartzelona metropoliak dira dentsitate handieneko sareak dituztenak. Garraio sare hau XX. Mendearen bigarren erditik asko hobetu da eman diren ekonomia eta gizarte aldaketen ondorioz eta gaur egun ere hasiz doa.

Iberiar prenintsulako errepide sareak diseinu erradiala du. Erdigunea Madrilen dago eta ardatzak ditu periferiako portu eta hiri nagusietarantz, bertan biztanleria eta jarduera ekonomikoa biltzen dira. Eredu hori estatuaren eredu zentralistari dagokio. XVII. Mendean abiatu zen Borboitarrekin eta 1960ko hamarkadan sendotu zen, errepide sarea modernizatu zenean. Gaur egun egitura erradialari eusten zaio, baina zeharkako ardatz batzuk gehitu zaizkio, hala nola, Ebroko, Mediterraneokoa eta Andaluziakoa urdinez adierzita. Ezaugarri teknikoak askotarikoak dira. Estatuko autobide eta autobia gehienak daude eta ez dute 7m-tik beherako zatirik, mapan urdinez adierazita, glomeratu asfaltikodun zoladura eta nagusi kalitate handiagoa duelako. Sare autonomikoak eta tokikoak gutxiegitasun gehiago dituzte zabalerari eta zoladurari dagokionez, mapan gorriz aurkitzen ditugunak, alegia.

Gainera mapan ikus daitekeen bezala lurralde desoreka argiak daude: bai sarearen dentsitateari dagokionez, bai trafikoaren intentsitateari eta irisgarritasunari dagokionez. Sarearen dentsitatea handiagoa da ekonomiari begira dinamikoenak diren erkidegoetan, (Madril, katalunia, Valentziako erkidegoa), biztanleria sakabanatua eta erliebe gorabeheratsua duten inguruetan (Bizkaiko golkoaren ingurua) eta uharteetan. Eta txikiagoa da oso dinamikoakez diren erkidegoetan eta biztanle nukleo pilatu eta urriak dituzten inguruetan (Extremadura, Aragaoi, bi Gaztelak eta Andaluzia).

Trafikoaren intentsitateari dagokionez, handiagoa da edukiera handiko bideetan, batez ere, Mediterraneoko eta Ebroko korridoreetan, bertan, hiri industria eta turismo dentsitate handienak daudelako.

Irisgarritasuna errepidez handiagoa eta homogeneoagoa da beste garraio azpiegitura batzuena baino. Hala ere hurrengo hauetan pilatzen da; industria eta turismo gune nagusietan, ezpiegitura gehiago eta kalitate handiagokoak erakarri zituzten eta, batez ere, edukiera handiko zenbait bideek bat egiten duten puntuetan (Madril, Bartzelona eta Zaragoza). Aitzitik, irisgarritasuna txikiagoa da Frantziaren eta Portugalen ondoko muga inguruetan.


Esan behara dago errepide sarearen errepide garrantzitsuenak honako hauek direla:

·I-N: Madril-Burgos-Irun

·II-N: Madril, Zaragoza eta Katalunia

·III-N: Madril-Valentzia

·IV-N: Madril-Sevilla-Cadiz

·V-N: Madril-Badajoz-Portugal

·VI-N: Madril-Coruña

Azkenik garrantzitsua da aipatzea Garraio Azpiegituraren Plan Estrategikoa, errepide sarearen arazoak konpontzea eta arautzea du helburu: lurralde osoari errepidez irisgarritasun handiena ematea, egin gabe dauden ardatzak ixtea eta Europar Batasunarekin errepidez dagoen integrazioa bultzatzea. Gainera errepideko garraioari dagokionez egiten den ingurumen jarduera automobilen kutsadura murriztea da, garraio kolektiboa eta trenbidea sustatuz. Horrez gain "errepide berdeak" bultzatuko dira ingurumen balio handia dutelako.

Entradas relacionadas: