Turismo-jardueraren bilakaera eta egungo garrantzia espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,54 KB

 

TURISMO ESPAZIOAK EAE-N


:
Turismoa populazioaren aldi bateko Mugimendua da, aisialdi baterakoa.

Turismoaren garrantzia eta bilakaera


: EAEn turismoa azken urteetan asko hazi den Sektorea dugu. Turismoak gure erkidegoan garrantzi handia dauka. Bilakaerari Buruz, Lapurdi izan du garrantzia
XIX.Mendetik aurrera eta kostaldean Getari, Angelu, Miarritze eta Donibane Lohitzune. EAEn Donostia, Zarautz eta Lekeitio Izan dira aintzindira. Donostia izan da maila ertain eta altuko bisitarien erakarlea. Errege familiak udalekua zuen bertan. Bizkaian Lekeitio izan zen aintzindari. XX mendearen hasieran Neguri eraiki zen burgesiaren egoitzarako, hondartza Ondoan, berdegune eta kirol instalazioekin. Gerra Zibila eta gerraostearekin Turismoak beherakada izan zuen.1950eko Eta 60ko hamarkadetan berpiztu zen turismo jarduera Estatu mailan, Europa Mendebalde eta iparraldearen hazkunde ekonomikoaren eta garraioen hobekuntzaren Eskutik. Barne turismoa indarra hartzen joan zen ekonomiaren oparoaldia eta Errenta maila igotzearekin batera. 70ko hamarkadan jaitsiera nabarmena egon Zen, krisiagatik eta Mediterraneo aldea lehenetsi zelako. 1990eko hasieran Turismo eredu tradizionala krisian sartu zen: nazioartean lehiakide berriak Agertu ziren eta turisten gastuak aldatzen zihoazen, turismo altenatiboaren Mesederako. 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera berreskurapena eman zen, Ekonomian eta enpleguan.

Turismoaren faktoreak eta ezaugarri orokorrak


: Turismoan eragina duten faktoreen artean, Kanpokoak eta barnekok bereizi beharra dago. Kanpoko faktoreak honako aspektuei Lotuta daude: ekonomiaren egoera, turisten erosketa ahalmena, zerbitzuen Prezioak, irisgarritasuna, inguruko herrialde lehiatzaileak... Barne faktoreak Honako hauek dira: klima eta paisaia, prezio merkeak izatea, turismo eskaintza Dibertsifikatua eta kalitatezkoa, azpiegitura onak izatea, barne eskariak gora Egitea... EAEren turismoaren ezaugarriak desberdinak dira, Espainiako turismo Ereduarekin alderatzen baditugu. Euskal turismo sektorea baliabide anitz eta Osagarrietan oinarritzen da.

Turismo aldeak eta guneak


: Gipuzkoako hiriburuak nabarmentzen dira funtzio desberdinak betetze Dituztelako. Gipuzkoan kanpoko turismoak garratzi gehiago du Bizkaian eta Araban baino. Bizkaiaren barruan Bilbon negozio turismoa da nagusi, kulturala Eta aisiarakoa. Kostaldeko toki horietan euskal herritar askok dute bigarren Etxebizitza eta barruko turismoa da nagusi. Barnealdeak bisitari gutxiago Hartzen ditu, eskaintza ere urria delako.

Turismoaren egitura ezaugarriak


: Jatorriaren arabera, Katalunia eta Madril Dira nagusi, barne bisitarien mugimenduak ere kontuan hartzekoak izanik. Europakoak dira nagusi eta gero AEBko eta kanadako bisitariak. Azken urteetan Bisitarien kopurua bikoiztu egin da. Esrazionalitatea ez da beste toki Batzuetan bezain nabarmena. Abuztua da bisitari gehieneko hilabetea. Neguko Minimoak negozio turismoarekin leuntzen dira. Egonaldia laburra da eta hotelen Plazen erdiak betetzen dira. Ostatu hartzeko lau modu nagusi daude: hotela, Bigarren etxebizitza, kanpina eta nekazal turismoa. Turismo modalitate Nagusiak: a)Aisialdirako turismoa kostaldean da nagusi. Kostako herri hauek Nabarmentzen dita: Deba, Hondarribia eta Zarautz eta Barnealdean Oñati, Isaba Eta Otxagabia. Bigarren etxebizitza oporrak pasatzeko modurik hedatuena da Euskal Herrian, kostaldean kontzentratuta. Negozio kongresu eta kulturari Lotutako turismoa. Ostalaritzaren barruan, jatetxeen eskaintza ugaria da. Banaketa espaziala orekatua da, hiriburuetan kontzentratu eta gehienak enpresa Txikiak dira. Ekoturismoa eta turismo aktiboari lotutako modalitatea. Nekazal Turismoa 60ko hamarkadan zabadu zen Europan. EAEn eta Nafarroan 90eko Hamarkadan gorakada handia izan zuen, baserrien inguruko ekonomia sustatzeko Eta nekazal munduaren populazioari eusteko asmoz. Kanpinaren moda XX mendearen Erdialdean ailegatu zen Euskal Herrira kostaldeari lotuta. EAEn garapen Gutxiago du turismo era horrek beste lurraldekoekin alderatuta, Iparralde eta Nafarroakoarekin.

Gaur egundo turismoaren indar guneak eta ahuleziak


: Indar guneak EAEk baliabide ekonomiko, natural eta Kulturalak ditu, eskaintza dibertsifikatua eta osagarria egiteko eta Urtarokotasuna nolabait leuntzeko. Europatik gertu egotea ere abantaila bat da. Errenta mailaren gorakadak garraioen hobekuntzak eta turismorako jomuga Alternatiboak bilatzeak turismoaren hazkundea ekarri du Euskadira. Atzerritarre EAEz duten irudia positiboa da: gastronomia eskaintza, paisaia eta natura, Museoen eta kultur eskaintza, hiriak eta herriak, ohiturak eta tradizioak eta Abegi ona. Ahulezi batzuek ere baditu EAEren turismo sektoreak. Enpresa Antolaketa ahula, produktu eta zerbitzu batzuen garapen eskasa eta presentzia Urria merkaturatze bideetan. Kanpotarrek EAEz duten irudian eragina dutelako Aipatu behar ditugu. Turistek gero eta gehiago exijitzen dute. Kalitatezko Turismoaren aldekoapustua egin behar da, eskaintza dibertsifikatua, lurraldean Zehar orekatua, azpiegitura eta zerbitzu onak eskainita. Turismo jarduerak Bultzatzeko politikoek, bisitari eta diru ekarpena handitzeaz gain kotuan hartu Behar dute turismo garapenak jasangarria izan behar duela, ingurumena Errespetatuz.

Entradas relacionadas: