Trenbideen legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,01 KB

 

2-->


 MARIA CRISTINAREN ERREGEORDETZA:Ondorengotza arazoa → Fernandok VII alaba bat eduki zuen (Isabel II). Hori baino lehenago momenturarte Fernando eta gero egongo zen erregea Carlos (Fernandoren anaia) lege salikoaren bidez izango zen. Baino Fernandok lege hori suntsitu eta berrespen pragmatikoaren legea (Emakumeak erreginak izateko ahalmena) sortu zuen; bere alaba Isabel erregina izateko. Carlosek ez zuen onartu lege hori eta gerrate bat sortu zuen bere ilobaren aurka (Gerrate karlistak)
Errege estatutua
1834ean, Martinez De La Rosa gobernuburu liberal moderatuak idatzitako konstituzio baten antzeko lege multzoa. Bertan, monarkiak ahalmen ugari edukitzen jarraitzen zuen, eta horren aurrean aurrerakoiek altxamendu bat planteatzen dute.
1837 konstituzioa Gobernuan aurrerakoiak zeudenez, hauek idatzitako konstituzioa. Ezaugarriak: subiranotasun nazionala, botere legegilea bi ganbaran oinarritua:---Kongresua: herritarrek aukeratua (sufragio zentsitarioa, %2.4 boto eskubidea)---Senatua: erregeak aukeratuta. Botere betearazlea(gobernua) erregeak aukeratzen zuen, estatu konfesionala(estatuak eliza finantzatu), hiritar eskubideen aldarrikapen zabala.Desamortizazioak: ---Mendizabal → Estatuak dirua behar zuen Karlisten kontra borrokatzeko eta estatuak elizaren lurrak salmentan jarri zituzten gerrateak finantziatzeko. ---Madoz → Udalen legea → 1840ean gobernu moderatuak idatzitako legea. Herrietako eta hirietako alkateak herriak aukeratu beharrean, erregeak aukeratu. Legearengatik altxamendu aurrerakoiak, eta horregatik M. Cristinak abdikatu, eta Espartero jarriko da erregeorde.

ISABEL II ERREGETZA:Libreganbismoa / protekzionismoa → Estatuak aplikatzen dituen politika-ekonomikoak dira.---Libreganbismoan: ekonomia askea, mugetan zergarik ez jarri kanpotik etortzen diren produktuei. ---Protekzionismoak: aldiz, herrialde bakoitzaren ekonomia babesteko, kanpoko produktuei mugetan zergak jartzen zaizkie. ---Garai haietan, Esparterok politika libreganbista aplikatu zuen, Ingalaterrarekin akordio bat sinatuz. Catalan altxamendua egin zuten, eta orduan, Esparterok bartzelona bonbardeatu zuen. Bere alderdikoen babesa galdu zuen eta alde egin zuen. Hau gertatu ondoren Isabel jarri zen.1845 kontituzioa → Moderatuek idatzitako konstituzioa, lehenengoarekin konparatuta erregeari podere gehiago ematen diote.---Soberanotasun partekatua herriaren eta erregearen artean.---Errentaren eskubideen murrizketa, sufragio ahalmena gutxitu (%1) ---Erregearen boterea handitu.
1851 konkordatua
Eliza katolikoa eta gobernuaren arteko ituna. Elizaren ‘’haserrea’’ (desamortizazioengatik) arintzeko, gutxitzeko. Elizari ez dizkiote kendutako lurrak itzuliko, baina gobernuak finantzazioa eta hezkuntzaren kontrola ziurtatuko dio.Zentralismoa/federalismoa → Gobernuak bere boterea eta ahalmenak bideratzeko modua. ---Zentralismoa: estatuak kontrolatzen eta bateratzen du boterea lurraldea bere osotasunean modu hierarkikoan organizatuz. (Gaur egun Frantzia)---Federalismoa:estatuak boterea banatzen du eta lurralde bakoitzak bere ahalmen propioak ditu.(Gaur egun, Estatu batuak)---Garai haietan politika zentralista aplikatu zuen hamarkada moderatuko gobernuak eta politika federala aplikatu zen lehenengo errepublikan.Batasun liberala → Sortuko den alderdi politiko berria, liberal aurrerakoi eta moderatueez osatuta. O’ Donnell generala izan zen agintean. (1856-1863)Ostendeko ituna → 1868an Ostenden Alderdi progresistak, batasun liberala, hainbat moderatu eta demokratak adostutako ituna. Bertan, erregina (Isabel II) boteretik kentzea adostu. Horretarako altxamendu bat (1868an egin zen altxamendua).
1869 konstituzioa
Konstituzio demokratikoena progresistak egina. Monarkiaren boterea asko mugatu:---Manifestazio, bilera eta elkarte eskubidea.---Gizonezkoen Sufragio unibertsala---Irakaskuntza askatasuna---Erlijio askatasuna---Subiranotasun nazionala---Erregearen botereak mugatu. Egitekoak:legeak sinatu eta beto eskubidea ez.Saboiako amadeo → 1870-73. Primek gobernuburu progresistak ekarritako erregea, Italiako erregearen semea. Antzin erregimenaren aldekoak, errepublikanoak, moderatua, ejerzitoa, karlistak...Bere kontra zeuden. 2 arazoei egin aurre: kubako gerra eta 3.Gerrate karlista. Ondorioz, 1873an abdikatu egin zuen. Horrek lehen errepublika ekarri Kantonalismoa Lehen errepublikan sortuko den arazo bat. Andaluzian Federalismoa ulertzeko modu berezia. Boterea behetik gora banatu behar zen (eta ez gotik behera)ezartzeko baina gobernu federalak goitik behera ulertzen zuen botere banaketa eta ezetz esan zuen lehen errepublika garaian.


Entradas relacionadas: