Trenbide sarearen iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

 
46
Lege honek arrakasta izan zuen, eta XIX. Mendearen bukaerarako
Espainiak trenbide-
Sare inportantea lortu zuen.

Trenbide

sarearen erdigunea
Madrilen kokatu zuten, eredu erradialean antolatuz. Probintzietako kapitalak ere
trenbidearekin lotuta gelditu ziren.
Ondorio ekonomikoak
Ekonomia kapitalistaren garapenean ere trenbidea erabakigarria izan zen
merkatuaren zabalkunde eta integraziorako: eskualdeetan monolaborantza
bultzatu zuen (ardoa, olioa, garia...), eta horrek ere hiriburuari, Madrili, indar
handia ematen zion.
Produktu astunen (ikatza, burdina) garraioa erraztu zuen.
Produktu askoren esportazioa eta garraioa merkeagoa zenez, prezioak
berdintzeko eta garestitzeko joera ere egon zen. Oinarrizko produktuak
errazago ateratzen zirenez, pobreek asko sufritu zuten, urte hauetan gosete
handiak jasan ziren eta. Monetaren erabilera ere asko zabaldu zen, eta
merkatuan produktu gehiago zegoen.
Hiriak handiagoak egiteko erabakigarria izan zen trenbidea, baliabideak eta
jendea errazago iristen ziren eta.
Baina, hasieran behintzat, industrializazioari ez zion asko lagundu,
konpainia eraikitzaileek, frantsesek batik bat, material gehiena –errailak,
bagoiak, lokomotorak– Frantziatik edo Europako beste herrialde batzuetatik
inportatzen baitzuten. Espainiako burdingintzak ez zuen asko irabazi lege
honekin, bere produktuak Europakoak baino garestiagoak zirelako.
Trenbideetarako produktuak atzerritik inportatzeko erraztasunek 1907. Urte
arte iraun zuten.
Hainbeste abantaila eman arren, trenbide gehienak ez ziren errentagarriak
eta konpainia gehienek galerak zituzten. Gobernuak erabakitzen zituen
kobratzen ziren tarifak. Trenbide-sareari eusteko dirua herritarrei kobratutako
zergetatik lortzen zen.
Ondorio politikoak
Trenbide-sarearen eraikuntzak estatuaren helburu estrategikoak beteko ditu eta
errepide-sarearen eredu erradiala jarraituz egingo da: erdigunea Madrilen
izango du eta handik periferiako gune estrategikoetara zuzenduko da.

47
Ondorioz, Madrilen pisu politikoa areagotu egin zen. Berez, Madrilen pisu
ekonomikoa nahiko txikia zen garai hartan, eta estatu liberal eta zentralistaren
garapenari sekulako mesedea egin zion. Trenbide-sarearekin, Madrilek hobeto
menperatzen zuen erresumako lurraldea: posta-zerbitzua, funtzionarioen
izendapenak, legeak edo armadaren mugimenduak hobeto antolatzen ziren.
Era berean, alderdi politikoen kanpainak edo Madrilen argitaratzen ziren
egunkari eta aldizkariak azkarrago zabaltzen ziren. Gazteleraren erabilerari ere
asko lagundu zion, eta Penintsulako gainerako hizkuntzek atzerapen
nabarmena jasan zuten.
d. Testuaren garrantzia
Lege hau oso inportantea izan zen, trenbide-sarearen eraikuntzari sekulako
bultzada eman ziolako. Trenbidea faktore erabakigarria izan zen estatu
liberalaren garapenean eta industrializazioaren hastapenetan. Baina trenbideak
eraikitzen gastatu zutena asko izan zen. Penintsulako lurraldea menditsua da
eta leku gehienak trenbidetik urruti geratzen ziren. Horregatik, ekonomiaren
modernizazioa ez zen hain azkar gertatu.

Entradas relacionadas: