Trantsizioa euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,53 KB

 

15. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)

Aurrean dugun Testua, Gerra Zibila hasita, azkenik Espainiako Legebiltzarrak onartu eta euskal hiru lurralde historiko barne harturik, indarrean sartu zen 1. Autonomia Estatutuari dagozkion legeak dira.

SAILKAPENA:

Testu motaren arabera testuak lehenengo mailako informazioa eskaintzen du, Hau da, testua historikoa da gertaera eta egilea garaikidekoak direlako. Formaren aldetik juridikoa da, lege bat delako. Edukiaren aldetik politikoa da Euskal Herriko estatutuari dagokion legea delako. Madrileko diputatuen kongresuan onartuta 1936ko Urriaren 4an, II. Errepublikaren amaieran, gerra zibila hasita zegoela eta Gazetan eta Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratuta. Autore Bezala, Errepublikako Gorteak ditugu, honetan onartzen baita lege bezala. Konkretuki, testuaren bultzatzaileak Indalecio Prieto Sozialista eta Jose Antonio Aguirre Abertzalea izan ziren, gorteetako estatutu-komisioan presidente Eta idazkari.  Testu hau helburu publikoa Dauka, argitaratuta dagoelako Gaceta de Madrid-en eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1.Alea izan zen, denontzat da. . Nazionala Da espainarrei zuzenduta dagoelako, eta batez ere Euskal autonomia estatutua Osatzen dutenei,gipuzkoar, bizkaitar eta arabako biztanleei.

ANALISIA:

Gerra Zibila hasita, azkenik Espainiako Legebiltzarrak onartu eta euskal hiru lurralde historiko barne harturik, indarrean Sartu zen 1. Autonomia Estatutuari dagokio. Hain zuzen, bertan, hainbat Artikulu garrantzitsu jasotzen ditu.

Lehenengo eta behin, egitura Autonomiko hori, “Euskal Herria” izena hartuta, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia Probintziek osatzen dute. Konstituzioaren araberako Espainiar Estatu barruko Egitura izango da, eta Euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak izango dira (1.Art.). Zuzenbidea babesteko eta orden publikoa bermatze aldera, polizia Antolatzeko eta kudeatzeko ahalmena edota eskumena aitortzen zaio (5.Art.). Egitura Autonomo horren barruko botereak (legegilea, betearazlea, epaile boterea) Gauzatuko dira Konstituzioaren eta Estatutuaren arabera, horretarako eratuko Diren organoen bidez, betiere honako baldintzak betez: 1.Organo legegilea: Hautatuko da, sufragio Unibertsal, berdin, zuzen eta sekretu bidez. 2. Organo betearazlea: - Organo Legegileko gehiengo demokratikoaren arabera ezarriko da; - Errepublikarekin Izan beharreko harremanei dagokienez, bere ordezkaria organo betearazleko Gobernu burua edo Lehendakaria izango da. Hala ere, gerraren baldintza bereziak Direla-eta eta honek dirauen bitartean (1. Xedapen iragankorra), bai Lehendakariak (Estatutua ofizialki onartu eta hurrengo 8 egunetan, ahal duten Herrietako zinegotziek aukeratua) eta bai bere Gobernuak, Estatutuan jasotzen Diren eskumen guztiak erabili ahalko dituzte, baina behin-behineko izaera izango Dute.Eskualde Autonomoaren barruan, probintzia bakoitzari ere, era “autonomoan” Gobernatzeko ahalmena aitortzen zaio (10.Art. Eta 1.Xedapen iragankorra).

IRUZKINA:

Estatutuaren onarpena 1917an Hasitako prozesu luze baten emaitza izan zen. Urte horretan EAJ-k euskal autonomia zabalagoa lortzeko kanpaina hasi zuen, baina garai honetan ez zuten Emaitzarik handirik lortu, Alfontso XIII.Aren erregealdiko krisia zelako eta Garai horretako gizarte gatazka eta Primo de Riveraren diktadurarengatik.


II.Errepublika aldarrikatu Zenean, berehala jarri zen abian estatutuaren aldeko ekimenak. Eusko Ikaskuntzari proiektu bat lantzeko eskatu zioten eta 1931an Euskal Estatutuaren Estatutu Orokorra aurkeztu zuten, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa biltzen Ziren. Ekainaren 14an lurralde horietako udalak Lizarran bildu ziren eta Gehiengo zabalaz onartu zuten hortik aurrera Lizarrako Estatutua deituko zen Dokumentua. Horretan ezartzen zen Eusko Jaurlaritzak Vatikanoarekin harreman Diplomatikoak ezartzeko ahala izan behar zuela, eta horrek eztabaida bizia Piztu zuen Errepublikarekin, ez baitzegoen presta hori onartzeko. 1931ko Abenduan aurkeztu zen Espainako Gorteetan, eta alderdi errepublikanoek erabat Baztertu zuten. Gorteek ezezkoa eman ostean beste batzorde bat eratu zen, Estatutuaren beste proiektu bat egiteko, eta hori lau lurraldeen udalen bilkura Tirabiratsu batean aurkeztu zen bozketa bidez erabakitzeko. Udaletako ordezkari Gehienek baiezkoa eman zuten (%90tik gora), Nafarroakoek izan ezik (%53k Ezetz), horregatik hiru probintzietara mugatu zen eta erreferendumerako deia Egin zuten: baiezko argia Bizkaian (%88) eta Gipuzkoan (%89), Araban ordez, Gehienek ezezkoa (%47k estatutuaren alde). Gainera lehenengo autonomia estatutua lortzeko itxaropena bertan behera geratu zen CEDA-ren garaipenarekin 1933ko hauteskundeetan. 1934tik 1936ra CEDAk proiektua gelditu zuen eta bere Harremanak EAJrekin (Euskadin gehiengoa zeukanarekin) gero eta txarragoak ziren, Eta 1936an Fronte Popularra boterera heldu arte estatutuaren auzia ez zen Berriro aztertu.

1936ko urriaren 1ean, gerra Egoeran, Madrilgo Gorteek Euskal Autonomia Estatutua onartu zuten, eta urriaren 7an Jose Antonio Aguirre, Gernikako Batzar Etxean egindako zinaren bidez Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakaria bihurtu zen. Ordurako Araba eta Gipuzkoaren zatirik gehiena (Eibar izan ezik) matxinoen esku zegoen, horregatik Aguirreren gobernuaren erabakiak Bizkaian soilik izan zuten eragina eta 9 Hilabetez baino ez, 1937an frankisten erasoa hasi arte. Alderdi politiko Guztiek izan zuten ordezkaritza gobernuan, CNTk izan ezik (EAJ, PSOE, EAE-ANV, Euskadiko Alderdi Komunista…). Hamaika salburu zeuden, 5 nazionalista eta 6 Errepublikano.

EAJren jarrera gobernuan Moderatua izan zen: ez zuten kleroa jazarri, erlijio askatasuna onartu zuen, Ordena publikoa onartu zuten eta ez zen gizarte-iraultzarik izan, eta jabetza Pribatua errespetatu zen. Egoera hain berezia izanda, onartutako eskumenak Gainditu zituen Eusko Jaurlaritzak eta ia estatu independiente bezala Funtzionatu zuen: dirua egin zuen; Euskal Unibertsitatea sortu zuten, eta Lehenengo ikastolak; armada eratu zuen, bai oinezkoa bai itsasokoa, zenbait Arrantzontzi armaz hornituz; 1000gizonez osatutako polizia sortu zuen, Ertzantza; Bilbo inguratzen zuen burdinazko hesia eraikitzen hasi zen, baina Hesi hori ez zen eraginkorra izan. Industria arloan gabezi handiak izan zituen Jaurlaritzak eta mea ekoizpenak eta siderurgia etengabeko beherakada izan Zuten, ez baitziren gerrako beharretara egokitu. 1937ko apirilean hasi zen Mola Jeneralaren erasoa eta Jaurlaritzaren lehentasuna lurraldea defendatzea izan Zen, pixkanaka tropa frankistak Bizkaia konkistatzea lortu arte.

KONKLUSIOA:

Testu honek garrantzi handia Du historian, izan ere estatutu honen bidez Espainako Gobernuak Euskal Herrian bere Lurraldea kudeatzeko autonomia ematen diolako ematen diolako, subiranotasuna Herrian jarriz. Lehendakari bat ordezkari izanda eta babes juridikoa eta ordena Publikoa mantentzeko erantzukizuna, polizia propio batekin, Nahiz eta Estatutu Honek eragina bertan behera geratu 1937an frankismoaren erasoaren eraginez, Gaur egun ere Euskal Herriak bere autonomia izaten jarraitzen du. Gainera, 1936ko estatutuak eragina izan zuen 1978an egin zen estatutuan.

Entradas relacionadas: