Trantsizioa euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,98 KB


12. Gaia: TRANTSIZIOA (1975 – 1982)


Francoren heriotzarekin bat diktaduraren eta errejimenaren deuseztapena etorri zen. Espainian, erregimen autoritariotik demokraziara iristeko lehen pausoak ematen hasi ziren, 1975etik 1982ra arte luzatu zen trantsizioa, hain zuzen ere.

1.-Monarkiaren berrezarpena 1975:

Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen eta handik bi egunetara, 22an, 1947ko legeari jarraituz (Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko legea) Juan Carlos Borbongoa Espainiako errege izendatu zuten. Erregimenaren helburua erregeak Francok betetako papera betetzea izan arren, Juan Carlosek, bere inbestidura eguneko hitzaldian, espainiar guztientzat askatasuna eta nazio batasuna galdu gabe nazionalitate ezberdinentzat begirune berezia aldarrikatu zuen. Gobernuan zenbait ministro moderatu (Adolfo Suárez kasu) ezarri zituen, nahiz eta Arias Navarro gobernaburu mantendu.

2.-Erreforma politikoa 1976:

Hilabete batzuk pasa ondoren, 1976ko uztailak 1ean Arias Navarrok dimititu zuen eta erregeak Adolfo Suarez izendatu zuen bere ordez. Hasieran bi bandoen mesfidantza areagotu zuen arren, azkenean guztiak harritu zituen amnistia emanez, talde guztiekin hitz eginez… Militarren aldetik, Manuel Gutierrez Mellado jeneralak presidenteorde kargutik kontrolatu zuen guztia. Torcuato Fernandez Miranda Gorteetako presidenteak Erreforma Politikoari buruzko legea bultzatu zuen. 1976ko abenduaren 15ean Legea onartu zen eta sistema demokratikoa ezarri zen.

3.-Hauteskunde orokorrak 1977 :

Erreforma Politikoari buruzko legea onartzean Gorteko ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak  bultzatu ziren. 1977ko otsailean ia alderdi gehienak legeztatu ziren (175) (Alderdi Komunista apirilean) eta martxoan  hauteskundeetarako erregelak arautu ziren. Bi koalizio nabarmendu ziren: “Unión de Centro Demócratico” Suárez buru zuela eta Aliantza Popularra Fraga buru. Alderdiei zegokienez, hiru nabarmen izan ziren: PSOE (Felipe Gonzalez), PCE (Santiago Carrillo) eta PSP (Enrique Tierno Galván). UCDk irabazi zituen hauteskundeak eta gobernua berritzeko lanari ekin zion Suarez-ek. 1977an Moncloako hitzarmena sinatu zuten, sistemaren erreforma egiteko lan bateratua onartuz.

4.- 1978ko Konstituzioa:

1978an, oinarri nagusi bezala monarkia, erregimen parlamentarioa eta estatu deszentralizatua zituen, Konstituzioa planteatu zen. Honen helburua demokrazia  lortzea zen eta oso harrera ona izan zuen, abenduaren 6an onartu zelarik. Bi zati zituen:

1.-alde dogmatikoa, oinarrizko printzipioak definitzen zituena. 2.-alde organikoa, konstituzioak jasotzen zituen hiru atal nagusiak:..Eskubideak (demokrazia politikoa, sufragio unibertsala eta bakoitzaren eskubideen zein askatasunaren onarpena).. Instituzioak lau zatitan banatuak :A.- Monarkia, Estatuaren buruzagitzan dago, baina Konstituzioaren menpe.  B.- Parlamentua, legeak egin eta gobernuaren funtzionamendua kontrolatzen duena. C.- Gobernua, parlamentuak aukeratutakoa. Presidenteak bere konfidantzazko ministroak aukeratzeko eskubidea du. D.- Auzitegi Konstituzionala, konstituzioaren betearazteaz arduratzen dena. ..Lurralde antolamendua. Hau izan zen konstituzioaren punturik eztabaidatsuena eta, bestalde, aurrerakoiena. Deszentralizazioa bultzatu zuen Autonomia Estatutuei ate bat irekiz.

5.- Autonomia Estatutuak 1979:

Espainiako Konstituzioak Estatua nazio eta eskualde ugaritan banatzeko aukera ematen zuen, beraz, bide horretatik sortu ziren autonomia-erkidegoak. Onartu ziren lehen Autonomia Estatutuak euskalduna eta kataluniarra izan ziren (1979an).  

6.-Garapen Politikoa 1979-1982 (Zentsura mozioa 1980 eta Estatu Kolpea 23-F-1981)

Hurrengo pausoa legegintzarako hauteskundeak ziren. Suarezek irabazi egin zuen, baina ez zuen erosotasunez gobernatzeko gehiengoa lortu (168), eta beraz, beste alderdiekin zenbait itun sinatu behar izan zituen. 1979ko udal-hauteskundeetan PCE-k eta PSOE-k, bere botoak elkarturik,  hiri nagusietan lortu zuten boterea. Udaletako eta Estatuko boterearen arteko kontraesanak nabarmendu ziren eta ezegonkortasun politikoa ekarri zuen. 1980ean zentsura-mozio bat ateratzen saiatu zen Felipe Gonzalez eta, nahiz eta printzipioz bere helburua ez lortu, gobernuaren irudia kinkalarrian jarri zuen eta, handik gutxira, 1981ean, Suarezek bere dimisioa aurkeztu zuen. Otsailaren 23an, diputatu ganbaran Antonio Tejero teniente koronelak Estatu-kolpea ematen saiatu zen. Altxamenduak ez zuen arrakastarik izan, armadaren artean demokraziarekiko leialtasuna zabaldu zelako. Handik bi egunetara, 1981eko Otsailaren 25ean Calvo Sotelo presidente hautatu zuten. Baina UCD-ren gainbehera itzela izan zen eta  1982 ko urriaren 28an hauteskundeak deitu ziren, UCDk 168 diputatutik 12ra jeitsi zen eta PSOE-k gehiengo absolutua lortu zuen 121etik 202ra.
Historiagileen iritziz gertaera honek frankismotik demokraziara egindako bidea, TRANTSIZIOA alegia, itxi zuen.

Trantsizioa Euskal Herrian (1975-1980)


Prozesuaren ezaugarriak

Euskal Herrian trantsizio politikoa 1976ko abenduan hasi zen eta Euskal Autonomia Erkidegorako (1979) eta Nafarroako Autonomia Estatutua (1983) onartzeko egindako erreferendumekin amaitu zen. Euskal Herriak demokrazia-sistema berriaren ezaugarri nagusienetariko bi aprobetxatu zituen: 1.-pluralismo politikoa (Hego Euskal Herrian Alderdi politikoak legeztatzea eta hauteskundetarako deia egitea). Partidu politikoak defendatzen zituzten aukerak kontuan hartuta, ezker edo eskubikoak izateaz aparte ere bi mota bereizi ziren: estatalak eta nazionalistak. 2.- prozesu deszentralizatzailea.  Erkidegoaren bidez osaturiko estatutuen eraketa ekarri zuen.

Gertaera nagusiak:

Erreforma babesteko edo aurreko sistemarekin haustura gauzatzeko zalantzak izan ziren Hego Euskal herrian izan zen tentsio politikoagatik. Itundutako hausturen tesia atera zen garaile. 1976. Urtea garrantzitsua izan zen foruen berreskuraketaren borroka hasi baitzen (gogoratu ehun urteurrena ospatzen zela Canovasek deuseztatu zituenetik 1876-7-21). Mugimendu hau gure Estatutua lortzeko lehenengo ahalegina izan zen. 1977an, ikurrinaren onarpena izan zen, urtarrilaren 20an. 1978n gizartean sumatu zen giroa ikusita, atentatu terrorista, manifestazio, etab. Eman ziren eta Alderdi estatalek Euskal alderdiak Konstituzioaren idazketatik kanpo uztea erabaki zuten. Abertzaleek, horren aurrean eta Denborarik galdu gabe, autonomia aurreko Kontseilu bat eratu zuten. 1978ko abenduaren 6ean onartu zen Konstituzioa eta, Honek, Alderdi abertzaleak bultzatu zituen estatutu berria lortzeko bidean. Euskadiko Autonomia Estatutua (Gernikako estatutua) eztabaidatu eta idatzi ondoren, 1979ko azaroan onartua izan zen. Trantsizioaren amaiera 1980an hasi zen lehenengo hauteskunde autonomikoak egin zirenean. EAJ-k lortu zuen gehiengoa eta Karlos Garaikoetxea lehendakaria izendatua izan zen. Horretaz gain, 1981ean Kontzertu Ekonomikoak berreskuratu ziren, kudaketa Diputazioen eskuetan geratuz. Nafarroan pauso hori 1983an eman zen Foru Hobekuntzari buruzko legea onartu zenean.

Gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren bilakaera:

Ekonomiaren ikuspuntutik, Euskal Herriak ere mundu-krisiaren eragina jasan zuen. Gainera, ziurrenik ere, erkidego hauxe izango zen krisia gehien sufritu zuena, burdinaren sektoreak kalterik handienak jaso baitzituen. Honek guztiak protesta ugari ekarri zituen. Gizarte-mugimendu garrantzitsuen artean amnistiaren aldeko gestora askoren sorketa eta ekologisten mugimenduak aipa daitezke. Baita ere azpimarra daiteke, 1979ak, gerra zibilaz geroztik, lehenengo Euskal gotzainen izendatzea ekarri zuela.


Entradas relacionadas: