Trantsizioa euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,62 KB

 

7.   - Trantsizioa Euskal Herrian: Gernikako Estatutua

Euskal Herrian;

Trantsizioa

1976ko abenduan hasi zen, Erreforma Politikorako Legearekin batera, Eta amaitu zen EAErentzako Gernikako Estatutua onartzearekin (1979) eta Nafarroarentzako Foru Hobekuntzarako Legearekin (1983).

Euskal Herriarentzako autonomía lortzeko prozesua 1978ko urtarrilean hasi zen, Errege dekretu batek behin-behineko erregimen autonomikoa onartu eta Euskal Kontseilu Nagusia eratu zenean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alderdi Guztietako (EAJ, PSOE, UCD eta EE) senatari Eta diputatuek (1977ko ekaineko hauteskundeetan hautatuak) osatu zuten Kontseilua. Nafarroako parlamentariek ez zuten parte hartu nahi izan Erakunde horretan eta beren autonomía erregimen propioaren aldeko apustua egin zuten. Lehenengo aldi honetan, Ramón Rubial sozialista izan zen burua.

Euskal Kontseilu Nagusiari egotzitako zeregin nagusia autonomía estatutuaren proiektua egitea zen. Testua idaztean, aurretik EAJk egíndako proiektua hartu zuten Oinarri gisa, eta beste alderdi politiko batzuek (PSOE, EE, ESEI) sinatu zuten; UCDk erreparoekin eta AP eta HB alderdiak, ordea, kanpoan geratu ziren. HBk Euskal Herríaren batasun zatiezina aldarrikatzen zuen eta bere eredu alternatíboa Aurkeztuz.

1978ko abenduaren 6an Konstituzíoa onartu zen erreferendum batez bitartez. Euskadirí dagokionez, Abstentzioa % 55,3koa izan zen, eta hautesleen % 23,9k ezezko botoa eman zuten. Nafarroan, bestalde, parte hartzea % 73,6koa izan zen, eta hautesleen %93k eman Zuten baiezko botoa.

Estatutu proiektua 1978ko abenduaren 29an -
Konstituzioa indarrean hasi zen egun berean-Gernikan Aurkeztu ondoren Gorteetara eraman zuten. Gobernua eta bere alderd
ía, UCD, proiektuan jasotakoaren aurka azaldu ziren -
euskal parlamentariek Hasierako testuari jadanik onespena eman zioten arren- Konstituzioan Jasotakoaren kontrajotzen zuelako.

1979ko martxoan demokraziako Bigarren hauteskunde demokratikoak egin ziren. Nazionalismo erradikalak Ordezkaritza handia lortu zuen (HBk hiru diputatu, EEk bat) eta EAJk berriro Bere indarra erakutsi zuen (zazpi diputatu), Euskadin boto gehien bildu zuen Alderdia izanik.

Une horretatik Aurrera, negoziazio tartea ireki zen talde nazionalistaren eta UCDren Gobernuaren artean. Negoziazioetan Adolfo Suárezek berak eta EKNko presidente Berriak, Karlos Garaikoetxeak, hartu zuten parte. Azkenean, jatorrizko testuko Printzipio batzuk leundu egin ziren, konstituzioaren esanetara egokitzeko. Hala Ere, erantsitako xedapenean esanda geratu zen estatutuak ezartzen duen autonomi Erregimena onartzeak ez duela esan nahi Euskal Herriak uko egiten dienik bere Eskubide historikoei.

Funtsean guda Zibilean indarrean egon zen estatutuaren antzekoa da. Euskal Autonomía Erkidegoa Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak osatuko dutela dio, eta baita Nafarroak ere, bertan sartzea erabakitzen Badu. Estatutuak, euskal foruak eta eskubide historikoak aitortzen ditu eta, horren Ondorioz, EAEk barne lurralde antolaketa berezía (erkidegoko lurralde bakoitzak Bere autogobernurako erakunde propioak, hau da Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak, ditu) eta Kontzertu Ekonomikoan oinarritutako finantziazio eredu Berezía ditu. Bestalde, eskumen asko ditu adminístrazioaren, ordena publikoaren Eta hezkuntzaren esparruetan.

1979ko urriaren 25ean estatutua onartu zen. Erreferendumaren kanpainan, EAJ, EE, PSOE, PCE, UCD Eta APren zati bat baietzaren alde agertu ziren; HB, EMK eta LKI, berriz, Abstentzioaren alde. Erroldaren % 54k estatutua onartu bazuen ere, abstentzioa % 40,23ekoa izan zen eta ezetza % 5,14koa. Abstentzio ehuneko handiak argi Erakusten zuen euskaldunen artean banaketa sakona zegoela. 1979ko abenduaren 18an promulgatu zen estatutua, lege organíko baten bidez.

1980ko martxoaren 9an lehenengo hauteskunde autonomikoak egin ziren. Horietan ere abertzaleak izan Ziren nagusi. HBk Eusko Legebíltzarrean parte ez hartzea erabakitzeak bakarrik Gobernatzeko bidea ireki zion EAJri. Lehendakaria Karlos Garaikoetxea izan zen.

Nafarroak aparteko Autonomía erkidegoa osatu zuen, bere estatutu propíoarekin: Foru Hobekuntzarako Legea. Legea 1983an jarri zen indarrean, herritarren erreferenduma egin gabe.


Entradas relacionadas: